Denderako zodiakoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
3. lerroa:
 
== Deskribapena ==
[[Irudi:Dendera.jpg|thumb|400px|right|Zodiakoaren [[XIX. mende]]ko grabatuairarlana.]]
[[Zodiako]]a, [[planisferio]] edo izar mapa bat da, proiekzio plano zehatz batetan, zerrendako 12 konstelazio zodiakalak erakutsiz, 36 "hamarkada" eratuz, hamar egunekoa bakoitza, eta planetak. "Hamarkada" hauek, lehen magnitudeko izar multzoak dira. Hauek, antzinako [[egiptoar egutegia]]n erabiliak izan ziren, 30 egun inguruko ilargi zikloetan oinarritzen dena, eta Sothis, [[Sirius]] izarraren heliakalaren igoeran.
 
13. lerroa:
 
== Historia ==
[[Egipto eta Siriako napoleondar kanpaina|Egiptoko napoleondra kanpaina]]n, [[Vivant Denon]]ek zodiako zirkularra eta laukizuzenak marraztu zituen. [[1802]]an, napoleondar espedizioaren ondoren, Denonek, tenpluaren sabaiko zenbait [[grabatuirarlan]] argitaratu zituen bere ''Voyage dans le Basse et la Haute Egypte''n. Hauek, eztabaida handia sorrarazi zuten zodiakoaren datari dagokionez, milaka urteetatik mende gutxi batzuetara zihoana, baita planisferio bat edo irudikapen astrologiko bat ote zen ere. [[Louis Charles Antoine Desaix]]ek, hau ere espedizioko kide izan zena, erliebea [[Frantzia]]ra bidaltzea erabaki zuen, eta honela, [[1820]]an, [[Sébastien-Louis Saulnier]] antigoaleko gauzen banatzaileak [[Jean Baptiste Leloraine]] igeltsero maisuari, zodiako zirkularra, bereziki lan horretarako diseinaturiko erremintekin ateratzearen lana eman zion. Pieza, azkenik, [[1821]]ean iritsi zen [[Paris]]era, eta, hurrengo urtean [[Louis XVIII.a Frantziakoa]]k jarri zuen Errege Liburutegian. [[1964]]an, [[Frantziako Liburutegi Nazionala|Liburutegi Nazional]]etik [[Louvreko Museoa|Louvreko Museo]]ra eraman zen.
 
Zodiakoari buruzko polemikaren barnean, "Denderako Kontua" deitua, [[Joseph Fourier]] (zodiakoaren konposaketa [[K. a. 2500]]ean kalkulatu zuena), [[Thomas Young]], [[Jean François Champollion]] eta [[Jean-Baptiste Biot]] bezalako pertsonak zeuden. [[Johann Karl Burckhardt]] eta [[Jean-Baptiste Coraboeuf]]ek, lagina aztertu ondoren, antzinako egiptoarrek [[ekinozioen prezesioa]] ezagutzen zutela adierazi zuten. Champollionek, beste batzuen artean, zodiako erlijioso bat zela uste izan zuen, eta [[Tiberio]], [[Klaudio]], [[Neron]] eta [[Domiziano]] enperadoreen izenak deszifratu zituen, eta erliebea, [[Egipto]] erromatarren agindupean zegoen garaian datatu zuen.