Zaldi lasterketa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
tNo edit summary
21. lerroa:
 
=== Lasterketa lauak ===
Non zaldiak zuzenean lauhazkatzen dute bi punturen artean pista zuzen edo [[Oblatu|obalatu]] baten. Lasterketa hau mundu osoan ikusten den zaldi lasterketen forma ohikoena da. Lasterketa pista lauak normalean forma obalatuak izaten dituzte, eta oro har berdinak izaten dira, nahiz eta Britainia Handian eta [[Irlanda]]<nowiki/>n askoz ere aldakuntza handiagoak egon. Windsor bezalako zortzi-bihurguneko pistak eta sarritan desnibel eta aldaketa larriak dituzten ibilbideak badira, hala nola Epsom Racecoursen.
 
Bestalde, pistaren [[gainazal]]<nowiki/>ak ere aldatu egiten dira, belarra izanik ohikoena Europan, eta lurra ohikoagoa Ipar Amerikan eta Asian. Pista batzuetan diseinatu berri diren gainazal sintetikoak ere ba.daude, Polytrack edo Tapeta esaterako.
 
Banakako lasterketa lauak 400 m.tik 4 km. bitarteko distantzietan egiten dira, bat eta 2,4 km. arteko distantziak izanik ohikoenak. Lasterketa laburrei "esprinta" deitzen zaie orokorrean, eta luzeagoei "ibilbide" bezala ezagutzen dira Estatu Batuetan edo "egonkortasun lasterketak" Europan. Bi lasterketa motetan, irabazteko azelerazio azkarra ("oinaren bira") behar den arren, orokorrean esprintak abiadura proba gisa ikusten dira, eta distantzia luzeko lasterketak erresistentzia proba bezala. Munduko lasterketa entzutetsuenak, hala nola Prix de l'Arc de Triomphe, [[Melbourne|Melbourneko]] Kopa, [[Japonia]]<nowiki/>ko Kopa, Epsom Derby, [[Kentucky]] Derby eta [[Dubai]]<nowiki/>ko Munduko Kopa, tarte horren erdiko distantzietan aritzen dira, eta neurri batean abiadura zein erresistentzia probak bezala hartzen dira.
30. lerroa:
 
=== Jauzi lasterketak edo Steeplechasing ===
Non zaldiak pistan dauden [[Oztopo lasterketa|oztopo]]<nowiki/>ak gainetik pasatu behar dituzte. Britainia Handian eta Irlandan jauzi (edo jauziak) lasterketak National Hunt lasterketa bezala ezagutzen dira. Jauzi lasterketak hesietan eta oztopoetan bana daitezke, jauzi egiten duten oztopoen motaren eta tamainaren arabera. "Steeplechasing", lasterketetako jurisdikzio jakin batzuetan edozein jauzi lasterketari ere erreferentzia egin diezaioke kolektiboki, batez ere Estatu Batuetan.
 
Normalean, zaldiak oztopo handiagoetara eta distantzia luzeagoetara igarotzen dira adinean aurrera egin ahala, eta beraz, Europako jauzietako zaldi batek gaztetan National Hunt lauko lasterketetan hasteko joera izango du, urte bat edo gehiago igaro ondoren oztopoetara pasako da, eta gero gai dela uste bada, hesien lasterketetara.<ref>{{erreferentzia|abizena=Waterman, Jack|urtea=1999|izenburua=The Punter's Friend|argitaletxea=Harpenden, Herts, UK: Queen Anne Press|ISBN=1852916001|hizkuntza=En}}</ref>
48. lerroa:
 
== Arrazak ==
Diziplina zehatz bakoitzean gailentzeko, zaldi arraza desberdinak garatu dira. Lasterketa lauetarako erabiltzen diren arrazak Thoroughbred, Quarter Horse, Arabian, Paint eta Appaloosa dira. Jauzi lasterketetako arrazen artean Thoroughbred eta AQPS daude. Trostari lasterketetan, Standardbred-ak dira ohikoenak Australian, Zelanda Berrian eta Ipar Amerikan, eta Europan aldiz, Errusiako eta Frantziako Trotter Standardbredak. Odol hotzeko zaldi arinak, hala nola Finnhorses eta Eskandinaviako[[Eskandinavia]]<nowiki/>ko odol hotzeko trostaria, aritzen dira iparraldeko eremu geografiko horietan.<ref>{{erreferentzia|abizena=Cunningham, EP; Dooley, JJ; Splan, RK; Bradley, DG|urtea=2001|izenburua="Microsatellite diversity, pedigree relatedness and the contributions of founder lineages to thoroughbred horses".|argitaletxea=Anim. Genet.|ISBN=doi:10.1046/j.1365-2052.2001.00785.x. PMID 11736806.|hizkuntza=En}}</ref>
 
== Erreferentziak ==