Balbula: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
zuzenketa
lotura zuzenketa
48. lerroa:
Balbularen '''gorputza''' barruko osagaiak dituzten balbulen zatirik handiena den kanpoko karkasa da. Tapa berriz, ardatzak zeharkatzen duen gorputzaren estalkia da, era berean, ardatza gidatu eta bere itxiera egiten duena. Tapa normalean torlojuekin hariztatzen da edo buloiekin lotzen da gorputzera.
 
Balbulen gorputzak [[Metal|metalikoak]] edo [[Plastiko|plastikozkoak]] izan ohi dira. [[Letoi|Letoizkoak]], [[Brontze|brontzezkoak]], [[Burdinurtu|burdinurtuzkoak]], [[Altzairu|altzairuzkoak]], altzairu aleatukoak eta [[Altzairu herdoilgaitz|altzairu herdoilgaitzekoak]] oso ohikoak dira. Itsasoko erabileretarako, [[Gatzgabetze|gatzgabetzeko]] instalazioetan adibidez, duplexezko eta [[SuperduplexSuper duplex|superduplexezkosuper duplexezko]] balbulak erabiltzen dira askotan [[Korrosio|korrosioarekiko]] erresistenteak direlako, bereziki itsas-ur berotan. [[Alloy 20]]-ko balbulak normalean [[Azido sulfuriko|azido sulfurikodun]] instalazioetan erabiltzen dira eta [[Monel|monelezkoak]] berriz, [[Azido fluorhidriko|azido fluorhidrikodun]] instalazioetan. [[Hastelloy|Hastelloyzkoak]] tenperatura altuko erabileretan, esate baterako instalazio nuklearretan eta [[Inconel|inconelezko]] balbulak [[Hidrogeno|hidrogenodun]] erabilera dutenetan. Plastikozko gorputzak berriz, presio eta tenperatura nahiko baxuetarako erabiltzen dira. [[PVC]], [[Polipropileno|PP]], [[PVDF]] eta beiraz indartutako [[Nylon|nylona]] dira balbulen gorputzetarako erabilienak diren plastikoak.
 
=== Tapa ===