Udaberri Dantza Taldea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Anonimoki egin dut baina Joxemi Saizar erabiltzailea naiz.
 
No edit summary
1. lerroa:
'''Udaberri dantza taldea''' (sorreran ''Udaberria dantzari taldea'') [[1957|1957an]] sortu zen [[Tolosa|Tolosan]], [[Gipuzkoa]].<ref>{{Erreferentzia|abizena=udaberri|izenburua=Udaberri Dantza Taldea — dantzan.eus|hizkuntza=eu|url=https://dantzan.eus/kidea/udaberri|aldizkaria=dantzan.eus|sartze-data=2021-12-02}}</ref> [[Xalbador Garmendia]] eta Felix Galdona [[apaiz]] sakramentinoak izan ziren sortzaileak, parrokiaren inguruko auzoetako haurrekin, mutilak bakarrik hasieran.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Historia|hizkuntza=eu-ES|url=https://udaberri.eus/historia/|aldizkaria=Udaberri dantza taldea|sartze-data=2021-12-02}}</ref>
 
== Historia ==
Aritz dantza taldeko Juanjo Mendizabal eta Jose Ramon Yarza izan ziren lehen irakasleak, eta Ramon Urruzola eta Juan Inazio Elosegi lehen [[Txistu (musika tresna)|txistulariak]]. Handik urte gutxira apaizak Tolosatik joan ziren eta txistulariak arduratu ziren taldeaz, entsaio lekua Sakramentinoetatik Oargira eta gero Txapel fabrikara aldatuz. Irakasle berriak izan zituzten Goizaldi taldeko Alfonso Gandiaga eta Iñaki Gordejuela, Oinkari taldeko Elkano eta Gastesi… 1963an Korazonistetan dantzan ari ziren neskak sartu ziren taldean, bere zuzendari zen [[José Ramón Arteta|Jose Ramon Arteta]]<nowiki/>k taldearen ardura hartuz. 1966n haur taldea osatu zen Jose Ramon Garikano txistulariaren ardurapean. 1970ean 25 emanaldi izan zituen Udaberrik Gipuzkoan, Araban eta Nafarroan zehar eta [[TVE]]<nowiki/>rako programa bat grabatu zuen. 1971ean, [[Lizarra]]<nowiki/>ko emanalditik bueltan, istripua izan zuen taldea zekarren autobusak. Urte berean Udalak lokal bat utzi zion taldeari San Joan kalean. 1976an taldea ia desagertu egin zen, jende gutxi gelditu zelako, San Joan eguneko Bordondantza eta [[Aurresku|Aurreskua]] mantenduz bakarrik. 1979an taldea “berpiztu” zen gelditzen ziren dantzariekin eta Harkaitz taldetik ateratako beste kide batzuekin. Lehen lana Bordondatza berrindartzea izan zen, ikerketa baten ondoren urte horretan jantzi eta koreografia berriak aurkeztuz, gaur egun arte mantendu dena. Hurrengo urteetan beste hainbat dantza ikertu zituzten, [[Berastegi]]<nowiki/>ko San Juan dantzak eta [[Bedaio]]<nowiki/>ko [[Ingurutxo|Ingurutxoa]], besteak beste.
 
Entsegu eta emanaldiez gain, haur eta helduentzako dantza ikastaroak izan dira Udaberri taldearen beste zutabeetako bat, jende askori dantza erakutsiz Tolosan eta inguruko herrietan, horietako batzuetan talde berriak sortuz. Haurren kasuan, Dantzari Txiki Egunetan parte hartzen duten ikastaro horietako ikasleek.
 
1982an, 25. urteurrenaren harira hainbat ekitaldi antolatu ziren: mahai-ingurua, aldizkaria, jaialdi berezia, bazkaria… 40. urteurrenean, 1997an, egoitza berria inauguratu zen Igaralde kalean eta Kultur Astea antolatu zen: hitzaldiak, mahai-ingurua, emanaldi bereziak, argazki eta jantzien erakusketa, bazkaria… 2007an, 50 urte bete zituenean, egitarau zabala antolatu zuen urte osoan zehar: erakusketak, Dantzari Txiki Eguna, erromeria, belaunaldi guztien kalejira-emanaldia eta bazkaria, desfile dantzatua, bertso afaria, beste taldeen emanaldiak, kontzertua, emanaldi berezia… 2017an, 60. urteurrenean, Kulunkan bideoa osatu zen, taldeko hainbat belaunalditako kideen adierazpenekin, eta dantza ikuskizun berezia eratu zuen, gero [[ETB]]<nowiki/>ko Oholtzan programan emititu zena.
 
Bere historian zehar taldeak Euskal Herriko zazpi herrialdeetako dantzak ikasi eta eskaini ditu jendaurrean, batez ere Gipuzkoa eta Nafarroakoak, beste herrialde guztietako hainbat dantza ere eginez.
 
San Joan jaietan protagonismo berezia izan du Udaberri dantzari taldeak. Bezperako suan dantza ikuskizunak eskaintzen ditu herriko abesbatzekin batera. Eta [[San Joan eguna|San Joan egun]]<nowiki/>ean Bordondantza eta Aurreskua eskaintzeaz arduratzen da<ref>{{Erreferentzia|abizena=dantzancom|izenburua=Egun batez 25. Bordon dantzaria naiz|hizkuntza=eu|url=https://dantzan.eus/argitalpenak/egun-batez-25-bordon-dantzaria-naiz|aldizkaria=dantzan.eus|sartze-data=2021-12-02}}</ref>. Jai hauen aurreko egunetan hainbat urtetan Euskal Herria plazan egin izan diren jaialdi berezietan ere parte hartu izan du [[Tolosako Musika Banda|Musika Banda]], [[Tolosako Udal Txistulari Banda|Udal Txistulari Banda,]] herriko abesbatzak, antzerki taldeak eta beste hainbat musikarirekin.
 
[[Inauteri]]<nowiki/>etan ere parte hartu izan du hainbat karroza eta konpartsa kaleratuz, horietako asko euskal dantzekin erlazionatuta. Zaldunita bezperan euskal inauterien desfilea antolatu izan du. Eta taldeko txarangak ere parte hartu izan du Inauterietan.
 
== Ikuskizun bereziak ==
39. lerroa:
 
== Erreferentziak ==
 
''1957-2007 Udaberri'', aldizkaria.
<references />''1957-2007 Udaberri'', aldizkaria.
 
== Kanpo loturak ==