George Minot: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Artegia (eztabaida | ekarpenak)
Orri berria: «'''George Richards Minot''' (Boston, 1885eko abenduaren 2a - Brookline, Massachusetts, 1950eko otsailaren 25a) estatubatuar sendagilea izan zen. 1934ko Medikuntzako Nobel Saria jaso zuen George Hoyt Whipple eta William P. Murphyrekin batera anemia perniziosoari buruz egindako lanengatik. Harvardeko Unibertsitatean medikuntza ikasi zuen. 1915ean Massachusettseko Ospitale Nagusian hasi zen lanean eta o...»
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa Advanced mobile edit
(Ez dago alderik)

09:57, 2 abendua 2021ko berrikusketa

George Richards Minot (Boston, 1885eko abenduaren 2a - Brookline, Massachusetts, 1950eko otsailaren 25a) estatubatuar sendagilea izan zen. 1934ko Medikuntzako Nobel Saria jaso zuen George Hoyt Whipple eta William P. Murphyrekin batera anemia perniziosoari buruz egindako lanengatik.

Harvardeko Unibertsitatean medikuntza ikasi zuen. 1915ean Massachusettseko Ospitale Nagusian hasi zen lanean eta odolaren anemia aztertzen. Zirujaua izan zen armadan Lehen Mundu Gerran. 1917tik Bostongo Collis P. Huntington Memorial Hospitalean lan egin zuen eta Harvardeko medikuntza irakaslea ere izan zen. Diabetesa diagnostikatu zioten 1921ean, baina intsulinarekin tratatu ahal izan zuten, urtebete geroago aurkitu baitzuten.