«Oria»: berrikuspenen arteko aldeak

4 bytes added ,  Duela 5 hilabete
(Rescuing 1 sources and tagging 4 as dead.) #IABot (v2.0.8)
{{geografia fisiko infotaula
|irudia = 68079-Oria ibaiaren arroa.svg}}
'''Oria'''<ref>Euskaltzaindia: [https://web.archive.org/web/20160304133140/http://euskaltzaindia.org/dok/arauak/Araua_0166.pdf ''166. araua: Euskal Herriko ibaiak''].</ref> [[Gipuzkoa]]ko ibai garrantzitsuena da, bai luzeragatik, bai emariagatik. [[Nafarroa Garai]]ko ipar-mendebaldeko haran batzuek ere Oriara isurtzen dituzte urak ([[Leitzaran]] eta [[Araxes]] ibaiadarren goi ibilguak). [[Lizarrate]] inguruan sortzen den tokitik [[Orio|Oria]]n itsasoratzen den guneraino, 82,65 kilometro luze da,<ref name=UholdeenLarrialdiPlana/> eta haren ibaiadar nagusiak [[Agauntza]], [[Amezketa ibaia|Amezketa]], [[Araxes]], [[Zelai ibaia|Zelai]], [[Urtsuaran ibaia|Urtsuaran]], [[Asteasu ibaia|Asteasu]] eta [[Leitzaran]] dira. Gipuzkoako [[arro hidrologiko|arro]] handieneko ibaia dugu, halaber; 54 udalerri hartzen ditu barne —Zarautz eta Getaria ere kontuan hartuz—, guztira 158.000 biztanle ingururekin (2008).
 
[[Gipuzkoa eta Arabako Partzuergo Orokorra|Araba eta Gipuzkoako Partzuergo Nagusiaren]] lurretan sortzen da, [[Zegama]]ko mugan, [[Lizarrate]]tik hurbil. Gero, [[Segura]], [[Olaberria]], [[Beasain]], [[Ordizia]], [[Itsasondo]], [[Legorreta]], [[Ikaztegieta]], [[Alegia]], [[Tolosa]], [[Anoeta (udalerria)|Anoeta]], [[Irura]], [[Villabona-Amasa|Villabona]], [[Zizurkil]], [[Aduna]], [[Andoain]], [[Lasarte-Oria]] eta [[Usurbil]] zeharkaturik, [[Orio]]ren eta [[Aia]]ren artean itsasoratzen da.
Anonymous user