Errefrakzio-teleskopio: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Autoritate kontrola jartzea
Testua osatzen hasi naiz.
6. lerroa:
 
Bestalde, kalitate-arazoak daude irudiari dagokionez, lente nagusian harrapaturiko aire-burbuila txikiak direla eta. Gainera, lentearen materiala [[uhin-luzera]] zehatz batzuentzat opakoa denez, errefrakzio-teleskopioak sentikortasuna galtzen du argi-espektroaren alde batzuetan. Dena den, [[aberrazio kromatiko]]aren arazoa lente apokromatikoen erabilerarekin zuzentzen da partzialki, nahiz eta mota horretako teleskopioen prezioa oso handia izan.
 
== Ohar terminologikoa ==
Tresnaren izenari dagokionez, gure inguruko hizkuntza batzuetan bestelako terminoak erabili ohi dira:
 
* Esate baterako, guk ''errefrakzio-teleskopioa'' deritzogun tresnari, frantsesez “''lunette'' ''astronomique''” edo “''lunette de Kepler''” deitzen zaio, begi bakarrez ikusten den tresna optikoa dela azpimarratuz, euskarazko “''betaurreko''” hitzaren antzera. Bestalde, gaur egun ez dute espreski “''télescope''” izena horretarako erabiltzen. Hortaz, euskaraz, '''''betaurreko astronomikoa''''' terminoa ere egokia da.
* Bestalde, kontuz ibili behar da ingelesezko “''telescope”'' hitzaren itzulpenarekin. Izan ere,  errefrakzio-teleskopioa adierazteko, “''refracting telescope”'' terminoa erabiltzen da (edo baita horren laburdura den “''refracting”'' terminoa), eta gaur egun ikerkuntzarako gehien erabiltzen den ''islapen-teleskopioa'' adierazteko, “''telescope''” edo “''reflecting telescope''” erabiltzen dira.
 
Islapen-teleskopioak zenbait abantaila ditu errefrakzio-teleskopioarekin alderatuta:
 
* Askoz errazagoa da ispilu handi bat fabrikatzea lente handi bat egitea baino.
* Islapen-teleskopioak emandako irudiaren kalitatea errefrakzio-teleskopioak emandakoa baino hobea da, aberrazio kromatikorik gabea baita.
* Errendimendu berarekin, islapen-teleskopioa errefrakziozkoa baino txikiagoa da, eta, beraz, hura baino arinagoa eta erabilerrazagoa.
 
== Historia ==