Puxika: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Lotailuak eguneratu.
Odoleztapena
26. lerroa:
|
}}
'''Puxika''' edo '''maskuria'''
'''Puxika''' edo '''maskuria''' giltzurrunek isuritako [[gernu]]a biltzen duen giza organoa da, non gorputzetik kanporatua izan aurretik biltzen den. Oso organo gihartsua da, eta [[pelbis]]aren behealdean dago. Atzealdean bi [[ureter]]rekin komunikatuta dago eta behealdean [[uretra]] eta [[prostata]]rekin. Atzealderago [[ondeste]]a dauka, baina hutsune batek banatuta daude. Emakumezkoengan, puxika [[umetoki]]aren azpian eta [[bagina]]ren aurrealdean dago. Umeengan, maskuria sabelaldean kokaturik dago.
 
Eskuarki 400–620 ml-ko edukiera dauka, baina horren bikoitza ere jasan dezake apurtu barik. Gernu maskuriaren forma oso aldakorra da eta beteta ala hutsik dagoen araberakoa da. Beteta dagoenean borobila da, gutxi gorabehera, eta "puxika forma" duela esaten da. Hutsik dagoenean, itxura zapaleko organo bat izango da.
72 ⟶ 74 lerroa:
 
Zakuondo errektobesikala gernu maskuriaren eta ondestearen artean kokatzen da gizonezkoetan soilik.
 
'''Odoleztapena'''
 
[[Abdomeneko aorta]] bitan banatuko da L4 mailan, eskuineko eta ezkerreko ilion arteria batua emanez. Hau beste bitan banatuko da eta barruko ilion arteria eta kanpoko ilion arteria adarrak emango ditu. Barruko ilion arteria beste bi adarretan banatuko da:
 
* Atzeko enborra ipurmasail eskualdera bideratuko da. Bertan hainbat adar emango ditu eremu hori odoleztatzeko.
* Aurreko enborrak hainbat adar emango ditu azpileko erraiak, ernalkinak, azpiko hormak eta [[perineo]]<nowiki/>ko egiturak odoleztatzeko.
 
Maskuriaren odoleztapenean aurreko enborraren adarrak diren bi arteria parte hartuko dute:
 
* Goiko maskuri arteria: Maskuriaren goiko eta bitarteko zatiak odoleztatuko ditu. Arteria hau ez da barruko ilion arteriaren aurreko enborraren adar zuzena, izan ere, aurreko enborretik [[Zilbor-arteria|zilbor arteria]] aterako da eta bi zatitan banatuko da: zati bat endekatu eta bestea goiko maskuri arteria ematen du.
 
* Beheko Maskuri Arteria: Maskuriaren beheko zatia odoleztatzen du. Arteria hau normalean barruko ilion arteriaren aurreko enborretik aterako da zuzean; hala ere, erdiko ondeste arteriatik ere atera daiteke.
 
== Histologia ==