D bitamina: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Josu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
 
14. lerroa:
 
== Garrantzi biologikoa ==
D bitaminaren funtzio nagusia [[kaltzio]]a eta [[fosforo]]aren [[heste]]-xurgapena erraztean datza. Modu horretan D bitaminak hortzetan eta hezurretan kaltzioaren pilaketa eragiten du. Bitaminarik ezean hezurrak bigundu eta deformatu egiten dira. Honetaz gain, ikerketa berriek [[immunitate-sistema]] modulatzen duela erakusten dute <ref> Nagpal, Sunil, Songqing Naand and Radhakrishnan Rathnachalam (2005) Noncalcemic Actions of Vitamin D Receptor Ligands Full Text Endocrine Reviews 26 (5): 662-687 </ref> <ref> Ersoy-Evans, S.J. [https://www.intramed.net/contenidover.asp?contenidoid=71083 La vitamina D cumpliría un papel importante en la prevención de las enfermedades autoinmunes] IntraMed (2010) </ref>.
 
Gabeziak aspaldidanik ezagutzen den [[errakitismo]]a eragiten du haurrengan. Gaixotasun honen eraginez hezurrak behar bezala ez direnez garatzen, okertu eta deformatu egiten dira. Eritasun hori duten pertsonek eguzkia eta aurrez aipatutako janariak hartu behar dituzte, ahal duten neurrian. Helduengan bitaminaren gabeziak [[osteoporosi]]a eta [[osteomalazia]] eragiten du. Gaixotasun hauetan guztietan akatsak agertzen dira osifikazio-prozesuan: hezurrak ahuldu eta deformatu egiten dira.