Edelweiss (sekta): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
5. lerroa:
[[Eduardo González Arenas]], Eddie ezizenez ezaguna, taldearen sortzailea izan zen. González legionario espainiar ohia zen, bisexuala eta adingabeen sexu-askatasunaren aurkako delituengatik kondenatutako oso gizon manipulatzailea zen. 11 eta 14 urte bitarteko 400 haurrek osatutako elkarte bat izan zen sektaten euskarri, ia guztiak mutilak. Gazteak erdi mailako eta goi mailako familietatik bildutakoak ziren, sarritan eskola pribatuen eta elizen laguntzarekin erakarrita. Lehen unean [[Madril]]go [[Chamartín]] auzoan aritu zen, poliki-poliki beste hirietara zabaltzeko: [[Cáceres]], [[Alicante]], [[Vigo]], [[Canarias]] eta [[Badajoz]].
 
1984ko azaroan, hainbat salaketa jaso ondoren, bere jarduerak lekuz aldatu behar izan zituen, eta poliziak [[Lisboa]]n atxilotu zuen, taldeko hamar begiralerekin batera. 1991n egindako epaiketaren ondoren, 168 urteko espetxe-zigorra ezarri zitzaion sortzaileari, eta horietatik 6 urte igaro zituen kode penal zaharra aplikatuz eta Gonzálezek zituen lagun politikoen laguntzarekin. Espainian adingabeak galbideratzeagatiko epaiketarik handiena izan zen. 1998an Edelweiss taldearen jarraitzaileetako batek hil zuen González, [[Eivissa (uhartea)|Eivissa]]n, dirudienez sekta berrosatzen lanetan ari zenean.
 
== Ideologia ==
Sektak adingabeen arteko harreman [[homosexual]]ak sustatzen zituen zeren eta emakumeak "gaiztoak" baitziren. Gonzálezen esanetan bere proposamenak Delhaiss izeneko planeta urrun batean existitzen zen bizimoduan oinarrizen zen. Planetaren txikizioaren aurrean sektako kideak lekualdatuko zituzten planeta horretara. Zin bat zegoen formula honekin: "Zin dagit nire ohoreagatik borroka egingo dudala eta Delhaisen Burdinazko Guardiako kide izango naizela hil arte, funtsezko hiru kontzeptu unibertsal defendatuz: maitasuna, justizia eta askatasuna, neure buruari aplikatuz, egiaren bidetik ibiliz, harik eta Delhais planetan perfekzioa lortu arte, nire printze Alain Handiaren zerbitzura" .
 
Alain Handia González zen, beste planetatik etorritako liderra. Delhaissera joateko gazteek gorputza indartu behar zuten eta diziplina barneratu. Estetikoki, elementu asko [[nazi]]en bidetik zihozten.
 
== Liderrak ==
González nagusia bazen, beste ondoko batzuk baziren. Epaileen aurrean, esaterako, Ignacio de Miguel García-Mas, [[Amando de Miguel]] soziologoaren semea, eta Javier Bueno Huertas. Biak Burnizko Guardiko partaideak ziren.
 
== Erreferentziak ==