Haize-sorgailu: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
37. lerroa:
Elektrizitatea sortzen zuen lehen haize-turbina 1887ko uztailean instalatu zuen James Blyth akademiko eskoziarrak. Bere oporretako etxea argindarrez hornitu zuen eta hau [[Marykirk]]-en ([[Eskozia]]) kokatzen zen.
 
Hilabete batzuk geroago, Charles F. Brush asmatzaile estatubatuarra gai izan zen automatikoki operatutako lehen turbina eolikoa eraikitzeko. Hau egin ostean, honek unibertsitateko irakasleei eta Jacob S. Gibbs eta Brinsley Coleberd ikasleei kontsulta egin ostean, Cleeveland(Ohio) ko elektrizitate sorkusorkuntzarako baimenak lortu zituen, proiektua era arrakastatsu batean martxan jarri zutelarik orduan.
 
Erresuma Batuan aldiz, Blyth en turbinaren bitartez produztitutako energia garestia zela esaten zen. Hala ere, Biztanleria sakabanatuta zegoen lurraldeetan energia mota honen kostuaren eta produzitutako energiaren arteko erlazioa oso ona zela ikusi zen, zenbait tokitan arrakasta handia lortu zuelarik.
 
Danimarkan ostera, 1900. urtean, 2500 bat haize errota zeuden instalaturik eta esatekoa da garai hartan hauek lan mekanikoak egiteko erabiltzen zirela bertan soilik, ur ponpaketa eta aleen ehoketa egiteko adibidez.
 
Makina eoliko hauen nondik norako batzuk aipatuz, handienak 24 metroko inguruko garaiera zeukaten, herrialde osoari dagokionez 30 MW ko potentzia instalatu bat zegoelarik.
 
1908. urterako, Estatu Batuetan 72 sorgailu elektriko zeuden instalaturik eta hauek, 5 eta 25 KW arteko potentzia izendatua ematen zuten orduan. Urte haietan [[Lehen Mundu Gerra|lehen mundu gerra]] piztu zen eta [[Ameriketako Estatu Batuak|AEB]] etan, urtero nekazaritzarako (ponpaketa lanak eta aleen ehoketa egiteko batik bat) 100.000 haize errota ekoizten ziren.
 
1930eko hamarkadan ostera, elektrizitate-sorgailu eolikoak ohikoak ziren baserrietan, batez ere Estatu Batuetan. Lurraldeak oso zabalak zirenez, eta distantzia luzeak zeudenez sorkuntza zentraletatik sakabanatuta zeuden landetxeetara, hemen bizi ziren biztanleek sorgailu eolikoak instalatu zituzten, landetxeak energia elektrikoz hornitu zituztelarik. Fenomeno hau bultzatu zuten zenbait faktore, garai hartan erresistentzia altuko altzairuaren prezio baxua eta aerosorgailuen eraikuntza sinplea izan ziren, sorgailua aurrefabrikatutako dorre bertikal baten gainean muntatzen zelarik.
 
Gaur egungo aerosorgailu modernotik gertuen dagoen aintzindaria, Yaltan (SESB) instalatu zen, 1931. urtean. Hau, 100 kW ko potentzia izendatua zeukan sorgailu elektriko bat zen, 30 metroko garaiera zeukan eta elektrizitatea zuzenean 6300 [[Volt|V]] ra produzitzen zuen, tokiko banaketa sarera hau zuzenean konektatzeko aukera zegoelarik. Aipatzekoa da halaber,urte betean eduki zuen lan faktorea %32 koa izan zela, gaur egungo turbina eolikoetara gerturatzen delarik zifra hau.
 
1941eko udazkenean, MW batetik gorako potentzia izendatua zeukan lehen turbina eolikoa jarri zen martxan. Hau Vermonteko banaketa sare publikoari konektatu zitzaion garai honetan eta sorgailuak 1.100 orduz lan egin ostean, matxura larri bat jasan zuen, eta garai hartan II. mundu gerra puri purian zegoenez, ez zen berau konpondu, material falta zela eta.
 
10 urte beranduago, Erresuma batuan banaketa sarera zuzenean konektatuta zegoen lehen turbina eolikoa eraiki zen. John Brown & Company-k ekoiztu zuen eta Orkney artxipielagoan instalatu zen.
 
1950 eta 1960 eko hamarkadetan, erregai fosilek eta energia nuklearrak hartu zuten protagonismo handia zela eta, aerosorgailuen gainean zeuden ikerketak eta berrikuntzak bertan behera gelditu ziren, energia berri haiek zituzten abantaila potentzialak zirela eta.
 
1973. urtean gertatu zen petroleoaren krisiak eta gizartean zenbat eta indar handiagoa hartzen zijoan mugimendu antinuklearrak, Danimarka-ko zenbait biztanle eskuz egindako 22 Kw inguruko turbinak sortzera bultzatu zituen eta bertako gobernuak hauen emaitza onak ikusi ostean, 1980. hamarkadan turbina handi eta indartsuagoak sortzeko dirulaguntzak ematen hasi zen, energia eolikoak garai hartan aurrerapausu handia eman zuelarik.
 
1990 eko hamarkadan, turbina eolikoen garapena, europako eta beste hainbat tokitara zabaldu zen, alemaniako gizarte mugimenduak, espainiako turbina eraikitzaileak eta estatu batuetako inbertsoreak batu zirenez gero.
 
Gaur egun energia eolikoak daukan hedapenak, turbina hauek osatzen dituzten material batzuen gaineko gatazka geopolitikoa handituko duela esaten dute zenbait iturrik, lur arraro deiturikoek haiengan dituzten elementu batzuk erabiltzen direla eta sorgailu elektrikoen ardatzetan eta hauek osatzen dituzten elektronika ekipo konplexuetan, neodimioa (iman iraunkorreko motor elektrikoetan), praseodimioa eta disprosioa.
 
Hau, pil-pilean dagoen eztabaida da, material hauek erabiltzen ez dituzten sistemak sortuta daudelako jadanik ( kanpo eszitazioa duten sorgailu sinkronoak) esate baterako.
<references />
#