Anarkismo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t esteka bat zuzendu
Erreferentziak gehitu eta artikulua luzatu
Etiketak: Ikusizko edizioa Disambiguation links
2. lerroa:
{{HezkuntzaPrograma|Geografia eta Historia}}
[[Fitxategi:Anarchy-symbol.svg|220px|eskuinera|thumb|Anarkismoaren ikurra.]]
'''Anarkismoa''' agintea, [[hierarkia]] eta aginpidez diharduten erakundeak, [[estatu]]a bereziki, ukatu eta [[anarkia]], [[akrazia]] eta banakoaren erabateko [[askatasun]]a aldezten duen filosofia eta praktika politikoa da. Korronte zenbait daude anarkismoaren baitan, hala nola [[komunismo libertario]]a, [[anarkosindikalismo]]a, sozialismo libertarioa, [[anarkokapitalismo]]a, [[kristau anarkismo]]aanarkismoa eta [[matxinada-anarkismo]]a.
 
== Oinarriak ==
39. lerroa:
 
[[1970eko hamarkada]]tik aurrera, eta ''[[gizarte mugimendu]] berriak'' deitutakoen eragina dela eta, anarkismoak [[ekologismo]]aren, [[feminismo]]aren eta [[bakezaletasun]]aren eragin nabaria jaso zuen. Hori dela eta, korronte berezituak sortu ziren anarkismoaren izen zabalaren pean: [[anarkofeminismo]]a eta [[anarkoekologismo]]a, besteak beste.
 
=== Sarrera historiko eta ideologikoa ===
Anarkismoari edo edozein korronte politikoari buruzko karikaturak saihesteko, lehenik eta behin, [[Ideologia|ideologia politiko]] bat bere analisi [[Etimologia|etimologikoagatik]] definitzeko tentazio ''ahistorikoa'', eta, beraz, ''azentifikoa'', saihestu behar da. "Anarkia" terminoaren eta haren deribatuen azterketa etimologiko batek ukapen bat baino ezin du ekarri – [[Gobernu|Gobernuarena]], [[Estatu|Estatuarena]], [[Aginte|agintaritzarena]] –, hau da, elementu "suntsitzaileak", kritika sozialekoak; anarkismoak, ordea, beti eduki ditu elementu eraikitzaileak, helburuak eta horiek lortzeko estrategiak.
 
[[Mikhail Bakunin|Mijail Bakunin]] eta James Guillaumek, Marianne Enckelek<ref>{{Erreferentzia|izena=Marianne,.|abizena=Enckell|izenburua=La Fédération jurassienne les origines de l'anarchisme en Suisse|argitaletxea=Entremonde|data=2012|url=https://www.worldcat.org/oclc/835986288|edizioa=[Réédition]|isbn=978-2-940426-16-4|pmc=835986288|sartze-data=2021-11-18}}</ref> eta René Berthierrek<ref>{{erreferentzia|izena=Rene|abizena=Berthier|urtea=2016|izenburua=Poder, Classe Operária e Ditadura do Proletariado|argitaletxea=Intermezzo}}</ref> adierazten duten bezala, ez zuten "anarkista" terminoa erabili nahi korronte sozialista eta libertarioa ezaugarritzeko, hain zuzen ere, haren inguruan zegoen ''ideia orokorra zela eta''. 1872an [[Lehen Internazionala]] zatitu eta urte berean Internazional Antiautoritarioa sortu ondoren, anarkista europar gehienak biltzen zituen herri eta langile elkarte bat, "Anarkia" terminoa eta horren eratorriak gero eta gehiago erabiltzen hasi ziren anarkisten artean.
 
Gertaera historikoek erakusten dute anarkismoa XIX. mendearen bigarren erdiko [[dilema]], [[borroka]] eta [[Langile klase|langile-klasearen]] eraketaren testuinguru historikotik sortu zela. Historiaren ikuspuntutik, ezin da anarkismoa sustraia eta enbor [[Sozialismo|sozialista]] eta [[Klase-borroka|klasistatik]] bereiztea. Anarkismoa ez zen sortu dozena erdi pentsalariren gogamenetatik (nahiz eta teoriko askok beren ekarpenak egin)<ref name=":0">{{Erreferentzia|izena=Rafael|abizena=Viana|urtea=2013|izenburua=Anarquismo: uma introdução ideológica e histórica|hizkuntza=pt|url=https://bibliotecaanarquista.org/library/rafael-v-da-silva-anarquismo-uma-introducao-ideologica-e-historica|sartze-data=2021-11-18}}</ref>, eta filosofia "[[Indibidualismo|indibiduala]]" ere ez da, langile klasearen esperientzia batetik sortzen baita. Anarkismoa gizarte sozialista bat lortzeko bitartekoen inguruko eztabaiden barruan garatzen da. Anarkismoa langileriaren eztabaida eta hausnarketa kolektiboetatik sortutako sozialismoaren alde libertarioa da. Langileak klaserik gabeko gizartera eramateko estrategiarik onenak zein izango ziren ez zekitenek, azkenean, tradizio anarkista bera eratu zuten, eta tradizio horrek sozialismoaren beste alor batzuekin, [[Marxismo|marxismoarekin]] adibidez, zituen ezberdintasunak definitu zituzten.
 
==== Indibidualismoa ====
Anarkismoa ere ez da [[indibidualismo]], antiestatismo edo marxismoaren antitesiaren sinonimoa; printzipio politiko-ideologikoen multzo zehatz batek ezaugarritzen duen sozialismo mota bat da, [[Estatu|Estatuarekiko]] aurkakotasuna barne hartzen duena, baina ez da horretara mugatzen. Anarkistek indibidualisten aurka egin zuten historikoki, eta indibidualismoa "anarkismoan eragin burgesa" zela esan zuten<ref>{{Erreferentzia|izena=Luigi|abizena=Fabbri|urtea=1918|izenburua=Influencias burguesas sobre el anarquismo|hizkuntza=es|url=https://es.theanarchistlibrary.org/library/luigi-fabbri-influencias-burguesas-sobre-el-anarquismo|aldizkaria=Biblioteca anarquista|sartze-data=2021-11-18}}</ref>. [[Mikhail Bakunin|Bakunin]], [[Piotr Kropotkin|Kropotkin]] eta Malatesta indibidualismoaren kritiko gogorrak izan ziren, ezagunenak izendatzeagatik. Indibidualismoa historikoki fenomeno marjinala izan da anarkismoan, nahiz eta honek beti aitortu duen sozialismoa [[askatasun]] indibidual eta kolektiboarekin uztartzearen garrantzia<ref>{{Erreferentzia|izena=Murray|abizena=Bookchin|urtea=1995|izenburua=Anarquismo social o anarquismo personal|argitaletxea=Virus|hizkuntza=es|url=https://es.theanarchistlibrary.org/library/murray-bookchin-anarquismo-social-o-anarquismo-personal|aldizkaria=Biblioteca anarquista|sartze-data=2021-11-18}}</ref>.
 
==== Idealismoa ====
Anarkismoa [[Idealismo|idealistak]] ez diren analisi, metodo eta teoria arrazionaletan oinarritzen da (azalpen [[Metafisika|metafisiko]]/[[Teologia|teologikoak]]). Ez du baieztatzen, oro har, ideiek gertakarien gainetik duten lehentasuna; horri buruzko jarrera teoriko desberdinak aurkezten ditu. Anarkista klasikoen ikuspuntutik, [[Mikhail Bakunin|Bakunin]], [[Piotr Kropotkin]], [[Élisée Reclus]], Rudolf Rocker eta Errico Malatestak ikuspegi teoriko desberdinak zituztela esan daiteke, horregatik anarkista izateari utzi gabe. Anarkismoaren barruko funtsezko eztabaidak honako gai hauen ingurukoak dira: antolaketa, epe laburreko borrokak eta indarkeriaren papera. Desadostasunak eztabaida estrategikoetan daude, korronte anarkistak sortzen baitituzte. Horregatik, akatsa da karikatura burgesa hau erreproduzitzea: "hamaika anarkismo" daudela edo "anarkista adina anarkismo" daudela munduan. Anarkismoa korronteetan banatzen duten estrategia desberdinak daude (edozein ideologia politikok bezala), baina haren enbor historikoak oso ondo definitutako printzipio politikoak ditu, barne-koherentzia dagoela erakusten dutenak<ref>{{Erreferentzia|izena=Felipe|abizena=Corrêa|urtea=2019|izenburua=Teoria e História Anarquista em Perspectiva Global|hizkuntza=pt|url=https://bibliotecaanarquista.org/library/felipe-correa-teoria-e-historia-anarquista-em-perspectiva-global|sartze-data=2021-11-18}}</ref>.
 
==== Antolaketa ====
Anarkistek, gehienetan, ez dituzte epe laburreko antolakuntza eta borrokak ukatzen iraultza lortzeko modu posible gisa. Beraz, erabat funsgabea eta okerra da esatea anarkistek berehala abolitu nahi dutela Estatua "magia trikimailu" edo "dekretu" baten bitartez<ref name=":0" />. Izan ere, anarkistek dekretuz, [[Parlamentu|parlamentu burgesetan]] edo bide instituzionalean egindako iraultzan ez dute sinesten. Anarkistek badakite kapitalismoaren aurkako borroka oro behar materialetatik eta epe laburreko borroketatik abiatu behar dela, eta zentzu horretan, tresna pribilegiatuak dira. Tamaina horretako arerio baten aurkako borroka orok indar sozialaren etengabeko bilaketa eskatzen du. Eta parlamentuan ezin da kapitalismoa gainditzeko behar den antagonismoa sortu, oposizioa besterik ez. Horixe defendatu zuen [[Anarkosindikalismo|sindikatu iraultzaileen]] barruan anarkisten estrategia sindikalak mendearen hasieran, eta horixe da gaur egun [[Herri-mugimendu|herri mugimenduetan]], landa-mugimenduetan eta mugimendu sindikalean antolatutako anarkista gehienek egiten dutena, '''herri-boterea''' deritzogunaren eraikuntzan.<ref>{{Erreferentzia|izena=Colin|abizena=Ward|urtea=1966|izenburua=Anarquismo como teoría de organización|hizkuntza=es|url=https://es.theanarchistlibrary.org/library/colin-ward-anarquismo-como-teoria-de-organizacion|aldizkaria=Biblioteca anarquista|sartze-data=2021-11-18}}</ref>
 
Anarkista historikoek "gimnasia iraultzailea" deitu zioten aro horri, borrokatik, [[Ekintza zuzen|ekintza zuzenetik]], herri beharren konkista zena, betiere sistema kapitalistaren eta [[Komunismo libertario|Estatuaren azken suntsipenera]] begira. Izan ere, Estatua testuinguru historiko jakin baten eta kapitalismoaren baieztapenaren emaitza bada, haren existentziak nagusitasun politikoa berrezartzen du eta nagusitasun ekonomikoa indartzen du. Horregatik ulertzen du Bakuninek Estatua klase menderatzaileak antolatzeko modu espezifiko gisa. Eta are gehiago: klase dominatzaileen interesak defendatzeaz gain, mota desberdinetako kideak hautatzeko eta klase dominatzaile partikular bihurtzeko gaitasun estrukturala du, [[burokrazia]]. Horrela, bere ustez, langileek ezin dute Estatua erabili gizarte sozialista eta libertario bat lortzeko bitarteko gisa; izan ere, horrekin, gehienez ere, langile-sektore mugatu bat klase menderatzaile berri bihurtzea lor daiteke. Estatu orok dakar gizarte-klaseen menderatzea eta existentzia. Beraz, emantzipazio-proiektu baterako, anarkistek koherentzia estrategiko baten alde egiten dute, taktika estrategiaren mende jarriko duena, eta estrategia hori helburu finalistaren mende, bitarteko libertarioen eta berdintasunezkoen bidez gizarte libertario eta berdintasunezkoa, hau da, sozialista, lortu ahal izateko. [[Mikhail Bakunin|Bakuninen]] ustez, Estatua ez du erakunde "ideal" batek ordezkatu behar, langileen klase-antolaketak baizik; bere garaian, Internazionalaren oinarrizko egiturek. Ez da sistema perfektua, langile klasearen esperientzia historiko eta zehatzetik sortutako sistema baizik.<ref name=":1">{{Erreferentzia|izena=Felipe|abizena=Corrêa|urtea=2012|izenburua=Anarquismo, poder, clase y transformación social|hizkuntza=es|url=https://es.theanarchistlibrary.org/library/felipe-correa-anarquismo-poder-clase-y-transformacion-social|aldizkaria=Biblioteca anarquista|sartze-data=2021-11-18}}</ref>
 
==== Klase borroka ====
Anarkismoa, ez da ikasleentzat edo "burgesia txikiarentzako" ideologia mugatu bat. Anarkismoak hiriko proletarioak (langileak) mobilizatu zituen bereziki, nahiz eta landako langileak, nekazariak, baztertuak eta pobreak oro har etengabe mobilizatu ziren, eta klase-borrokaren barruan eratzen den subjektu iraultzaile plural baten anarkismoaren nozioa indartu zuten. Michael Schmidtek anarkisten presentzia historiko garrantzitsua duten 27 herriren alderaketa egin du<ref>{{Erreferentzia|izena=Michael|abizena=Schmidt|izenburua=Cartography of Revolutionary Anarchism|hizkuntza=en|url=https://theanarchistlibrary.org/library/michael-schmidt-cartography-of-revolutionary-anarchism|sartze-data=2021-11-18}}</ref>. Anarkistek historikoki industria-, landa- eta nekazaritza-langileak mobilizatu dituztela erakusten du. Herri horietako 19tan, anarkismoaren oinarriak hirietan daude, langile industrialen artean, kasu guztien % 70i dagokiona; horietako zortzitan, anarkismoaren oinarriak landan daude, batez ere nekazarien artean, hau da, kasuen % 30ean.
 
==== Boterea eta dominazioa ====
Anarkismoa ez da politikaren eta boterearen ukazio bat. Anarkistek politikaren eta boterearen kontzepzio jakin bat defendatzen dute. Anarkistek kondenatzen dutena ezarritako botere-harreman jakin bat da, [[Dominazio|dominazioa]] ([[Ekonomia|ekonomikoa]], [[Politika|politikoa]], soziala), eta horren zutabea ez da soilik [[Kapitalismo|produkzio-sistema kapitalista]], baita Estatua, erlijioa, hezkuntza, inperialismoa, [[Matxismo|genero-nagusitasuna]] eta [[Arrazismo|arraza-menderatzea]] ere. Kritika horretan, [[Gizarte klase|klasearen]] nagusitasunak garrantzi handia du. Menderatze-sistemari kritika egiteaz gain, anarkistek autokudeaketa-sistema baten eta sistema batetik besterako eraldaketa soziala sustatzeko estrategiak defendatzen dituzte. Anarkisten boterea fabrikak, auzoak, ekoizpen-bideak, meategiak, kaleak hartzean datza, eta, azkenik, [[EZLN|zapatistek]] "herri armaduna" deitzen duten horretan. Anarkismoak elkarren artean artikulatu gabeko unitate ekonomiko txikiak defendatzen dituela iradokitzea, anarkismoa (kritikariek iradokitzen dutenez) hiri industrial handientzat egokia ez balitz bezala. Anarkismoak "gizabanakoaren" gobernu osoa defendatzen duela eta askatasun zorrotza burgesiak gure aurka eraiki duen diskurtsoa da, zoritxarrez "sozialista" eta oportunista batzuek beren egunkarietan erosi eta saldu dutena. Anarkismoaren askatasunaren kontzepzioa beti izan da soziala eta kapitalismoaren existentziarekin talka egiten du. "Kolektiboki aske izatea gizon libreen artean bizitzea da, eta aske izatea haien askatasunaren bidez" zioen Bakuninek. Beraz, ezinezkoa da anarkistek kapitalismoaren menpe askatasuna izatea, bestea esklabua den bitartean.<ref name=":0" />
 
== Definizio garaikidea ==
Definizioa zehatzago eztabaidatuta, argudiatzen da hamar printzipio politiko-ideologikoren multzo nahiko finko bat dagoela, anarkisten artean etengabe mantentzen dena, eta anarkismoaren definizio horren funtsezko oinarriak direla. Hona hemen printzipio horiek:<ref>{{Erreferentzia|izena=G.|abizena=Juncales|urtea=2021|izenburua=Anarquismos por venir|argitaletxea=17 delicias|hizkuntza=es|url=https://17delicias.org/anarquismos-por-venir-de-g-juncales/|sartze-data=2021-11-18}}</ref><ref name=":1" />
 
# '''Etika eta balioak.''' Ikuspegi etiko baten defentsa, kritikak eta proposamen arrazionalak laguntzeko gai dena, honako balio hauetan oinarritua: askatasun indibiduala eta kolektiboa; berdintasuna termino ekonomiko, politiko eta sozialetan; elkartasuna eta elkarrekiko babesa; zoriontasuna, motibazioa eta borondatea etengabe suspertzea.
# '''Menderatzearen kritika'''. Klase-dominazioen kritika — esplotazioa, hertsapen fisikoa, nagusitasun politiko-burokratikoa eta kultural-ideologikoa — eta beste dominazio-mota batzuen kritika (generoa, arraza, inperialismoa, etab.).
# '''Sistemaren eta botere-ereduaren eraldaketa soziala'''. Hainbat menderatzetan funtsezkoak diren egitura sistemikoak menderatze-sistema direla onartzea, eta, zehaztutako balio etikoetan oinarritutako kritika arrazional baten bidez, sistema hori autokudeaketa-sistema bihurtu behar dela identifikatzea. Horretarako, funtsezkoa da indarrean dagoen botere-eredua, botere menderatzailea, botere autogestionario bihurtzea. Gizarte garaikideetan, nagusitasunaren kritika horrek kapitalismoaren, estatuaren eta menderatzeari eusteko sortu eta sostengatutako beste erakundeen aurkako jarrera argia dakar.
# '''Klaseak eta klase-borroka.''' Menderatze-sistema ezberdinetan, bakoitzak bere klase-egiturarekin, klase-menderatzeek gizartearen oinarrizko banaketa bi kategoria global eta unibertsal handitan bururatzea ahalbidetzen dute, interes bateraezinak dituzten klaseek eratuak: klase nagusiak eta klase menderatuak. Klase horien arteko gatazka soziala klase-borrokaren ezaugarria da. [...] Beste domeinu batzuk klase-dominazioei batera egin behar zaie aurre, eta azken horien amaierak ez du esan nahi, nahitaez, lehenengoen amaiera.
# '''Klasismoa eta klase borroka.''' Oinarri klasistako gizarte-eraldaketa horrek praktika politiko bat dakarrela ulertzea, indarrean dauden botere-harremanen oinarriak osatzen dituen indar-korrelazioan esku hartuz eratua. Zentzu horretan, menderatutako klaseetako kide diren gizarte-eragileen errealizazio-gaitasuna indar sozial bihurtu nahi da, klase-borrokan aplikatuz eta etengabe handitzen saiatuz. [...]
# '''[[Internazionalismo|Internazionalismoa]]'''. Muga nazionaletara mugatzen ez den klasismoaren defentsa, horregatik internazionalismoan oinarritzen dena, eta horrek, harreman inperialistak nagusi diren aktoreekin batera egiten diren praktiken kasuan, nazionalismoaren arbuioa eta, eraldaketa sozialaren aldeko borroketan, klase menperatuen mobilizazioa muga nazionaletatik haratago zabaltzeko beharra dakar. [...]
# '''[[Estrategia]].''' Gizartea eraldatzeko proiektu horretarako, errealitatea irakurtzea eta borroketarako bideak ezartzea dakarten estrategia egokien ikusmolde arrazionala. [...]
# '''Elementu estrategikoak.''' Anarkistek estrategia desberdinak defendatzen badituzte ere, elementu estrategiko batzuk printzipiotzat hartzen dira: garai eta herri bakoitzeko klase sozial zehatzen parte diren eragileen artean subjektu iraultzaileak sortzeko estimulua, klase menderatuak gorpuzten dituztenak, klase-kontzientzia eta eraldaketarako borondatea barne hartzen dituzten prozesuetatik abiatuta; klase sozialen gizarte-estrategien gehikuntzarako etengabeko estimulua, modu iraultzaileko estrategien eta helburuen arteko koherentzia;
# '''[[Iraultza|Gizarte-iraultza]] eta [[indarkeria]].''' Iraultza sozial bat bilatzea, indarrean dauden botere-sistema eta -eredua eraldatuko dituena; izan ere, indarkeria, konfrontazio-tentsio handiagoko adierazpen gisa, onartu egiten da kasu gehienetan, saihestezintzat jotzen delako. Iraultza horrek borroka borrokalariak eta sakoneko aldaketak dakartza gizartearen hiru eremu egituratuetan, eta ez dago gaur egungo menderatze-sistemaren esparruaren barruan — kapitalismotik, estatutik, erakunde menperatzaileetatik haratago dago.
# '''[[Autogestio|Autogestioaren]] defentsa.''' Autogestioaren defentsa, praktika politikoa eta estrategia anarkista oinarritzen dituena, eraiki nahi den etorkizuneko gizartearentzako oinarriak dira, eta jabetzaren sozializazioa dakar termino ekonomikoetan, autogobernu demokratikoa termino politikoetan eta kultura autogestionarioa. [...]
 
== Erakunde anarkistak ==
108 ⟶ 146 lerroa:
* [http://www.cnt-sindikatua.org/eu/ CNT sindikatua Euskal Herrian]
* {{es}} [http://www.cgt.es/ CGT sindikatua]
*[https://es.theanarchistlibrary.org/special/index Biblioteca Anarquista]
*https://ithanarquista.wordpress.com/
{{autoritate kontrola}}