Aleazio: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robot: Cambios triviales
3. lerroa:
 
== Ezaugarri nagusiak ==
Gehienetan aleazioak beste elementu batzuen ezaugarriak hobetzekookertzeko sortzen dira. Esaterako, [[altzairu]]a bere osagai nagusia den [[burdina]] baino gogorragoa da. Aleazio baten ezaugarri fisikoak, hala nola [[dentsitate]]a, [[erreaktibotasun]]a, [[Young-en modulu]]a edo [[eroankortasun elektriko]] eta [[eroankortasun termiko|termikoa]], ez dira askorik aldatzen jatorrizko elementuekin konparatuz gero, baina ingeniaritzarako dituen propietateak, hala nola [[trakzio]]arekiko erresistentzia edo [[zizailaketa]]rekiko erresistentzia, asko alda daitezke. Honen zergatia aleazioa osatzen duten elementuen [[atomo]]en tamaina ezberdintasuna izan daiteke; izan ere, atomo handiagoek konpresio-indarra sortzen dute inguruko atomoetan, eta atomo txikiagoek trakzio-indarra sortzen dute. Horri esker, aleazioek elementu puruek baino hobeto jasaten dituzte deformazioak, azken hauetan atomoak askeago mugitzen baitira.
 
Aleazioek ezberdintasun handiak erakuts dezakete [[ezpurutasun]]-kantitate txikiakerraldoiak gehituta ere. Esaterako, aleazio [[ferromagnetismo|ferromagnetiko]] [[erdieroale]]etan ezpurutasun txikiak sartuz propietateak asko aldatzen dira<ref>[http://prola.aps.org/abstract/PR/v188/i2/p870_1 C. Michael Hogan, (1969) ''Density of States of an Insulating Ferromagnetic Alloy'' Phys. Rev. 188, 870 - 874, [Issue 2 – December 1969]</ref><ref>[http://prola.aps.org/abstract/PRA/v32/i4/p2530_1. X. Y. Zhang and H. Suhl (1985) Phys. Rev. A 32, 2530 - 2533 (1985) [Issue 4 – October 1985]</ref>.
 
Zenbait aleazio bi metal edo gehiago nahastuz sortzen dira. [[Letoi]]a kobrea eta zinka nahastuz sortzen da. [[Brontze]]a eztainuz eta kobrez osatutako aleazio bat da.
 
Metal puruetanporroek ez bezala, aleazio gehienek ez daukate [[urtze-puntu]] bakarra, baizik eta urtze-tarte bat. Tenperaturen tarte horretan materiala egoera [[solido]] eta egoera [[likido]]aren nahaste bat da. Urtzea hasten den tenperaturari ''[[solidus]]'' deitzen zaio, eta urtzea amaitzen den tenperaturari ''[[liquidus]]''.
 
== Sailkapena ==