Erromako Kluba: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Gorkaazk (eztabaida | ekarpenak)
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
Gorkaazk (eztabaida | ekarpenak)
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
31. lerroa:
[[1991]]ean, Erromako klubak ''The First Global Revolution'' txostena argitaratu zuen. Munduko gizateriaren arazoak aztertzen zituzten, berriro ere, arazoei kolektiboki edo funtsean ''Problemátique'' deituz. Ohartu ohi da, historikoki, batasun sozial edo politikoa komuneko etsaiek indartu izan dutela: "Etsaiak behar izateak badirudi faktore historiko komun bat dela. Estatu batzuek etxeko porrota eta barne-kontraesanak gainditu nahi izan dituzte kanpoko etsaiei errua botaz. [[Kopla-buruko|Pagaburu]] bat aurkitzeko asmoa gizateria bera bezain zaharra da, etxean gauzak zailegi bihurtzen direnean, kanpora arreta desbideratzen denean. [[Estatu]] bakoitza hain ohitua izan da lagun edo etsai gisa auzokoak sailkatzera, non etsai tradizionalen faltak [[Kopla-buruko|pagaburu]]rik gabe utzi baititu [[gobernu]]ak eta [[Herri iritzi|iritzi publiko]]a. Etsai berriak identifikatu behar dira, estrategia berriak irudikatu, eta arma berriak asmatu.<ref>Alexander King & Bertrand Schneider. {{en}} ''The First Global Revolution'' (The Club of Rome), 1993.</ref> "Bat egin dezakegun etsai komun baten bila hasten bagara, ideia hau bururatu zitzaigun: [[kutsadura]]k, [[Berotze globala|berotze global]]aren mehatxuak, [[Lehorte|ur-eskasia]]k, [[gosete]]ak eta antzekoek bat egingo zutela egitasmo bateratuarekin. Beren osotasun eta elkarrekintzetan, agerpen horiek mehatxu komun bat osatzen dute, mundu guztiak aurre egin behar diona. Baina arrisku horiek etsaitzat izendatzean, tranpan erortzen gara, eta horretaz ohartarazi ditugu jadanik irakurleak, hau da, sintoma okerrak kausentzat. Prozesu naturaletan giza esku-hartzeak sortzen ditu arrisku horiek guztiak, eta jarrera eta portaera aldakorren bidez bakarrik gainditu daitezke. Benetako etsaia, orduan, gizateria bera da."<ref>Alexander King & Bertrand Schneider. {{en}} ''The First Global Revolution'' (The Club of Rome), 1993.</ref>
 
2001ean Erromako Klubak "''[[Think tank]]''" (pentsamenduaren, deposituhausnarketaren gordailu) bat ezarri zuen, "Tt30" izenekoa, 30 bat gizon eta emakumek osatua, 25 eta 35 urte bitartekoak. Munduan dauden arazo larrienak identifikatzea eta konpontzeko proposamenak egitea zen helburua, gazte jendearen ikuspuntutik.
 
Graham Turnerrek, 2008an, CSIRO Australiako ikerketa-organismoaren laguntzaz, ikerketa batean egiaztatu zuen, "30 urteko datu historikoak aztertuta, txostenean ''"standard run" scenario'' edo ''business-as-usual'' (ikusi eskuineko grafikoa) izendatzen zen eszena-tokiarekin nahiko parekatuta daude gaur egungo datuak, hau da txostenean aipatzen ziren eta ezinbestean hartu beharreko neurriak ez direla hartu baieztatzen zuen.<ref>{{Erreferentzia|url=http://graduateinstitute.ch/files/live/sites/iheid/files/sites/political_science/users/elena.gadjanova/public/Issues%20in%20Env%20Politics%202010/Turner%202008.pdf|archive-url=https://web.archive.org/web/20140913032823/http://graduateinstitute.ch/files/live/sites/iheid/files/sites/political_science/users/elena.gadjanova/public/Issues%20in%20Env%20Politics%202010/Turner%202008.pdf ||izenburua=A comparison of The Limits to Growth with 30 years of reality|aldizkaria=[[Global Environmental Change]] |izena=Graham M. |hizkuntza=en|abizena=Turner |urtea=2008 |}}</ref>