Satelite artifizial: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Gutxi falta zait artikulua osatzeko.
Testua osatuta dago. Orrazketak egiteaz gain, estekak eta oharrak gehitzea baino ez da falta
224. lerroa:
|<math>\text {3,1 km/}\text {s}</math>
|}
 
== Satelite artifiziala orbitan jartzea ==
[[Fitxategi:Schema-lancement-Ariane-5.png|thumb|330x330px|Ariane 5 ECA satelitearen hasierako helgaldiaren eskema. ]]
Orbita motaren arabera, orbita baxuko sateliteen kasuan, jaurtigailuak zuzenean jartzen du satelitea bere behin betiko orbitaren gainean; edo satelite geoegonkorren kasuan, lehenik transferentzia-orbita baten gainean eta gero, bigarren pauso behin betiko orbitan.
 
Lehenengo pausoan, jaurtigailu-satelite multzoa aireratu eta berehala, jaurtigailuak goranzko azelerazio etengabea ematen dio sateliteari,  abiadura ahalik eta gehien hurbiltzeko aukeratutako orbitari dagokionera, eta ondoren jaurtitzailearen itzaltzeko. Karga erabilgarriak (100-150 km-ko altitudean) presio aerodinamikoa jasan dezakeen bezain laster, askatu egiten da burukoa. Eta jaurtigailuaren motorra itzaltzean, satelitea lehenengo orbitan hasten da: horixe da ''injekzio-puntua''. Dena den, satelitea askatu aurretik, jaurtigailuak satelitearen beharren arabera aldatzen du bere orientazioa; horretarako, biraketa-abiadura handiagoa edo txikiagoa inprimatzen dio sateliteari, nolabaiteko egonkortasuna emateko. Bere sentsoreak erabiltzen ditu espazioan duen orientazioa definitzeko, eta bere jarrera-motorrak erabiliz, zuzendu egiten ditu eguzki-panelak eta tresnak norabide egokian apuntatzeko,.
 
=== Satelitea zerbitzuan jartzea eta doitzea ===
Satelitea bere hegaldi orbitalean hasi ondoren, hainbat maniobra egin daitezke satelitea bere behin betiko orbitan jartzeko. Hauexek dira, nagusiki: orbitaren forma aldatzea (orbitaren eszentrikotasuna aldatzea) edo orbita aldatzea (orbita geoestazionarioa); orbitaren planoa aldatzea, batez ere inklinazioa aldatzea; eta orbitaren eta satelitearen orientazioaren doikuntza xeheak egitea, sateliteak bere misioa modu nominalean bete dezan.
 
Ahal den neurrian, satelitea bere apogeoan dagoenean egiten dira orbitaren forma-aldaketak; izan ere, puntu horretan abiadura orbitala txikiagoa da, eta abiadura horretan gertatzen diren aldaketak txikienak dira eta erregai gutxiago kontsumitzen dute.
 
Orbita geoestazionarioen kasuan, jaurtigailu modernoek orbita oso eliptiko batean injektatzen dute satelitea. Orbita horren apogeoa aurreikusitako altueran dago (<math>\text {36.000 km}</math>): satelitea bere apogeora iristen denean, 1,5 km/s-ko abiadura du gutxi gorabehera. Une horretan orbita zirkulariztu egiten da, norabide tangentzialean <math>\text {1,5 km/s}</math>-ko abiadura emanez, satelitearen gailur-motorrari esker.
 
Satelitea orbita baxu baxuan jarri behar denean, jaurtigailuak normalean satelitea zuzenean injektatzen du helmugako orbitan, eta doitze finakbaino ez ditu egin behar bere motorrekin.
 
== Satelite artifizialen motak ==