«Donostiako Udal Liburutegien Sarea»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
No edit summary
1931n [[Rufino Mendiola Querejeta]] izendatu zuten zuzendari. Mendiola liburutegiko laguntzaile izana zen 1923tik aurrera. Zuzendari izendatu eta hurrengo urtean Mendiolak Udal Liburutegia [[San Telmo Museoa|San Telmo Museora]] eraman zuen. Zuzendaritza garaian (1931-1962) [[aldizkaritegi]]a sortu zuen, Udal Liburutegian urteetan zehar osatu zen Donostia bertako egunkari eta aldizkarien bildumarekin. Besteak beste aipagarriak dira ''[[Diario de San Sebastián]]'' (1878-1887), ''[[El Urumea]]'' (1879-1885), ''[[El Eco de San Sebastián]]'' (1883-1888), ''[[El Guipuzcoano]]'' (1888-1892), ''[[El Fuerista]]'' (1888-1898), ''[[La Libertad]]'' (1889-1893), ''[[La Unión Vascongada]]'' (1891-1903), ''[[La Voz de Guipúzcoa]]'' (1885-1936), ''[[La Constancia]]'' (1897-1936), ''[[El Pueblo Vasco (Donostiako egunkaria)|El Pueblo Vasco]]'' (1903-1936), ''[[El País Vasco]]'' (1923-1936), ''[[El Día]]'' (1930-1936) eta ''[[Frente Popular egunkaria|Frente Popular]]'' (1936).
 
Donostiako bilduma horiekin guztiekin eta Donostiatik kanpoko beste hainbat bildumarekin osatu zuen Mendiolak [[aldizkaritegi]]a, liburutegiko sail berri moduan. 1951n, liburutegia San Telmo Museotik [[Konstituzio plaza (Donostia)|Konstituzio plazako]]ko [[Udaletxe Zaharra (Donostia)|Udaletxe Zaharrera]] eraman zen, aurretik udaletxe izan zen eraikinera. Mendiolaren ondorengoa 1966tik 1972ra [[Juan Bautista Olaetxea Labaien]] (Areso, Nafarroa, 1925) izan zen. 1970ean haurrentzako sail bereizia sortu zuen, liburutegiaren hirugarren solairuan, [[Concha Chaos]] liburuzainaren ardurapean. Olaetxearen hurrengoa Eulalia San Agustín (Madril, 1930 - Donostia, 2009), zuzendaritzan 1972tik 1995era egon zen. Eulalia San Agustinen garaian, 1986. urtean liburuen mailegu zerbitzua zabaldu zen. Handik urte batzuetara, 1994an Haur Saila Konstituzio plazako eraikinetik [[Fermin Kalbeton kalea|Fermin Kalbeton kaleko]] 25 zenbakira lekualdetu zen espazio zabalago batera, bertan bi zerbitzu sortu ziren [[Haur Liburutegi Nagusia]] eta [[Donostiako Haur Liburuaren Dokumentaziogunea|Haur Liburuaren Dokumentaziogunea]]. Bestalde, Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko Irargiren ekimen baten ondorioz, 1936 aurretik argitaratu ziren egunkarien mikrofilmazioa egin zen. Azkenik, Udal Liburutegiko aldizkarien katalogoa argitaratu zen. Eulalia San Agustinen ondorengoa Susana Soto (1995-2006) izan zen eta 2006tik aurrera Arantza Urkia. Azken hamarkadan Donostian 1936 arte argitaratutako egunkarien digitalizazioari ekin zaie eta gaur egun [https://www.donostia.eus/DonostiaKultura/donostiateka/ Liburutegi Digitalean] kontsulta daitezke, beste zenbait argitalpenekin batera.
 
1999an helduentzako zerbitzuak Konstituzio plazatik Alderdi Ederrera eraman ziren, Udaletxeko azpira espazio zabalago batera. 1999ko apirilaren 23an zabaldu zen zerbitzua eta bertan jarraitzen du. Gaur egun Donostiako Udal Liburutegiaren izendapen ofiziala Liburutegi Nagusia da eta hiru egoitzetan banatua dago: [[Konstituzio plaza (Donostia)|Konstituzio plazako]]ko erakinean funts historikoak, unitate teknikoa, jardueren aretoa eta zuzendaritzaren bulegoak daude; Alderdi Ederren berriz, helduentzako zerbitzua, eta azkenik [[Fermin Kalbeton kalea]]n Haur Liburutegia. Egun, Liburutegi Nagusia Donostiako Udaleko [[Donostia Kultura]]n integratua dago, Udal Liburutegien Sareko beste liburutegiekin batera.
 
== Zerbitzuak eta bildumak ==
Aipagarria da, bestalde, sareko liburutegi guztietan dagoen Donostia Bilduma izeneko saila, hiriari buruzko gaurkotasuna duten liburuak osatzen duten saila.
 
Gainera, [[Donostiako Udal Liburutegien Sarea|Liburutegi Nagusian]], [[Konstituzio plaza (Donostia)|Konstituzio plazako]]ko [[Udaletxe Zaharra (Donostia)|Udal Liburutegi Zaharrean]] gordetako funts historikoak kontsulta daitezke. Halaber, aipamen berezia merezi du [[Fermín Lasala Collado]] Mandasko Dukeak dohaintzan emandako bildumak, politika orokorrean, diplomazian eta historia unibertsalean espezializatutako 10.000 ale inguru baititu.
 
== Donostiako udal liburutegien egoitzak ==
** [[Donostiako udaletxea|Donostiako udaletxe]] azpian, Alderdi Ederren helduentzako zerbitzua kokatzen da,
** [[Fermin Kalbeton kalea]]n [[Donostiako Haur Liburutegia|Haur Liburutegia]] eta [[Donostiako Haur Liburuaren Dokumentaziogunea|Haur Liburuaren Dokumentaziogunea]],
** [[Udaletxe Zaharra (Donostia)|Udaletxe Zaharra]], [[Konstituzio plaza (Donostia)|Konstituzio plazan]]n, funts historikoak, unitate teknikoa, jardueren aretoa eta zuzendaritzaren bulegoak;
* [[Aiete kultur etxea|Aiete Kultur Etxeko]] liburutegia
* [[Tomasene kultur etxea|Casares-Tomasene Kultur Etxeko]] liburutegia, [[Altza]]n
3.322

edits