Goroldio: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
No edit summary
 
18. lerroa:
'''Goroldioak''' ''Bryophyta'' dibisioko (briofito) landare ez-baskular eta [[Kriptogamo|kriptogamoak]] dira eta hiru talde handitan banatzen dira: antokeroteak (''Anthocerotopsida'' klasea), hepatikoak (''Hepaticopsida'' klasea) eta goroldioak (''[[Bryopsida]]'' klasea). Goroldioak, planetako landarediaren zati garrantzitsua osatzen dute, lurreko inguruneko lehen kolonizatzaileak izan baitziren, eta, horregatik, haiei esker landare handiagoak eta konplexuagoak agertu eta garatu ahal izan ziren, hala nola [[Landare baskular|landare baskularrak]]. Oso landare txikiak dira, gehienak zentimetro gutxi batzuk izango dituzte, ez baitute tamaina handiko egiturak jasateko organorik eta leku heze zein ilunetan hazten dira lurzoru, harri eta enborren gainean geruzak eratuz.
 
== MORFOLOGIAMorfologia ETAeta EZAUGARRIAKezaugarriak ==
Aipatu bezala, goroldioak baskularrak ez diren landareak dira, hau da, ez dute ez [[Xilema|xilemarik]] ez [[Floema|floemarik]] ura eta elikagaiak beraien egituretan zehar banatzeko. Bestalde, errizoide zelulanitzak dituzte. Honakoa, landare hepatikoetatik bereizteko erabiltzen den ezaugarri bereizgarria da. Horrez gain, zurtoina agertzen da kasu honetan kaulidio deritzo. Kaulidioa benetako zurtoin batetik edo zehaztuagoak diren hostoetatik hazten da. Bestalde, oso lobulatuak diren hostoen gabeziak edota segmentuetan zatitutako hostoen gabeziak hiru ilaratan kokatutako hostoen gabeziak, goroldioen ezaugarri bereizgarriak dira.
[[Fitxategi:Moss_Gametophytes_Sporophytes.JPG|thumb|244x244px|Goroldio baten gametofito eta esporofitoa.]]
Ez dute sistema baskularrik, baina oinarrizko elementu zelular espezializatuak dituzte izerdia garraiatzeko. Bestalde, goroldioen bizi-zikloan nagusi den forma dominantea [[Gametofito|gametofitoa]] da. Hau da, landarearen zelulak [[Haploide|haploideak]] dira oinarrizko bizi-zikloaren zati gehienean. [[Esporofito|Esporofitoa]], aldiz, [[Diploide|diploidea]] da oso epe laburrean agertzen da eta gametofitoaren menpeko egitura izango da.
 
== BIZIBizi-ZIKLOAzikloa ==
Landare gehienek [[kromosoma]]-zati bikoitza dute euren zeluletan eta honi diploide izatea deritzo. Hau da, kromosoma bakoitza beste pare batekin agertzen da eta informazio genetikoa berdina izango da. Goroldioak eta bestelako briofitoak, ordea, kromosoma-multzo bakarra dute, haploideak direnak kromosoma bakoitza kopia bakar baten forman agertzen da zelula barnean. Aipatzekoa da goroldioen bizi-zikloan zehar kromosoma parekatuak dituzten epealdi bat dagoela, honakoa soilik esporofito epealdian gertatuko da.
[[Fitxategi:Moss_life_Cycle.jpg|thumb|Goroldioen bizi-zikloa irudikatzen duen irudia.]]
34. lerroa:
Goroldio batzuetan egitura berde begetatiboak eratzen dira, gema deritze. Hauek filidioekin batera agertzen dira. Kasu batzuetan banatu egiten dira eta landare berriak eratzeko gaitasuna eskuratuko dute ernalketa zikloa burutu gabe. Honakoa, ugalketa asexuala izango litzateke.
 
== BANAKETABanaketa, HABITATAhabitata ETAeta EKOLOGIAekologia ==
Goroldioak ingurune mota desberdinetan bizi dira, mendi garaietatik hasi eta itsas mailaraino. Batez ere eremu hotz eta hezeetan egoten dira, latitudea edozein izanda ere. Ohikoak dira oihanetan edo euri asko egiten duen lekuetan, eta sarritan, ingurune horietako mikroklima hezeenetan egoten dira, ugaldu ahal izateko hezetasun maila handia eta konstantea behar dutelako. Goroldioek bizirauteko gaitasun handia dutenez, leku lehor edo izoztuetan ere biziraun dezakete denbora tarte batez, oso erresistenteak direlako. Berriz ere bustitzen eta hidratatzen direnean beraien funtzio guztiak berreskuratzen dituzte.
 
41. lerroa:
Goroldioak ugariak eta oso banaketa hedatua duten landareak dira. Etxeetako teilatuen gainean, arroketan, hormetan, zuhaitzetako zurtoinetan eta lurzoruetan hazten dira normalean gune hezeak baitira. Izan ere, ugalketa-prozesuan ezinbestekoa dute hezetasuna.
 
=== EUSKALEuskal HERRIKOHerriko ESPEZIEAKespezieak ===
[[Fitxategi:Ilsenburg,_Ilsetal_--_2017_--_0163.jpg|thumb|280x280px|Goroldioak enbor eta arroketan.]]
Euskal Autonomia Erkidegoa ez da penintsulako guztizko azaleraren % 1 baino gehiago, baina Iberiar Penintsulako briofitoen (goroldioen) % 60 baino gehiago biltzen du. Euskadi izango da, beraz, briofito gehien dituen Europako herrialdeetako bat. EAEn 651 briofito-espezie daude eta munduan 24.000. Baina, belar-sastraken garbiketak, artzaintza intentsiboak, etengabeko zapalketak, ur-goraldiak edo zenbait baso-jarduerak, Euskal Herrian bereizgarri diren goroldio-espezieren desagerpena bultzatu ahal dute.
53. lerroa:
* ''Breutelia chrysocoma''
 
== ERABILERAKErabilerak ETAeta APLIKAZIOAKaplikazioak ==
Hainbat dira goroldioek gure gizartean dituzten aplikazioak etxeetako dekorazioan oso erabiliak dira, esaterako, eta baita loregintzan ere. Baina aplikazio nagusia eta ekonomikoki garrantzitsuena [[Zohikatz|zohikatzarena]] da, berotze-ahalmen txikiko erregaia delako eta ongarri moduan ere erabiltzen da. Zohikatza landareen deskonposizio partzialaren emaitza den gai ilun eta harroa da, ur ugaria eta oxigenazio urria duten belardi, zingira eta antzekoetan sortzen dena. Zohikatzaren osagai nagusia ''Sphagnum'' generoko goroldioak izango dira.
 
Bestalde, aipatzekoa da Bigarren Mundu Gudan ''[[Sphagnum]]'' generoko goroldioak soldaduen zaurietarako lehen laguntza gisa erabili zirela, goroldioak oso xurgatzaileak baitira eta gainera bakterioen aurka erabiltzen ziren.
 
== BIBLIOGRAFIABibliografia ==
 
* Irekia. ''Siete especies de musgos vascos pueden desaparecer''. Euskadi.eus. https://www.irekia.euskadi.eus/es/news/16600-siete-especies-musgos-vascos-pueden-desaparecer?track=1
 
* Comisión Nacional para el Conocimiento y Uso de la Biodiversidad. ''Musgos, hepáticas, y antoceros''.https://www.biodiversidad.gob.mx/especies/gfamilia/135296/index
* Acosta, M. B. (2020). ''MUSGOS: qué son, características y ejemplos''. Ecologiaverde.com. https://www.ecologiaverde.com/musgos-que-son-caracteristicas-y-ejemplos-2726.html
 
== Kanpo estekak ==
 
* Acosta, M. B. (2020). ''MUSGOS: qué son, características y ejemplos''. Ecologiaverde.com. https://www.ecologiaverde.com/musgos-que-son-caracteristicas-y-ejemplos-2726.html
* Wikipedia (2021). ''Bryophyta sensu stricto.'' https://es.wikipedia.org/wiki/Bryophyta_sensu_stricto
{{autoritate kontrola}}