Goroldio: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
No edit summary
17. lerroa:
* [[Bryopsida]]
}}
[[Fitxategi:Moss plants & Sporangium.jpg|thumb|eskuinera|Goroldio honek [[esporofito]] bat dauka.]]
'''Goroldioak''' ''Bryophyta'' (''briofito'') dibisioko landare kriptogamoak dira. Lur, harri, enbor eta abarren gainean geruzak eratuz hazten dira. Ongi garatutako [[protonema]], apendize hostokarak dituzten [[gametofito]] zutikor edo herrestariak, eta pedunkulu eta kapsulaz osatuta dauden esporofitoak ditu.
 
== SARRERA ==
Leku heze eta ilunetan jaiotzen da landare hori. Mundu zabalean, edonon dago, itsasoan izan ezik —[[Antartika]]n eta basamortuan ere badago—. Munduan 12.000 goroldio-espezie inguru daude. Lehorrera moldatuta daude eta [[poikilohidro]]ak dira. Ugalketarako ([[oogamia]]) uraren presentzia beharrezkoa dute, gameto arra mugitu ahal izateko. Ekosistema bortitzetan (altitude edo latitude altuetan) goroldioak landare mota dominatzailea izan ohi dira, [[tundra]] edo [[zohikaztegi]]etan adibidez.
Goroldioak ''Bryophyta'' dibisioko (briofito) landare ez-baskular eta [[Kriptogamo|kriptogamoak]] dira eta hiru talde handitan banatzen dira: antokeroteak (''Anthocerotopsida'' klasea), hepatikoak (''Hepaticopsida'' klasea) eta goroldioak (''[[Bryopsida]]'' klasea). Goroldioak, planetako landarediaren zati garrantzitsua osatzen dute, lurreko inguruneko lehen kolonizatzaileak izan baitziren, eta, horregatik, haiei esker landare handiagoak eta konplexuagoak agertu eta garatu ahal izan ziren, hala nola [[Landare baskular|landare baskularrak]]. Oso landare txikiak dira, gehienak zentimetro gutxi batzuk izango dituzte, ez baitute tamaina handiko egiturak jasateko organorik eta leku heze zein ilunetan hazten dira lurzoru, harri eta enborren gainean geruzak eratuz.
 
== BiziMORFOLOGIA zikloaETA EZAUGARRIAK ==
Aipatu bezala, goroldioak baskularrak ez diren landareak dira, hau da, ez dute ez [[Xilema|xilemarik]] ez [[Floema|floemarik]] ura eta elikagaiak beraien egituretan zehar banatzeko. Bestalde, errizoide zelulanitzak dituzte. Honakoa, landare hepatikoetatik bereizteko erabiltzen den ezaugarri bereizgarria da. Horrez gain, zurtoina agertzen da kasu honetan kaulidio deritzo. Kaulidioa benetako zurtoin batetik edo zehaztuagoak diren hostoetatik hazten da. Bestalde, oso lobulatuak diren hostoen gabeziak edota segmentuetan zatitutako hostoen gabeziak hiru ilaratan kokatutako hostoen gabeziak, goroldioen ezaugarri bereizgarriak dira.
Gametofitoa: Hostokarak edo talokarak izan daitezke, oso sinpleak dira, eta ez dute ez [[epidermis]] ez [[estoma]]rik. Espezie sinpleenetan errizoideak unizelularrak dira, konplexuentean plurizelularrak. Ez dago ehun desberdintzapenik, baina konplexuenetan hiru zelula ezberdintzatzen dira: [[esklereidak]], [[leptoideak]] eta [[hidroideak]]. Dioiko edo monioikoak izan daitezke, eta emearen gainean hazten da [[esporofitoa]], [[gametofitoaren]] guztiz menpekoa dena. Ugalketa asexualerako maiz, gametofitoetan propaguluak eratzen dira.
[[Fitxategi:Moss_Gametophytes_Sporophytes.JPG|thumb|244x244px|Goroldio baten gametofito eta esporofitoa.]]
Ez dute sistema baskularrik, baina oinarrizko elementu zelular espezializatuak dituzte izerdia garraiatzeko. Bestalde, goroldioen bizi-zikloan nagusi den forma dominantea [[Gametofito|gametofitoa]] da. Hau da, landarearen zelulak [[Haploide|haploideak]] dira oinarrizko bizi-zikloaren zati gehienean. [[Esporofito|Esporofitoa]], aldiz, [[Diploide|diploidea]] da oso epe laburrean agertzen da eta gametofitoaren menpeko egitura izango da.
 
== BIZI-ZIKLOA ==
Esporofitoa: Menpeko belaunaldia da. Zigototik enbrioia hazten da eta handik esporofitoa garatzen da. Biziraupen mugatua du, eta askotan, baita hazkunde mugatua ere.
Landare gehienek [[kromosoma]]-zati bikoitza dute euren zeluletan eta honi diploide izatea deritzo. Hau da, kromosoma bakoitza beste pare batekin agertzen da eta informazio genetikoa berdina izango da. Goroldioak eta bestelako briofitoak, ordea, kromosoma-multzo bakarra dute, haploideak direnak kromosoma bakoitza kopia bakar baten forman agertzen da zelula barnean. Aipatzekoa da goroldioen bizi-zikloan zehar kromosoma parekatuak dituzten epealdi bat dagoela, honakoa soilik esporofito epealdian gertatuko da.
[[Fitxategi:Moss_life_Cycle.jpg|thumb|Goroldioen bizi-zikloa irudikatzen duen irudia.]]
Goroldioaren bizi-zikloak bi belaunaldi ditu: esporofitoa eta gametofitoa. Esporofitoak sortzen dituen esporak haizearen bidez garraiatzen dira. Hauek ingurune eta baldintza egokiak badituzte haziko dira. Esporak gametofito belaunaldi bihurtzen dira, eta sexu ugalketa bermatzeko, sexu organoak sortzen dituzte, arrak zein emeak.
 
Goroldioa espora haploide batetik garatzen hasten da eta hozitu ondoren protonema eratuko da. Protonema filamentuen masa bat da edota zurtoin itxura eta laua den egitura bat, trantsizio epealdia da hau. Behin protonema eratuta, gametofitoa sortuko da, bertan gametoak egongo direlarik. Gametofitoa, kaulidio eta filidioetan (mikrofiloak) desberdintzatuko da. Kaulidioen muturretatik goroldioen organo sexualak garatzen dira. Organo emeak arkegonioak dira eta hosto eraldatu batzuek babesa eskaintzen dizkiete. Arkegonioak arren material genetikoa igarotzen den lepoa dauka. Arren organoei anteridioak deritze eta [[Perigonio|perigonioak]] deritzen hosto eraldatuek babesten dituzte.
== Ezaugarriak ==
Kolonizatzailea eta xurgatzaile bezala oso ona da;. Alde batetik, erraz igotzen da harkaitzetara edota [[zuhaitz]]etara, eta, bestetik, euri [[ur]]a erraz biltzen du<ref name=aa>Arkaitz Almortza Muro, [http://www.berria.eus/paperekoa/1851/014/001/2014-12-28/balio_handiko_landare_txikia.htm «Balio handiko landare txikia»], ''Berria'', 2014-12-28</ref>.
 
Goroldioak [[dioiko]] edo monoikoak izan daitezke. Dioikoak diren kasuetan, landare gametofito desberdinek eramaten dituzte ugal-aparatu ar eta emeak. Monoikoen kasuan, berriz, landarean bertan kokatzen dira. Ura dagoen egoeratan, esperma anteridiotik arkegoniorarte mugituko da eta ernalketa gertatuko da. Ondorioz, esporofito diploidea eratuko da. Goroldioek duten esperma biflagelatua da, hau da, bi flagelo ditu mugimendu eraginkorra bermatzeko. Ur gabeko egoeran, aldiz, ernalketa ezingo da gertatu. Ernalketa ondoren heldugabeko esporofitoa arkegonioko hoditik mugituko da. Esporofitoaren heltzea hiru eta sei hilabeteren artean gertatuko da. Bestalde, esporofitoaren gorputza pedunkulu luze batez eratuta dago, seta deritzona. Horrez gain, kapsulatutako egitura antzeko batez estalita dago honakoa, operkulua da. Kapsula zein operkulua kaliptra haploide batez estalita dagoz. Kaliptra, arkegonioaren hodia eratzen duten gorpuzkiak dira. Honako egitura, kapsulak heldutasuna lortzean desagertuko da. Kapsula barnean, esporak eratzen dituzten zelulek, [[Meiosi|meiosia]] pairatuko dute espora haploideak eratzeko asmoz eta behin hau eginda, zikloa errepikatu egingo da. Goroldio batzuetan, kapsularen irekigunea peristoma deritzen hagin moduko egitura batzuetaz inguratuta agertzen da.
Izoztu ondoren berriro bizi eta ugal daiteke. ''[[Permafrost]]'' azalean, [[hotz]] handiko eremuetan izozturik dagoen lurzoruan, bizirik jarraitzeko ahalmena du ''[[Chorisodontium aciphyllum]]'' espezieko goroldioak<ref name=aa/>.
 
Goroldio batzuetan egitura berde begetatiboak eratzen dira, gema deritze. Hauek filidioekin batera agertzen dira. Kasu batzuetan banatu egiten dira eta landare berriak eratzeko gaitasuna eskuratuko dute ernalketa zikloa burutu gabe. Honakoa, ugalketa asexuala izango litzateke.
== Erabilerak ==
Gizakiak historikoki erabili izan du goroldioa. Hona hemen adibide batzuk:
* [[Ipar Amerika]]ko indiarrek goroldioa erabiltzen zuten euren tribuetako haurren pixoihalak egiteko, xurgatzaile onak direlako. Sehasketan ere jartzen zuten<ref name=aa/>.
* [[Bigarren Mundu Gerra]]n, Britania Handiko hainbat herritan ''[[Sphagnum]]'' espezieko goroldioak erabili zituzten, zaurtutako [[gudari|soldaduen]] zauriak sendatzeko<ref name=aa/>.
* [[Erresuma Batua]]n ''[[Fontinalis antipyretica]]'' espeziea erabiltzen zuten [[su]]teen aurrean eta ibaiertzetan zegoenez, ura biltzeko gaitasuna baliatzen zuten sua itzaltzeko<ref name=aa/>.
* ''[[Sphagnum]]'' espezieko goroldioek zohikatza sortzen dute usteltzean. Materia organiko horrek bi betekizun garrantzitsu ditu: erregai gisa erabiltzen da eta baratzezaintzan erabiltzen da, zoruetan zabaltzeko<ref name=aa/>.
* [[Finlandia]]n [[ogi]]a egiteko erabili zuten zohikatzaren goroldioa gosetearen urteetan. [[Eskozia]]n [[whiski]]a egiteko erabiltzen dute, zohikatza erretzen dute sutan, lur zaporea emateko<ref name=aa/>.
 
== GoroldioaBANAKETA, EuskalHABITATA HerrianETA EKOLOGIA ==
Goroldioak ingurune mota desberdinetan bizi dira, mendi garaietatik hasi eta itsas mailaraino. Batez ere eremu hotz eta hezeetan egoten dira, latitudea edozein izanda ere. Ohikoak dira oihanetan edo euri asko egiten duen lekuetan, eta sarritan, ingurune horietako mikroklima hezeenetan egoten dira, ugaldu ahal izateko hezetasun maila handia eta konstantea behar dutelako. Goroldioek bizirauteko gaitasun handia dutenez, leku lehor edo izoztuetan ere biziraun dezakete denbora tarte batez, oso erresistenteak direlako. Berriz ere bustitzen eta hidratatzen direnean beraien funtzio guztiak berreskuratzen dituzte.
Azken datuen arabera, 18.000-20.000 espezie inguru daude Lurrean; 1.000-1.100 Iberiar penintsulan eta 666 Euskal Autonomia Erkidegoan. [[Araba]], [[Bizkaia]] eta [[Gipuzkoa]]n, baina, goroldioaren %10 dago galtzeko arriskuan; zazpi espezie, gutxi gorabehera. Zerrenda horretan dago Arabako ''[[Orthotrichum casasianum]]'' espeziea, munduan bakarra. 2000. urtean aurkitu zuten [[Baia]] ibaiaren ertzean, [[Zuia]] eta [[Kuartango]] artean<ref name=aa/>.
 
Bestalde, goroldioek hezetasun handiko mikroinguruneak eratzen dituzte, ura belakiak balira bezala atxikitzen baitute eta poliki-poliki askatzen baitute. Horregatik, mikroorganismo eta artropodo txiki asko haien mende daude. Ondorioz, garrantzi handikoak dira uraren zikloan, ura biltegiratzen dutelako eta higadura saihesten dutelako.
[[Euskal Herria|Euskal Herriko]] gune humelenetan ematen da goroldio aberastasunik handiena, bai espezie kopuru eta baita hedapenaren aldetik ere. [[Nafarroa Garaia|Nafarroako]] iparraldeko, [[Nafarroa Beherea|Behe Nafarroako]] eta [[Zuberoa]]ko baso estu eta ilunak dira Euskal Herriko lekurik bioanitzenak espezie hauetan. Famatuak dira goroldioen aberastasunagatik [[Artikutza]]ko inguruak, [[Bortziriak]], [[Leitzaldea]], [[Malerreka]], [[Baztanaldea]], [[Holtzarteko arroilak|Holtzarteko]] eta [[Kakuetako arroila|Kakuetako]] arroilak, [[Irati|Iratiko oihana]] eta [[Pirinioak|pirinioetako]] ipar aurpegia.
 
Goroldioak ugariak eta oso banaketa hedatua duten landareak dira. Etxeetako teilatuen gainean, arroketan, hormetan, zuhaitzetako zurtoinetan eta lurzoruetan hazten dira normalean gune hezeak baitira. Izan ere, ugalketa-prozesuan ezinbestekoa dute hezetasuna.
Oro har, Euskal Herri hezean oso hedatua dagoen landare dibisio edo taldea da.
 
=== EUSKAL HERRIKO ESPEZIEAK ===
<gallery mode="packed">
[[Fitxategi:Ilsenburg,_Ilsetal_--_2017_--_0163.jpg|thumb|280x280px|Goroldioak enbor eta arroketan.]]
Fitxategi:2017 07 19 artikutza 08.jpg
Euskal Autonomia Erkidegoa ez da penintsulako guztizko azaleraren % 1 baino gehiago, baina Iberiar Penintsulako briofitoen (goroldioen) % 60 baino gehiago biltzen du. Euskadi izango da, beraz, briofito gehien dituen Europako herrialdeetako bat. EAEn 651 briofito-espezie daude eta munduan 24.000. Baina, belar-sastraken garbiketak, artzaintza intentsiboak, etengabeko zapalketak, ur-goraldiak edo zenbait baso-jarduerak, Euskal Herrian bereizgarri diren goroldio-espezieren desagerpena bultzatu ahal dute.
Fitxategi:Mystic Forest (258555013).jpeg|Goroldioa Artikutzan
</gallery>
 
Honako hauek izango dira aipaturiko espezie mehatxatuak:
== Banaketa gunea, habitat eta ekologia ==
Goroldioak leku fresko eta hezeetan bizi dira, latitudeari erreparatu gabe, baso ilun eta buztietan, erreka ertzetan eta orokorrean freskotasun, iluntasun eta hezetasun maila optimoak betetzen dituzten edozein azaletan. Hezetasun kantitate handia behar dute bizi ahal izateko eta ugaltzeko.
 
* ''Orthotrichum casasianum''
Bizirauteko gaitasun handia dute, landare mota erresistenteak dira. Ugaldu ahal izateko hezetasun maila handia eta konstantea behar duten arren, lehortuta eta izoztuta biziraun dezakete denbora tarte batez, berriz ere buztitzen eta hidratatzen direnean beraien funtsio guztiak berreskuratzen dituzte.
* ''Buxbaumia viridis''
* ''Sphagnum squarrosum''
* ''Lepidozia cupressina'' eta ''Telaranea europaea'' (hepatikoak)
* ''Breutelia chrysocoma''
 
== ERABILERAK ETA APLIKAZIOAK ==
[[Ipar hemisferio]]an ipar aurpegietan hego aurpegietan baino gehiago ugaltzen dira hezetasun handiagoa pilatzen delako han, hori erraz ikus daiteke basoetako zuhaitzen eta zuhamuxken azaletan edo mendilerroen isurialdetan, baita hiriguneko azaletan, harkaitzetan etab. [[Hego hemisferio]]an kontrakoa gertatzen da.
Hainbat dira goroldioek gure gizartean dituzten aplikazioak etxeetako dekorazioan oso erabiliak dira, esaterako, eta baita loregintzan ere. Baina aplikazio nagusia eta ekonomikoki garrantzitsuena [[Zohikatz|zohikatzarena]] da, berotze-ahalmen txikiko erregaia delako eta ongarri moduan ere erabiltzen da. Zohikatza landareen deskonposizio partzialaren emaitza den gai ilun eta harroa da, ur ugaria eta oxigenazio urria duten belardi, zingira eta antzekoetan sortzen dena. Zohikatzaren osagai nagusia ''Sphagnum'' generoko goroldioak izango dira.
 
Bestalde, aipatzekoa da Bigarren Mundu Gudan ''[[Sphagnum]]'' generoko goroldioak soldaduen zaurietarako lehen laguntza gisa erabili zirela, goroldioak oso xurgatzaileak baitira eta gainera bakterioen aurka erabiltzen ziren.
<gallery mode="packed">
Fitxategi:Roca con musgo Anaga.jpg
Fitxategi:055. TRONCO CON MUSGO.jpg|Goroldioa zuhaitz bateko azalean
Fitxategi:Moss.jpg|Goroldio kolonia bat
</gallery>
 
== LaboreaBIBLIOGRAFIA ==
Goroldioa, gaur egungo leku eta kultura askotan belar-txar bezala ikusten da. Kontrakoa gertatzen da [[Japonia]] eta [[Asia]] ekialdeko hainbat leku eta kulturetan. [[Japonia]]n esaterako, goroldioa libreki hazten eta ugaltzen uzten da azalera ezberdinak estaltzeko eta apaintzeko, [[bonsai]]ak barne. Lorategi japoniarretan eta Japoniako paisajismoan goroldioa aktibo oso garrantzitsua eta erabilia da, hain da horrela ezen goroldio hutsez osaturiko lorategiak dauden.
 
* Irekia. ''Siete especies de musgos vascos pueden desaparecer''. Euskadi.eus. https://www.irekia.euskadi.eus/es/news/16600-siete-especies-musgos-vascos-pueden-desaparecer?track=1
Goroldioak bertako kulturetan lasaitasuna, geldotasuna eta zaharraren edertasuna erakusten ditu, natura beraren nortasuna.
 
* Comisión Nacional para el Conocimiento y Uso de la Biodiversidad. ''Musgos, hepáticas, y antoceros''.https://www.biodiversidad.gob.mx/especies/gfamilia/135296/index
Goroldioa hezetasuna mantzentzen duen edozein azalera porotsuetan ugaldu eta laboratu daiteke. Kolonia baten finkatzea errazteko gai azidoekin buzti daiteke edozein azalera porotsua, besteak beste [[Jogurt|yogurtarekin]], [[Serum fisiologiko|serumarekin]] ala [[gernu]]arekin.
 
* Acosta, M. B. (2020). ''MUSGOS: qué son, características y ejemplos''. Ecologiaverde.com. https://www.ecologiaverde.com/musgos-que-son-caracteristicas-y-ejemplos-2726.html
<gallery mode="packed">
* Wikipedia (2021). ''Bryophyta sensu stricto.'' https://es.wikipedia.org/wiki/Bryophyta_sensu_stricto
Fitxategi:Musgo na Ribeira Sacra.jpg|Goroldioa harrizko hesi bat apaintzen
</gallery>
 
=== Goroldioaren hazkuntzaren eragozpena ===
Modu ezberdinak daude goroldioaren hazkuntza eragozteko:
 
* Drainatzearen bitartez ur erabilgarriaren kantitatea murriztuz.
* [[Eguzkia]]ren argitasuna areagotuz edo erraztuz.
* Goroldioarekin lehiakorrak diren landare ezberdinak areagotuz.
* [[Kareharri]]aren bitartez lurreko [[pH]]-a igoz.
* Fisikoki kenduz pasada ezberdinetan.
 
== Goroldio mintegiak ==
[[XIX. mendea]]ren bukaeran goroldioak hartzeko sortu zen moda iragankorra dela eta, [[Ameriketako Estatu Batuak|EEBB]]-tako eta [[Erresuma Batua|Erresuma Batuko]] lorategietan goroldio mintegiak egiten hasi ziren.
 
Mintegiak zurezko listoiez osaturik zeuden, iparraldera irekiak itzala eta aireztapen freskoa bermatzeko eta maiz ureztatuak hezetasuna eta ur erabilgarria (funtsezko baldintzak) areagotzeko.
 
== Sailkapena ==
 
 
 
{{Clade|{{Clade
| 1=&nbsp;[[Sphagnopsida]]
| 2=&nbsp;[[Takakiopsida]]
| label3=&nbsp;
| 3={{Clade
| 1=&nbsp;[[Andreaeopsida]]
| label1=&nbsp;
| label2=&nbsp;
| 2={{Clade
| label1=&nbsp;
| 1=&nbsp;[[Andreaeobryum|Andreaeobryopsida]]
| 2={{Clade
| label1=&nbsp;
| 1=&nbsp;[[Tetraphidaceae|Tetraphidopsida]]
| 2={{Clade
| label1=&nbsp;
| 1=&nbsp;[[Bryopsida]]
| 2={{Clade
| label1=&nbsp;
| 1=&nbsp;[[Polytrichaceae |Polytrichopsida]]
| 2=&nbsp;[[Oedipodium|Oedipodiopsida]]}} }} }} }} }} }}|label1=&nbsp;'''Bryophyta&nbsp;''s.s.'''''&nbsp;}}
 
 
 
== Erreferentziak ==
{{erreferentzia_zerrenda}}
 
== Kanpo estekak ==
{{autoritate kontrola}}