Txikipedia:Genetikoki eraldatutako organismo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orri berria: «Genetikoki eraldatutako organismoa (GEO) teknika genetikoak erabiliz eraldatutako materialez osatutako organismoa da; organismo transgeniko edota soilik transgeniko ere deitzen zaie. Organismo hauen arten mikroorganismoak ere badira, bakteriak esaterako edota intsektu, landare, arrain edota ugaztunak. Hala ere, albisteetan organismo hauen berri ematean, elikaduran erabili ohi diren landareez dihardute. Azkenaldian denon ahotan dabilen gaia da produktu transgenikoena, jende...»
(Ez dago alderik)

19:31, 2 azaroa 2021ko berrikusketa

Genetikoki eraldatutako organismoa (GEO) teknika genetikoak erabiliz eraldatutako materialez osatutako organismoa da; organismo transgeniko edota soilik transgeniko ere deitzen zaie. Organismo hauen arten mikroorganismoak ere badira, bakteriak esaterako edota intsektu, landare, arrain edota ugaztunak. Hala ere, albisteetan organismo hauen berri ematean, elikaduran erabili ohi diren landareez dihardute. Azkenaldian denon ahotan dabilen gaia da produktu transgenikoena, jende askok eta askok zalantza baitu gure osasunerako onak ote diren edo ez.


Orokorrean, geneak aldatu daitezke, baita naturalki ere, gizakiak ezer egin gabe. Ugalketan gartatu ohi diren mutazioak izaten dira horiek eta hibridazio deitzen zaie; gertukoak izan arren espezie berekoak ez diren bi espezie elkarren artean ugaltzean gertatzen da. Mandoak esaterako zaldi eta astoaren nahasketa dira. Mandoek organismoan izandako aldaketa medio, antzuak bihurtzen dira, hots ezin dira ugaldu.


Gizakiak eraldatutako organismoen kasuan, organismo baten geneak alda daitezke selektiboki hautatuta edota mutazio bidezko hazkuntza erabilita. Selektiboki hautatzen direnean, indibiduo jakin bat hazten dute, hurrengoari pasa nahi dizkioten ezaugarri genetikoak transmititzeko. Normalean prozesu hori gizakiei interesatzen zaizkien ezaugarriak dituzten indibiduoekin egin ohi da. Organismo bat mutazio bidezko hazkuntzan, produktu kimikoak edota erradiazioa erabiltzen dira landare baten DNAn eraldaketak sortzeko. Bigarren metodo hori sarri erabili da zaurgarri berriak dituzten laboreak sortzeko (intsektuei aurre egiteko gai direnak adibidez).


Orokorrean, berrietan GEOen inguruan hitz egiten dutenean labore transgenikoez hitz egiten da. Transgeniko horiekin zientzialariek egiten dutena honakoa da: organismo baten edo hainbat organismoren geneak hartu eta beste baten DNAn gehitu. Espezie baten barruan edota espezie ezberdinen artean egin daiteke hori. Transgenikoei esker, zientzialariek intsektu jakin batzuekiko erresistenteak diren landareak eta nutrizio balio handiagoa edo toxina maila baxuagoak dituzten laboreak sortu dituzte. Era berean, belar txarrak ezabatzeko erabiltzen diren produktu kimiko jakin batzuk jasaten dituzten landareak ere sortu dituzte.


Jende askok uste du GEO horiek ez direla naturalak ez eta seguruak ere. Hala ere, hibridazioaren antzeko eraldaketa genetikoek ere milaka gene alda ditzakete. Posible da gaur egun zer eraldatu den ez jakitea. Eraldaketa transgenikoak oso espezifikoak dira. Zientzialariek gene bat alda dezakete hala nahi izanez gero. Horri esker, prozesua kontrolatu eta organismo aldatu berria zehazki zertan ezberdinduko den jakin dezakete.


Labore transgenikoen alde daudenek esan ohi dute landare transgenikoak guztiz seguruak direla giza kontsumorako, hori frogatzeko probak egin baitira. Gauza guztiekin bezala, baliteke proba gehiago egin behar izatea genetikoki eraldatutako landare horiek ingurumenerako bestelako ondorio kaltegarririk izan dezaketen jakiteko.


Transgenikoei buruzko albiste gehiago jakin ahala, kontuz ibili behar da eta zer zein informaziotan den fidagarri eta zein den gezurrezko ulertzen saiatu.  


Patata batzuk genetikoki eraldatuak izan dira akrilamida gutxiago izateko, tenperatura altuetan frijitzen direnean beste patata batzuek sortzen duten toxina gutxiago, alegia.