Txikipedia:Prometeo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orri berria: «Antzinako Greziar mitologian, Prometeo suaren jainkoa zen. Iruzurtia ere bazen, eta baita eskulangile bikaina. Titanetako bat zen Prometeo, garai batean mundua gobernatu zuten erraldoietako bat. Istorio baten arabera, Zeusek, jainko gorenak, Prometeori eta haren anaia Epimeteori eskatu zien animalia eta gizakiak sortzeko. Epimeteok animaliak sortu zituen lehendabizi. Ezaugarri onenak eman zizkien denei, indarra eta abiadura esaterako eta larru zein lumekin babestu zituen....»
(Ez dago alderik)

19:22, 2 azaroa 2021ko berrikusketa

Antzinako Greziar mitologian, Prometeo suaren jainkoa zen. Iruzurtia ere bazen, eta baita eskulangile bikaina. Titanetako bat zen Prometeo, garai batean mundua gobernatu zuten erraldoietako bat.


Istorio baten arabera, Zeusek, jainko gorenak, Prometeori eta haren anaia Epimeteori eskatu zien animalia eta gizakiak sortzeko. Epimeteok animaliak sortu zituen lehendabizi. Ezaugarri onenak eman zizkien denei, indarra eta abiadura esaterako eta larru zein lumekin babestu zituen.  


Orduan, Epimeteo konturatu zen ezer gutxi utzi zuela gizakientzat eta laguntza eskatu zion Prometeori. Prometeok jainkoei sua lapurtu eta gizakiei eman zien.


Zeus asko haserretu zen Prometeok egin zuena ikusi zuenean eta harkaitz batean lotu zuen.  Arrano batek egunero-egunero jaten zion gibela Prometeori eta gauero gibel berri bat hazten zitzaion txoriak biharamunean jan zezan. Azkenean Herakles (edo Herkules) heroiak askatu zuen.