Txikipedia:Pandora: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orri berria: «Antzinako greziar mitologiaren arabera, Pandora Lurreko lehen emakumea izan zen. Haren istorioa Prometeo suaren jainkoarekin hasten da. Prometeok jainko-jainkosei sua lapurtu eta gizakiei eman zien. Horrek asko haserrearazi zuen Zeus jainkoen agintaria eta gizakiak zigortzeko plan bat pentsatu zuen. Zeusek Hefestori, suaren eta teknologiaren jainkoari, Pandora lurretik sortzeko eskatu zion. Gainontzeko jainko-jainkosek Pandora osatzen lagundu zioten Esaterako, Afroditak,...»
(Ez dago alderik)

19:13, 2 azaroa 2021ko berrikusketa

Antzinako greziar mitologiaren arabera, Pandora Lurreko lehen emakumea izan zen. Haren istorioa Prometeo suaren jainkoarekin hasten da. Prometeok jainko-jainkosei sua lapurtu eta gizakiei eman zien. Horrek asko haserrearazi zuen Zeus jainkoen agintaria eta gizakiak zigortzeko plan bat pentsatu zuen.


Zeusek Hefestori, suaren eta teknologiaren jainkoari, Pandora lurretik sortzeko eskatu zion. Gainontzeko jainko-jainkosek Pandora osatzen lagundu zioten Esaterako, Afroditak, maitasunaren jainkosak, edertasuna eman zion.


Orduan, Zeusek Pandora Lurrera bidali zuen. Ontzi misteriotsu bat aurkitu zuen Pandorak, gaur egun Pandoraren kaxa izenez ere ezaguna dena. Pandorak aurretik ontzia ez irekitzeko agindua jaso bazuen ere, jakin-minak ontzia irekiaraztera bultzatu zuen. Kontakizun baten arabera, estalkia irekitzean zorigaitzeko milaka izaki irten ziren ontziaren barrutik. Pandorak berriro estali zuen ontzia, baina beranduegi zen dagoeneko. Arazoek mundu osoa inguratu zuten ordurako. Ontzi barnean geratu zen gauza bakarra esperantza izan zen.