Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
2. lerroa:
[[Jolas-matematika|Aisialdiko matematikan]], '''karratu magikoa''' zenbaki multzo [[karratu]] bat da, normalean [[Zenbaki oso|zenbakiak oso]]<nowiki/>ak eta positiboak izanik, non bere lerro, zutabe eta [[diagonal nagusi]] bakoitzeko zenbakien [[Batuketa|baturak]] berdinak diren.
 
Karratu magikoek historia luzea dute; lehenengo agerraldia [[Kristo aurretik|K.a.]] 190. urtean izan zen Txinan. Bere historian zehar esanahi ezkutu edo mistikoa izan dute, artelanetan ere agerraldiak izanik.
 
Gaur egun, ez dago karratu magikoen ezaugarriez baliatzen den aplikazio tekniko ezagunik; beraz, dibertimenduari, jakin-minari eta pentsamendu matematikoari lotuta jarraitzen dute. Karratu magikoekin jolasteko web-orri bat [[Wolfram Mathematica]] da.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Magic Square|data=2007-04-27|url=http://dx.doi.org/10.3840/07000470|aldizkaria=Wolfram Demonstrations Project|sartze-data=2021-10-06}}</ref>
 
Honetaz gain, [[Ezkutuko zientziak|ezkutuko zientzietan]] eta, zehazkiago, [[Magia|magian]] nabarmentzen dira Karratu Magikoak.
 
Ekialdeko teknika mota batzuetan ere garrantzi handia dute, esaterako [[Ba Gua]] eta [[Feng shui|Feng Shui]] tekniketan, bai arrazoi filosofiko eta [[Numerologia|numerologikoengatik]] bai arrazoi praktikoengatik.
13. lerroa:
...
 
BitxikeriBitxikeria bezala, 1998an aurkikuntza garrantzitsuak izan ziren karratu magiko mota batzuentzat, mendeetan zehar matematikariei itzuri egin zitzaiena. Aurkikuntza hauek bi pertsonak egin zituzten: [[Kathleen Ollerenshaw]] eta David Brée. Ollerenshaw unibertsitateko administrazioan lan egiten zuen, eta Bréek enpresa-ikasketak, [[psikologia]] eta [[Adimen artifizial|adimen artifiziala]] lantzen du.
 
== Propietateak ==