Emultsio: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t 62.99.66.52 wikilariaren aldaketak ezabatuz, Aosbot wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
Etiketak: lehengoratzea Lehengoratua
t Lainobeltz wikilariaren aldaketak ezabatuz, 62.99.66.52 wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
Etiketa: lehengoratzea
 
1. lerroa:
[[Fitxategi:Emulsions.svg|thumb|200px|'''A'''. Nahastezinak diren bi likido, I fasea eta II fasea, emultsifikaziorik gabe;<br />'''B'''. II fasea I fasean dispertsatuta dagoen emultsioa;<br />'''C'''. Emultsioa desegonkorra denez, progresiboki bere bi faseak banandu egiten dira;<br />'''D'''. Emultsioa egonkortuz, bi faseen artean surfaktantea dago.]]
'''Emultsioa''' likido-likido sistema heterogenoa da, elkarren artean disolbaezinak diren bi [[likido]] edo gehiagoz osatzen dena. Likido nahastezin bat beste likido batean dispertsatzean datza eta beraz, barne fase bat eta kanpo fase bat izango ditu.
 
Emultsioaren fase bat [[ur]]tsua izango da eta bestea [[olio]]tsua. Emultsio mota desberdinak lortuko dira barnean eta kanpoan gelditzen diren faseen arabera. Esaterako, olioa uretan dispertsatuz (barne fasea olioa eta kanpo fasea ura) o/w emultsioa lortuko da eta ura oliotan (barne fasea ura eta kanpo fasea olioa) w/o emultsioa. Osagaien proportzioak eragina izango du emultsio bat edo bestea lortzerako orduan, kantitate handieneko osagaiak kanpo fasea eratuko du. Hala ere, emultsio aniztunak ere badaude w/o/w edo o/w/o emultsioak.