Enkarterriko asto: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
10. lerroa:
'''Enkarterriko astoa''' [[Euskal Herria|Euskal Herriko]] [[mendebalde]]ko eskualdean mantendutako bertako [[asto]] [[Arraza (biologia)|arraza]] da. Gaur egun, bereziki [[Karrantza]] aldean hedatuta dago, nahiz eta [[Gipuzkoa]]n, esate baterako, antzeko morfologiako astoak egun arte mantendu diren. Azken urtetan arraza berreskuratzeko elkartea sortu da Gipuzkoan<ref>http://tolosaldea.hitza.info/2012/01/11/jose-ignacio-mendizabal-%C2%ABez-dute-euskal-astoen-arraza-mantentzeko-adina-diru-ematen%C2%BB/{{Apurtutako esteka|date=otsaila 2021 |bot=InternetArchiveBot |fix-attempted=yes }}</ref>. Euskal Herriaz gain, arraza mendebaldeko [[Kantabria]]n ere zabaldurik egon da, nahiz eta egun bertan ia desagerturik dagoen. [[Piriniar asto]]a izeneko asto arrazarekin antzekotasun handiak ditu, bere senide hurbila izanik.
 
Garai batean [[baserri]]ko lan indarra astoa eta [[behi|idia]] izan ziren, baina Euskal Herriko industrializazioa dela eta, eta honek berekin batera ekarritako baserriko lanen mekanizazioarekin, kopuruari dagokionez atzerakadarik handiena jasan duen aberea da etxeko astoa. Arrazak [[Bizkaia|Bizkaiko]] [[Enkarterri]]etan zein [[Araba]]ko ipar ekialdean du jatorri, baina Enkarterriko asto arraza Euskal Herri osoan zabaldutako antzinako asto mota izan zen. Ezaugarri bereziena bere tamaina txikia da, inguruko beste asto arrazekin konparatuz gero. Enkarterriko astoak nekez gainditzen ditu 120 cm. [[soisoin ngurutzegurutze]]ra.
[[Fitxategi:1898 urtoko pottoka eta artzanora.jpg|thumb|px 380|[[1898]]. urteko [[Urto]] mendateko argazkia. Bertan [[pottoka]], [[nafar artzanora]] eta enkarterrietako arrazako astoa.]]