Eztabaida:Euskal gatazka: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Oraina (eztabaida | ekarpenak)
Etiketa: Disambiguation links
245. lerroa:
 
== Euskal Herriko bake prozesua (2009-2018) ==
 
Kaixo! Uste dut jada garaia dela artikulu honi ekiteko, eta hemen integratzeko "Sakontzeko" gisa azken atalean. Denbora hori nahi zehatza da, aurreko saiakera negoziatzailetik atera eta Ezker Abertzaleak bake prozesu berria abiarazteko oinarriak jartzen dituenetik ETAren desegiteraino. Tartean, gertakari asko daude, eta badugu material grafikoa eta, gero eta gehiago, erreferentziak. Gaur bertan GARAk 64 orrialdeko gehigarri bat atera du ibilbidea aipatuz. Ni prest nago hezurdurarekin hasteko, baina akaso gai oso zabala da pertsona bakar batek egiteko. Zer deritzozue? [[Lankide:Theklan|Theklan]] ([[Lankide eztabaida:Theklan|eztabaida]]) 14:50, 20 urria 2021 (CEST)
 
255 ⟶ 254 lerroa:
:::Hitzek [[:en:Semantic_change|aldaketa semantiko]] bitxiak (bide batez, ez legoke gaizki EUWPren sarrera hau txukun sortzea) jasaten dituztela inork baino hobeto dakigu Euskal Herrian, euskaraz zer esanik ez. Tira, iturriak hor daude, diozuen "bake prozesua" aipatzen, ez bakarrik euskarazkoak, nazioarteko eragile eta iturri batzuk ere. Hori bai, Espainiako literaturan nekez aurkituko duzue horrelakorik, irabazle atera den aldeak izendapena onartu ere egin ez duen seinale. [https://cadenaser.com/emisora/2019/05/09/radio_bilbao/1557410386_671321.html Espainiako alderdi ustez moderatuak hau dioenean] eta ikusi ditugun auzi eta pertsekuzio guztien ondoren deitura hori mantentzea, enfin, fede kontua ere bada, ezta? Narrazioa. -[[Lankide:Iñaki LL|Iñaki LL]] ([[Lankide eztabaida:Iñaki LL|eztabaida]]) 19:19, 21 urria 2021 (CEST)
:::Noski. Izan ere bake prozesu bat egoteko gatazka bat egon behar da lehenago ;) [[Lankide:Theklan|Theklan]] ([[Lankide eztabaida:Theklan|eztabaida]]) 19:37, 21 urria 2021 (CEST)
 
::::Egun on. Ni ere bat nator Iñakirekin ''Bake prozesua'' ez dela egon esaten duenean. Baina aldi berean, Bake prozesu artikulua egitea ondo dagoela deritzot.
 
Azalduko naizː E.H.n gure sasoiko gehienok dakigu zer zen ETA. Baina [[Dena da ETA]]ren kontuaren ondorioz, Arnaldo Otegi "ETAren agindupean" lan egiteagatik kartzeleratu zuten. Are gehiago, 2021ko abuztuko berrietan zazpi euskal presoren hurbilketaren harira, berrietan, Espainiako (eta Hego Euskal Herriko) egunkari gehienetan [[Kale Borroka]]ren ondorioz kartzeleratutako Asier Rodríguez López Etakide moduan aurkeztu zuten [[El Correo]]<ref>https://www.elcorreo.com/politica/interior-reactiva-acercamiento-20210901210703-nt.html</ref>, [[Público]]<ref>https://www.publico.es/politica/interior-traslada-siete-presos-eta.html</ref>, El Mundo<ref>https://www.elmundo.es/espana/2021/08/31/612e309021efa0456a8b45bc.html?intcmp=MNOT23801&s_kw=1</ref>, [[Deia]]<ref>https://www.deia.eus/actualidad/politica/2021/08/31/ministerio-interior-reactiva-acercamientos-siete/1147316.html</ref> eta [[Europa Press]]<ref>https://www.europapress.es/nacional/noticia-interior-reactiva-acercamientos-siete-presos-eta-seis-ellos-directos-carceles-pais-vasco-20210831151858.html</ref>.
 
Beno ba laburbilduz, ETAren esan nahia nahi dutenean desitxuratu izan dutenez, bake prozesua ere ezinezkoa da era sinplean aurkeztea. Are gehiago, nik ez nuke "prozesu" horren amaiera 2018an jarriko, oraindik ez bait da amaitu. (El Correoren e.a.ren arabera Otegik "presupuestoak onartzearen truke, 200 presoen askatasuna" lortu ahal du)<ref>https://www.diariodenavarra.es/noticias/opinion/2021/10/21/el-presos-presupuestos-otegi-desenmascara-verdaderos-objetivos-504708-1064.html</ref>.-[[Lankide:Oraina|Oraina]] ([[Lankide eztabaida:Oraina|eztabaida]]) 10:18, 22 urria 2021 (CEST)
"Euskal gatazka" orrira bueltatu.