Artizarra: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
spreen
Etiketak: Ordezkatuta Lehengoratua Ikusizko edizioa
t 150.241.155.243 wikilariaren aldaketak ezabatuz, InternetArchiveBot wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
Etiketak: lehengoratzea Disambiguation links
120. lerroa:
}}
}}
'''Artizarra'''<ref>''Artizar'' izenak, letra larriz idazten den arren, izen arrunten deklinabide eredua du, ''Ilargi'' izenak bezalaxe (Artizarra, Artizarrak, Artizarreko, Artizarraren, Artizarrean...). Ikus [http://www.euskaltzaindia.net/index.php?option=com_oeh&Itemid=340&lang=eu&sarrera=artizar&view=frontpage&xeh=0 «artizar»] sarrera, Orotariko Euskal Hiztegian.</ref> [[Eguzki-sistema]]ko bigarren planeta da. [[Eguzkia]]ri bira ematen dio [[Lurra|Lurreko]] 224,7 egunean behin<ref name=":3">{{Erreferentzia|izenburua=NASA's Solar System Exploration: Planets: Venus: Facts & Figures|data=2006-09-29|url=https://web.archive.org/web/20060929003116/http://sse.jpl.nasa.gov/planets/profile.cfm?Object=Venus&Display=Facts&System=Metric|sartze-data=2018-10-12}}</ref>. Planeta guztien artean [[errotazio-periodo]]rik luzeena da, 243 egun, eta beste planeta guztien kontrako noranzkoan biratzen du (Eguzkia mendebaldetik ateratzen da eta ekialdean jarri)<ref>{{Erreferentzia|izenburua=What Would It Be Like to Live on Venus?|url=https://www.space.com/28357-how-to-live-on-venus.html|aldizkaria=Space.com|sartze-data=2018-10-12}}</ref>. Ez du [[satelite natural]]ik. Hizkuntza askotan '''Venus''' izena darama, [[Antzinako Erroma]]ko [[edertasun]] eta [[maitasun]]aren [[Venus (mitologia)|izen bereko jainkosaren]] omenez. [[Ilargia]]ren ostean, distirarik handiena duen gaueko zeruko bigarren objektua da. Bere [[itxurazko magnitude]] maximoa -4,6 da, nahikoa argia [[itzal]]ek sortzeko gauez eta, batzuetan, egun-argiz ere ikusi ahal izateko<ref>{{Erreferentzia|izenburua=The Shadow of Venus|data=2012-06-11|url=https://web.archive.org/web/20120611003523/http://www.digitalsky.org.uk/venus/shadow-of-venus.html|sartze-data=2018-10-12}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izena=John|abizena=Walker|izenburua=Viewing Venus in Broad Daylight|hizkuntza=en|url=http://www.fourmilab.ch/images/venus_daytime/|aldizkaria=www.fourmilab.ch|sartze-data=2018-10-12}}</ref>. Lurraren orbitaren barruan biratzen du eta, beraz, [[behe-planeta]] bat da. Lurretik ikusita, ez da inoiz Eguzkitik asko aldentzen; bere [[distantzia-angeluar]]rik handiena ([[elongazio]]a) 47,8º da.
 
Artizarra [[planeta teluriko]] bat da, eta askotan deitu zaio Lurraren "planeta-ahizpa", antzeko tamaina, [[masa]], Eguzkiarekiko gertutasuna eta konposizioa dutelako. Hala ere, Lurrarekiko guztiz ezberdina da beste ezaugarri batzuetan. Lau planeta telurikoen artean [[atmosfera]]rik sendoena duena da, %96 [[karbono dioxido]]a. [[Presio atmosferiko]]a Lurrekoa baino 92 aldiz altuagoa da, gutxi gorabehera [[itsaso]]an 900 metroko sakoneran dagoena. Artizarra da ere Eguzki-sistemako planetarik beroena, 735 [[Kelvin]]eko batez besteko [[tenperatura]]rekin (462&nbsp;°C), [[Merkurio (planeta)|Merkurio]] Eguzkitik gertuago baldin badago ere. Artizarra isla handiko [[azido sulfuriko]]zko hodeiez inguratuta dago, eta horregatik bere gainazala ezin da ikusi espaziotik [[argi ikuskor]]rarekin. Baliteke [[ur]]ezko [[ozeano]]ak izatea iraganean, baina guztiak lurrundu dira tenperatura altua dela eta<ref>{{Erreferentzia|izena=George L.|abizena=Hashimoto|izenburua=Felsic highland crust on Venus suggested by Galileo Near-Infrared Mapping Spectrometer data|hizkuntza=en|abizena2=Roos-Serote|abizena3=Sugita|abizena4=Gilmore|abizena5=Kamp|abizena6=Carlson|abizena7=Baines|izena2=Maarten|izena3=Seiji|izena4=Martha S.|izena5=Lucas W.|izena6=Robert W.|izena7=Kevin H.|data=2008-12-31|url=https://doi.org/10.1029/2008JE003134|aldizkaria=Journal of Geophysical Research|alea=E5|zenbakia=113|issn=0148-0227|doi=10.1029/2008je003134|sartze-data=2018-10-12}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izena=David|abizena=Shiga|izenburua=Did Venus’s ancient oceans incubate life?|hizkuntza=en-US|url=https://www.newscientist.com/article/dn12769-did-venuss-ancient-oceans-incubate-life.html|aldizkaria=New Scientist|sartze-data=2018-10-12}}</ref>, eta [[berotegi-efektu]]zko gasen ondorioz<ref>{{Erreferentzia|izenburua=The new solar system|argitaletxea=Sky Pub|data=1999|url=https://www.worldcat.org/oclc/39464951|edizioa=4th ed|isbn=0933346867|pmc=39464951|sartze-data=2018-10-12}}</ref>. Tenperaturaren ondorioz, ura [[fotodisoziatu]] dela pentsatzen da, [[hidrogeno]] librea [[eguzki-haize]]ak planeten-arteko espaziora eramanez, planetak ez baitu [[eremu magnetiko]]rik. Artizarraren gainazala [[basamortu]] lehorra da, lauza moduko arrokekin eta noizbehinkako ezaugarri [[bulkanismo|bolkanikoekin]].
 
Gaueko zeruko objektu distiratsuenetako bat izanik, Artizarrak giza [[kultura]]n eragin handia izan du, eta bere aipamenak daude idazkunak daudenetik. [[Jainko]] edo sakratu izaera izan du kultura askotan, eta idazle zein poetak eragin ditu, '''goizeko izar''' zein '''arratseko izar''' gisa. [[K. a. 2. milurtekoa]]n jada planetaren mugimendu erlatiboa aztertu eta idatzi zen<ref>{{Erreferentzia|izena= James|abizena=Evans|izenburua=The history and practice of ancient astronomy|argitaletxea=Oxford University Press|data=1998|url=https://www.worldcat.org/oclc/729872798|isbn=9780199874453|pmc=729872798|sartze-data=2018-10-12}}</ref>.
 
Lurretik gertuen dagoen planeta izanik, Artizarra izan zen gizakiak bisitatu zuen lehen Lurretik kanpoko planeta. [[Mariner 2]]k 1962an bisitatu zuen eta [[Venera 7]]k bertan lurrartu 1970ean. Artizarraren hodeiek ez dute baimentzen gainazala ikustea, eta ezin izan zen detailezko maparik egin [[Magellan]] zunda bertara [[1991]]ean iritsi zen arte. Misio konplexuagoak proposatu dira, bertara ibilgailu bat bidaliz, baina dituen muturreko baldintzek asko zailtzen dute helburu hori.
 
== Etimologia ==
''Artizar'' hitza ''argi-izar'' hitz-elkarketatik eratortzen da euskaraz<ref>{{Erreferentzia|izenburua=artizar - Orotariko Euskal Hiztegia bilaketa|hizkuntza=eu-es|url=https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?sarrera=artizar&option=com_oeh&view=frontpage&Itemid=413&lang=eu&bila=bai|aldizkaria=www.euskaltzaindia.eus|sartze-data=2018-10-13}}</ref>. Argiarekin lotutako hitz asko agertzen dira, hizkuntza askotan, Artizarra deitzerakoan<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Artizar - Zientzia.eus|url=https://zientzia.eus/asteko-hitzak/artizar/|aldizkaria=zientzia.eus|sartze-data=2018-10-13}}</ref>.
 
Inguruko hizkuntza gehienetan ''Venus'' izena du, [[Venus (mitologia)|mitologiako Venusen]] omenez. Hortik dator ere beste hitz batzuk, [[Sexu-transmisiozko gaixotasun|gaixotasun benereo]] gisa, edo sexu-harremanei lotutako ''venuskeria''<ref>{{Erreferentzia|izenburua=venuskeria - Orotariko Euskal Hiztegia bilaketa|hizkuntza=eu-es|url=https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?sarrera=venuskeria&option=com_oeh&view=frontpage&Itemid=413&lang=eu&bila=bai|aldizkaria=www.euskaltzaindia.eus|sartze-data=2018-10-13}}</ref> bezala.
 
== Ezaugarri fisikoak ==
[[Fitxategi:Venus,_Earth_size_comparison.jpg|thumb|ezkerrera|Artizarra eta Lurra.]]
Artizarra Eguzki-sistemako lau [[planeta teluriko]]etako bat da, hau da, Lurra bezala [[arroka]]zko gorputz bat duten planetak. Lurraren antzekoa da tamainan eta masan, eta askotan aipatu da Lurraren "ahizpa" edo "bikia" dela<ref>{{Erreferentzia|izena=Lopes, Rosaly M. C.,|abizena=1957-|izenburua=Volcanic worlds : exploring the solar system's volcanoes|argitaletxea=Springer|data=2004|url=https://www.worldcat.org/oclc/53332191|isbn=3540004319|pmc=53332191|sartze-data=2018-10-12}}</ref>. Artizarraren diametroa 12.103,6 kilometrokoa da, Lurrarena baino 638,4 gutxiago, eta bere masa Lurraren %81,5 da. Artizarraren gainazalak, ordea, alde handiak ditu Lurrarekiko, bere [[atmosfera]]ren %96,5 karbono dioxidoa baita, eta beste %3,5 [[nitrogeno]]a<ref>{{Erreferentzia|izena=David|abizena=Darling|izenburua=atmosphere of Venus|url=http://www.daviddarling.info/encyclopedia/V/Venusatmos.html|aldizkaria=www.daviddarling.info|sartze-data=2018-10-12}}</ref>.
 
=== Geografia ===
[[Fitxategi:Venus2_mag_big.png|thumb|ezkerrera|Artizarraren mapa topografikoa.]]
[[Fitxategi:Map_of_Venus.png|thumb|ezkerrera|Mapa altimetrikoa.]]
Artizarraren gainazalaren inguruan espekulazio handia egon zen [[XX. mende]]an astronomoek bere sekretuak ezagutzen hasi ziren arte. [[Venera]] misioek, 1975 eta 1982an, [[sedimentu]]z estalitako gainazal bat erakutsi zuten, [[arroka]] angeluarrekin<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Encyclopedia of the solar system|url=https://www.worldcat.org/oclc/881183532|edizioa=Third edition|isbn=9780124160347|pmc=881183532|sartze-data=2018-10-12}}</ref>. 1990-91n [[Magellan]] zundak detaile handiz kartografiatu zuen planeta. [[Bulkanismo]] handia erakusten duen planeta da, eta [[sulfuro]]zko atmosferak dio [[sumendi]]en jarduera orain dela gutxi arte garatu dela<ref>{{Erreferentzia|izena=Larry W.|abizena=Esposito|izenburua=Sulfur Dioxide: Episodic Injection Shows Evidence for Active Venus Volcanism|orrialdeak=1072–1074|hizkuntza=en|data=1984-03-09|url=http://science.sciencemag.org/content/223/4640/1072|aldizkaria=Science|alea=4640|zenbakia=223|issn=0036-8075|pmid=17830154|doi=10.1126/science.223.4640.1072|sartze-data=2018-10-12}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izena=M|abizena=Bullock|izenburua=The Recent Evolution of Climate on Venus|orrialdeak=19–37|data=2001-03|url=https://doi.org/10.1006/icar.2000.6570|aldizkaria=Icarus|alea=1|zenbakia=150|issn=0019-1035|doi=10.1006/icar.2000.6570|sartze-data=2018-10-12}}</ref>.
 
Artizarraren gainazalaren %80 inguru [[lautada bolkaniko]]z estalita daude: %70 arroilak dira eta beste %10 lautada lobulatu leunak<ref>{{Erreferentzia|izena=Alexander T.|abizena=Basilevsky|izenburua=Global stratigraphy of Venus: analysis of a random|orrialdeak=285–336|hizkuntza=en|abizena2=Head|izena2=James W.|data=1994|url=https://doi.org/10.1007/BF00579467|aldizkaria=Earth, Moon, and Planets|alea=3|zenbakia=66|issn=0167-9295|doi=10.1007/bf00579467|sartze-data=2018-10-12}}</ref>. Bi [[goi-ordoki]]k osatzen dituzte "kontinente" dei genezakeen gainazala, bata planetaren ipar-hemisferioan eta bestea ekuatorearen hegoaldean. Iparreko kontinenteari [[Ixtar Terra]] izena eman zaio, [[Ixtar]] [[babilonia]]r maitasunaren jainkosaren omenez. Kontinente hori [[Australia]]ren tamainakoa da. [[Maxwell Montes]], Artizarreko mendirik altuena, Ixtar Terran dago. Planetaren batez besteko altueratik 11 kilometro altxatzen da<ref>{{Erreferentzia|izena=Jones, Thomas|abizena=D.|izenburua=Planetology : unlocking the secrets of the solar system|argitaletxea=National Geographic|data=2008|url=https://www.worldcat.org/oclc/212855216|isbn=9781426201219|pmc=212855216|sartze-data=2018-10-12}}</ref>. Hegoaldeko kontinenteari [[Afrodita Terra]] izena eman zaio, [[Antzinako Grezia]]ko maitasunaren jainkosaren omenez, eta bi kontinenteetatik handiena da, gutxi gorabehera [[Hego Amerika]]ren tamainakoa. Hainbat haustura eta [[faila]] daude eremu hau estaltzen<ref>{{Erreferentzia|izena=Kaufmann, William|abizena=J.|izenburua=Universe|argitaletxea=W.H. Freeman|data=1994|url=https://www.worldcat.org/oclc/28377180|edizioa=4th ed|isbn=0716723794|pmc=28377180|sartze-data=2018-10-12}}</ref>.
 
Ez da aurkitu [[laba]]-fluxuen arrastorik gaur egun ikus daitezkeen [[Galdara|galdaren]] inguruan, eta hau misterio bat da. Planetak [[inpaktu-krater]] gutxi ditu, demostratuz gainazala erlatiboki gaztea dela, agian 300 eta 600 milioi urte artean<ref name=":0">{{Erreferentzia|izena=F.|abizena=Nimmo|izenburua=VOLCANISM AND TECTONICS ON VENUS|orrialdeak=23–51|hizkuntza=en|abizena2=McKenzie|izena2=D.|data=1998-05|url=https://doi.org/10.1146/annurev.earth.26.1.23|aldizkaria=Annual Review of Earth and Planetary Sciences|alea=1|zenbakia=26|issn=0084-6597|doi=10.1146/annurev.earth.26.1.23|sartze-data=2018-10-12}}</ref><ref name=":2">{{Erreferentzia|izena=Robert G.|abizena=Strom|izenburua=The global resurfacing of Venus|orrialdeak=10899|hizkuntza=en|abizena2=Schaber|abizena3=Dawson|izena2=Gerald G.|izena3=Douglas D.|data=1994|url=https://doi.org/10.1029/94JE00388|aldizkaria=Journal of Geophysical Research|alea=E5|zenbakia=99|issn=0148-0227|doi=10.1029/94je00388|sartze-data=2018-10-12}}</ref>. Artizarrak planeta harritsuetan dauden krater, mendi eta bailaraz gain baditu beste ezaugarri berezi batzuk. Horietako batzuk goialde laua duten sumendiak dira, "[[farra]]" izenekoak. 20 eta 50 kilometro arteko diametroa duten sumendi biribilak dira, 100 eta 1.000 metro arteko altuerarekin. Badaude ere izar itxura duten [[fraktura]] sistemak, "novae" izenekoak. Beste egitura batzuek haustura erradial edo zentrokideak dituzte, eta [[amaraun]] baten antza dutenez "araknoide" izena eman zaie. "Coronae" izenekoak pitzadura eraztun zirkularrak dira, sakonune batez inguratuak. Ezaugarri hauek [[sumendi]] jatorria dute<ref name=":1">{{Erreferentzia|izena=Frankel,|abizena=Charles.|izenburua=Volcanoes of the solar system|argitaletxea=Cambridge University Press|data=1996|url=https://www.worldcat.org/oclc/32969544|isbn=0521472016|pmc=32969544|sartze-data=2018-10-12}}</ref>.
 
Artizarreko gainazaleko ezaugarri gehienei emakume historiko zein mitologikoen izena jarri zaie<ref>{{Erreferentzia|izena=Batson, R.|abizena=M.|izenburua=Naming the newly found landforms on Venus|hizkuntza=en|abizena2=F.|izena2=Russell, J.|data=1991-6|url=http://adsabs.harvard.edu/abs/1991pggp.rept..490B|aldizkaria=A Bibliography of Planetary Geology and Geophysics Principal Investigators and their Associates, 1990 - 1991|sartze-data=2018-10-12}}</ref>. [[James Clerk Maxwell]]en omenez deitutako [[Maxwell Montes]] eta [[Alpha Regio]], [[Beta Regio]] eta [[Ovda Regio]] dira salbuespenak. Guzti hauek [[Nazioarteko Elkarte Astronomikoa]] bere gaur egungo izendatze sistema erabaki haurretik izendatu ziren<ref>{{Erreferentzia|izenburua=The Magellan Venus Explorer's Guide|hizkuntza=en|url=http://www2.jpl.nasa.gov/magellan/guide8.html|aldizkaria=www2.jpl.nasa.gov|sartze-data=2018-10-12}}</ref>.
 
Artizarreko ezaugarri fisikoen luzerak bere [[lehen meridiano]]arekiko zenbatzen dira. Hasirako lehen meridiano hori Alpha Regioren hegoaldean zegoen "Eva" izeneko puntu distiratsuan jarri zen<ref>{{Erreferentzia|izena=M. E.|abizena=Davies|izenburua=Report of the IAU/IAG/COSPAR Working Group on Cartographic Coordinates and Rotational Elements of the Planets and Satellites: 1994|orrialdeak=127–148|hizkuntza=en|abizena2=Abalakin|abizena3=Bursa|abizena4=Lieske|abizena5=Morando|abizena6=Morrison|abizena7=Seidelmann|abizena8=Sinclair|abizena9=Yallop|izena2=V. K.|izena3=M.|izena4=J. H.|izena5=B.|izena6=D.|izena7=P. K.|izena8=A. T.|izena9=B.|data=1995|url=https://doi.org/10.1007/BF00693410|aldizkaria=Celestial Mechanics & Dynamical Astronomy|alea=2|zenbakia=63|issn=0923-2958|doi=10.1007/bf00693410|sartze-data=2018-10-12}}</ref>. Venera misioak amaitu ostean, lehen meridiano hau lekuz aldatu zen eta Ariadne kraterraren erdiko pikotik pasatzen zen meridiano gisa definitu zen<ref>{{Erreferentzia|izenburua=IAU - WGCCRE {{!}} USGS Astrogeology Science Center|hizkuntza=en|url=https://astrogeology.usgs.gov/Projects/WGCCRE/constants/iau2000_table1.html|aldizkaria=astrogeology.usgs.gov|sartze-data=2018-10-12}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izenburua=The Magellan Venus Explorer's Guide|hizkuntza=en|url=http://www2.jpl.nasa.gov/magellan/guide8.html|aldizkaria=www2.jpl.nasa.gov|sartze-data=2018-10-12}}</ref>.
 
=== Gainazala ===
{{sakontzeko|Artizarreko geologia}}
Argiari opakuak diren arren, lainoak uhin luzeei (radar uhinei) gardenak dira. Hori dela eta, gainazalaren propietateak aztertu ahal izan dira distantzia luzeetatik. Lehenengo mapa globala [[Pioneer Venus|''Pioneer Venus'']] Orbiter zundak lortu zuen [[1980ko hamarkada]]ko hasieran.
 
==== Sumendiak eta jarduera bolkanikoa ====
[[Fitxategi:Venus - 3D Perspective View of Maat Mons.jpg|thumb|Maat Mons sumendiaren irudia]]
Artizarraren gainazal gehiena sumendien jarduerak eraldatutako lurrak ditu. Artizarrean Lurrean baino askoz sumendi gehiago daude, eta 100 kilometroko zabalera duten 167 sumendi daude. Lurrean tamaina antzekoa duen sumendi-konplexu bakarra [[Hawaii (uhartea)|Hawaiiko Uharte Handia]] da<ref name=":1" />. Honen arrazoia ez da Artizarrak Lurrak baino sumendi gehiago dituela, baizik eta bere gainazala zaharragoa dela. Lurreko [[lurrazal ozeaniko]]a etengabe berritzen da [[subdukzio]]a dela eta [[plaken tektonika]]ren eraginez, eta batez beste 100 milioi urte ditu<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Fundamental astronomy|argitaletxea=Springer|data=2007|url=https://www.worldcat.org/oclc/191453053|edizioa=5th ed|isbn=9783540341444|pmc=191453053|sartze-data=2018-10-12}}</ref>. Artizarraren gainazalak 300-600 milioi urte inguru dituela kalkulatzen da<ref name=":0" /><ref name=":1" />.
 
Ebidentzia ezberdinetan oinarrituta, Artizarrean oraindik ere sumendien jarduera dagoela uste da. Venera programan zehar, adibidez, Venera 9 orbitatzaileak Artizarrean [[tximista]]k aurkitu zituen [[espektroskopia]] bidez<ref>{{Erreferentzia|izena=Krasnopolskii, V.|abizena=A.|izenburua=Lightning on Venus according to information obtained by the satellites Venera 9 and 10|hizkuntza=en|data=1980-11|url=http://adsabs.harvard.edu/abs/1980CosRe..18..325K|aldizkaria=Cosmic Research|zenbakia=18|issn=0023-4206|sartze-data=2018-10-12}}</ref>, eta Venera 12 zundak tximista zein [[trumoi]]ak aurkitu zituen<ref>{{Erreferentzia|izena=C.T.|abizena=Russell|izenburua=The Ashen Light|orrialdeak=137–141|abizena2=Phillips|izena2=J.L.|data=1990-01|url=https://doi.org/10.1016/0273-1177(90)90174-X|aldizkaria=Advances in Space Research|alea=5|zenbakia=10|issn=0273-1177|doi=10.1016/0273-1177(90)90174-x|sartze-data=2018-10-12}}</ref>. 2007ko [[Europako Espazio Agentzia]]ren ''[[Venus Express]]'' misioak irrati bidezko frogak lortu zituen tximista horiena<ref>{{Erreferentzia|izena=C. T.|abizena=Russell|izenburua=Lightning on Venus inferred from whistler-mode waves in the ionosphere|orrialdeak=661–662|hizkuntza=En|abizena2=Zhang|abizena3=Delva|abizena4=Magnes|abizena5=Strangeway|abizena6=Wei|izena2=T. L.|izena3=M.|izena4=W.|izena5=R. J.|izena6=H. Y.|data=2007-11|url=https://doi.org/10.1038/nature05930|aldizkaria=Nature|alea=7170|zenbakia=450|issn=0028-0836|doi=10.1038/nature05930|sartze-data=2018-10-12}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izenburua=Venus also zapped by lightning - CNN.com|data=2007-11-30|url=https://web.archive.org/web/20071130201237/http://www.cnn.com/2007/TECH/space/11/28/venus.lightning.ap/index.html|sartze-data=2018-10-12}}</ref>. Aukeretako bat da sumendien leherketak tximista horiek sortzea. Beste ebidentzia bat [[sufre dioxido]]aren kontzentrazioen neurketatik dator, 10 aldiz jaitsi zena 1978tik 1986ra, eta berriro ere igo zena 2006an, azken aldiz jaisteko<ref>{{Erreferentzia|abizena=esa|izenburua=Have Venusian volcanoes been caught in the act?|hizkuntza=en-GB|url=http://www.esa.int/Our_Activities/Space_Science/Venus_Express/Have_Venusian_volcanoes_been_caught_in_the_act|aldizkaria=European Space Agency|sartze-data=2018-10-12}}</ref>. Neurrien aldaketa horiek sumendietan izan dezake jatorria<ref>{{Erreferentzia|izena=Lori S.|abizena=Glaze|izenburua=Transport of SO2by explosive volcanism on Venus|orrialdeak=18899–18906|hizkuntza=en|data=1999-08-01|url=https://doi.org/10.1029/1998JE000619|aldizkaria=Journal of Geophysical Research: Planets|alea=E8|zenbakia=104|issn=0148-0227|doi=10.1029/1998je000619|sartze-data=2018-10-12}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izena=Emmanuel|abizena=Marcq|izenburua=Variations of sulphur dioxide at the cloud top of Venus’s dynamic atmosphere|orrialdeak=25–28|hizkuntza=En|abizena2=Bertaux|abizena3=Montmessin|abizena4=Belyaev|izena2=Jean-Loup|izena3=Franck|izena4=Denis|data=2012-12-02|url=https://doi.org/10.1038/ngeo1650|aldizkaria=Nature Geoscience|alea=1|zenbakia=6|issn=1752-0894|doi=10.1038/ngeo1650|sartze-data=2018-10-12}}</ref>.
 
2008an eta 2009an Venus Express zundak bulkanismoaren ebidentzia berriak aurkitu zituen: [[Ganis Chasma]] [[rift]] eskualdean<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Planetary Names: Chasma, chasmata: Ganis Chasma on Venus|hizkuntza=en|url=http://planetarynames.wr.usgs.gov/Feature/2099|aldizkaria=planetarynames.wr.usgs.gov|sartze-data=2018-10-12}}</ref> [[infragorri]]arekin puntu-beroak aurkitu zituen [[Maat Mons]] sumendiaren inguruan. Puntu horietako hiru orbita batean baino gehiagotan ikusi ziren. Hipotesia da hiru puntu bero horiek berriki isuritako [[laba]] direla<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Transient hot spots on Venus: Best evidence yet for active volcanism|hizkuntza=en|url=http://www.planetary.org/blogs/emily-lakdawalla/2015/06181637-transient-hot-spots-on-venus.html|aldizkaria=www.planetary.org|sartze-data=2018-10-12}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izenburua=Hot lava flows discovered on Venus / Venus Express / Space Science / Our Activities / ESA|data=2015-06-19|url=https://web.archive.org/web/20150619071101/http://www.esa.int/Our_Activities/Space_Science/Venus_Express/Hot_lava_flows_discovered_on_Venus|sartze-data=2018-10-12}}</ref>. Tenperatura ezezaguna da, ezin izan zirelako neurtu, baina 800-1.100 K ingurukoak direla uste da<ref>{{Erreferentzia|izena=E. V.|abizena=Shalygin|izenburua=Active volcanism on Venus in the Ganiki Chasma rift zone|orrialdeak=4762–4769|hizkuntza=en|abizena2=Markiewicz|abizena3=Basilevsky|abizena4=Titov|abizena5=Ignatiev|abizena6=Head|izena2=W. J.|izena3=A. T.|izena4=D. V.|izena5=N. I.|izena6=J. W.|data=2015-06-17|url=https://doi.org/10.1002/2015GL064088|aldizkaria=Geophysical Research Letters|alea=12|zenbakia=42|issn=0094-8276|doi=10.1002/2015gl064088|sartze-data=2018-10-12}}</ref>.
 
==== Inpaktuzko kraterrak ====
[[Fitxategi:PIA00103_Venus_-_3-D_Perspective_View_of_Lavinia_Planitia.jpg|thumb|[[Talka krater]]rak (radar datuetatik eratutako irudia).]]1.000 bat inpaktuzko [[krater]] zenbatu dira Artizarrean, gainazal osoan zehar sakabanatuta. Lurrean edo Ilargian dauden kraterrek degradazio maila ezberdina dute. Ilargian, adibidez, degradazio hori beste krater batzuen inpaktuetan desagertzen joan ziren, Lurrean [[higadura]]k eta [[haize]]ak suntsitzen diren bitartean. Artizarreko kraterren %85 inguru ez daude kaltetuta. Krater kopuruak, eta euren egoera dela eta, planetak gainazal guztiz berritua izan zuela pentsatzera garamatza, orain dela 300-600 miloi urte inguru<ref name=":0" /><ref name=":2" />, bulkanismoaren apaltzearekin batera<ref>{{Erreferentzia|izena=I.|abizena=Romeo|izenburua=The frequency-area distribution of volcanic units on Venus: Implications for planetary resurfacing|orrialdeak=13–19|abizena2=Turcotte|izena2=D.L.|data=2009-09|url=https://doi.org/10.1016/j.icarus.2009.03.036|aldizkaria=Icarus|alea=1|zenbakia=203|issn=0019-1035|doi=10.1016/j.icarus.2009.03.036|sartze-data=2018-10-12}}</ref>. Lurreko lurrazala etengabe mugitzen ari den bitartean, Artizarrean ez dago horrelako fenomenorik. Plaken tektonikak ezin duenez mantuaren beroa disipatu, Artizarrak prozesu zikliko bat jasaten du zeinetan mantuaren tenperatura igotzen den momentu kritiko batera iristen den arte non azala ahultzen den. Orduan, 100 milioi urte inguruko epe batean, subdukzioa ematen da eskala erraldoian, gainazala guztiz berrituz<ref name=":1" />.
 
Artizarreko kraterrek 3 eta 280 kilometro arteko diametroa dute. Ez da aurkitu 3 kilometro baino txikiagoak diren kraterrak, sartzen diren objektu txikienek atmosfera dentsoak suntsitzen dituelako. [[Energia zinetiko]]a txikia duten objektuak atmosferak geldotzen ditu eta ez dute kraterrik sortzen<ref>{{Erreferentzia|izena=R|abizena=Herrick|izenburua=Effects of the Venusian Atmosphere on Incoming Meteoroids and the Impact Crater Population|orrialdeak=253–281|data=1994-11|url=https://doi.org/10.1006/icar.1994.1180|aldizkaria=Icarus|alea=1|zenbakia=112|issn=0019-1035|doi=10.1006/icar.1994.1180|sartze-data=2018-10-12}}</ref>. 50 metro baino txikiagoak diren objektu guztiak suntsitu eta erreko lirateke azalaren aurka iritsi aurretik<ref>{{Erreferentzia|izena=Morrison, David,|abizena=1940-|izenburua=The planetary system|argitaletxea=Addison Wesley|data=2003|url=https://www.worldcat.org/oclc/50859399|edizioa=3rd ed|isbn=080538734X|pmc=50859399|sartze-data=2018-10-12}}</ref>.
 
=== Barne egitura ===
[[Fitxategi:Artizarraren_osaera.png|thumb|Artizarraren barne-egitura.]]
[[Sismologia|Datu sismiko]] eta bere [[inertzia-momentu]]aren ezagutzarik gabe, informazio zuzen gutxi dugu barne egitura zein den ulertzeko, baita bere [[geokimika]] zein den ebazteko<ref>{{Erreferentzia|izena=Goettel, K.|abizena=A.|izenburua=Density constraints on the composition of Venus|hizkuntza=en|abizena2=A.|abizena3=A.|izena2=Shields, J.|izena3=Decker, D.|data=1982|url=http://adsabs.harvard.edu/abs/1982LPSC...12.1507G|zenbakia=12|sartze-data=2018-10-12}}</ref>. Artizarra eta Lurraren arteko tamaina, masa eta dentsitate antzekotasunek esaten digute barne-egitura antzekoa izango litzatekeela: nukleoa, mantua eta azala. Lurrean gertatzen den bezala, Artizarreko nukleoa partzialki likidoa izango litzateke, bi planetak hozten joan direlako abiadura berdinean<ref>{{Erreferentzia|izena=Faure,|abizena=Gunter.|izenburua=Introduction to planetary science : the geological perspective|argitaletxea=Springer|data=2007|url=https://www.worldcat.org/oclc/187312870|isbn=9781402055447|pmc=187312870|sartze-data=2018-10-12}}</ref>. Artizarra Lurra baino txikiagoa denez, barnean izango zuen presioa %24 txikiagoa izango litzateke<ref>{{Erreferentzia|izena=A.|abizena=Aitta|izenburua=Venus’ internal structure, temperature and core composition|orrialdeak=967–974|data=2012-04|url=https://doi.org/10.1016/j.icarus.2012.01.007|aldizkaria=Icarus|alea=2|zenbakia=218|issn=0019-1035|doi=10.1016/j.icarus.2012.01.007|sartze-data=2018-10-12}}</ref>. Artizarrean, hala ere, ez dago [[plaken tektonika]]rik (edo ebidentziarik) Artizarrean; uste denez, azala oso sendoa da eta ezin da subdukziorik eman [[ur]]ik gabe, [[biskositate]] nahikoa lortzen ez duelako. Planetak, honela, bero gutxiago galtzen du barrutik, ez da hozten eta barneko mugimenduak ez du sortzen [[eremu magnetiko]]rik<ref>{{Erreferentzia|izena=Francis|abizena=Nimmo|izenburua=Why does Venus lack a magnetic field?|hizkuntza=en|data=2002-11-01|url=https://doi.org/10.1130/0091-7613(2002)030%3C0987:WDVLAM%3E2.0.CO;2|aldizkaria=Geology|alea=11|zenbakia=30|issn=0091-7613|doi=10.1130/0091-7613(2002)030%3C0987:wdvlam%3E2.0.co;2|sartze-data=2018-10-12}}</ref>. Artizarreko beroa tarteka ematen diren lurrazal berria eratzeko ebentuetan osatuko litzateke<ref name=":0" />.
 
=== Atmosfera eta klima ===
{{sakontzeko|Artizarraren atmosfera}}
[[Fitxategi:Venuspioneeruv.jpg|thumb|Artizarreko atmosfera hain da dentsoa, ezin dela gainazala ikusi.]]
Oso atmosfera dentsoa du Artizarrak, %96,5 [[karbono dioxido]]z eta %3,5 [[nitrogeno]]z osatua, beste gas batzuekin batera, batez ere [[sufre dioxido]]a<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Encyclopedia of the solar system|url=https://www.worldcat.org/oclc/881183532|edizioa=Third edition|isbn=9780124160347|pmc=881183532|sartze-data=2018-10-12}}</ref>. Atmosferaren masa Lurrekoa baino 93 aldiz handiagoa da, gainazaleko presioa 92 aldiz handiagoa den bitartean, gutxi gorabehera Lurreko ozeanoetan 900-1.000 metroko sakoneran dagoen presioa. Dentsitatea gainazalean 65 kg/m<sup>3</sup> da, urarenaren %65 eta 50 aldiz dentsoago Lurreko atmosfera baino [[presio eta tenperaturaren baldintza normal]]etan. <chem>CO2</chem> aberastasun handiak [[berotegi-efektu]] izugarri bat sortzen du, Eguzki-sistemako handiena, [[tenperatura]] 735 K-ra (462 º[[Celsius gradu|C]]) baino gehiagora igoz egunez zein gauez<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Venus|data=2012-04-26|url=https://web.archive.org/web/20120426064658/http://burro.cwru.edu/stu/advanced/venus.html|sartze-data=2018-10-12}}</ref>. [[Merkurio (planeta)|Merkurio]] baino beroagoa da, nahiz eta Eguzkitik askoz urrunago egon eta erradiazio gutxiago jaso<ref>{{Erreferentzia|izena=Lewis, John|abizena=S.|izenburua=Physics and chemistry of the solar system|argitaletxea=Elsevier Academic Press|data=2004|url=https://www.worldcat.org/oclc/162574898|edizioa=2nd ed|isbn=9780080470122|pmc=162574898|sartze-data=2018-10-12}}</ref>. Tenperatura hau [[esterilizazio]]an erabiltzen dena baino altuagoa da.
 
Ikerketek erakutsi dute Artizarraren historiaren hasieran, orain milaka milioi urte, Lurreko atmosferaren antza gehiago zuela, eta gainazalean ur likido kopuru handia egon zela, baina 600 milioi edo milaka milioi urte eta gero<ref>{{Erreferentzia|izena=Grinspoon, David|abizena=H.|izenburua=Searching for Evidence of Past Oceans on Venus|hizkuntza=en|abizena2=A.|izena2=Bullock, M.|data=2007-10|url=http://adsabs.harvard.edu/abs/2007DPS....39.6109G|zenbakia=39|sartze-data=2018-10-12}}</ref>, [[berotegi-efektua]]ren ondorioz jatorrizko ura lurrundu zela, oraindik gehiago handituz berotegi-efektua eta bere eragina<ref>{{Erreferentzia|izena=James F.|abizena=Kasting|izenburua=Runaway and moist greenhouse atmospheres and the evolution of Earth and Venus|orrialdeak=472–494|data=1988-06|url=https://doi.org/10.1016/0019-1035(88)90116-9|aldizkaria=Icarus|alea=3|zenbakia=74|issn=0019-1035|doi=10.1016/0019-1035(88)90116-9|sartze-data=2018-10-12}}</ref>. Artizarreko gainazaleko kondizioak ez dira jada Lurraren antzekoak, baina behinola bizi izan zen bizia gain, espekulatzen da Artizarreko goiko hodeien artean, gainazaletik 50 kilometrora, bizia egon daitekeela, tenperaturak 303 eta 353 Kelvin artean delako ingurune [[azido]] batean<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Venusian Cloud Colonies {{!}} Astrobiology Magazine|data=2014-08-16|url=https://web.archive.org/web/20140816070045/http://www.astrobio.net/news-exclusive/venusian-cloud-colonies/|sartze-data=2018-10-12}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izena=Landis, G.|abizena=A.|izenburua=Astrobiology - The Case for Venus|hizkuntza=en|data=2003|url=http://adsabs.harvard.edu/abs/2003JBIS...56..250L|aldizkaria=Journal of the British Interplanetary Society|zenbakia=56|issn=0007-084X|sartze-data=2018-10-12}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izena=Charles S|abizena=Cockell|izenburua=Life on Venus|orrialdeak=1487–1501|data=1999-12|url=https://doi.org/10.1016/S0032-0633(99)00036-7|aldizkaria=Planetary and Space Science|alea=12|zenbakia=47|issn=0032-0633|doi=10.1016/s0032-0633(99)00036-7|sartze-data=2018-10-12}}</ref>.
 
[[Inertzia]] termalak eta [[haize]]ren eraginez [[bero-transferentzia]] ematen da behe-atmosferan. Horregatik, Artizarreko gainazaleko tenperatura ez da asko aldatzen gauaren eta egunaren artean, Artizarraren errotazio abiadura oso geldoa izan arren. Gainazaleko haizeak geldoak dira, kilometro gutxi batzuk orduko, baina atmosferak gainazalean duen dentsitatea oso altua denez, indar handia du oztopoen aurka, eta gainazaletik hautsa eta arroka txikiak mugitzeko gai da. Gizaki batentzat zaila izango litzateke bertatik ibiltzea, beroa, presioa eta oxigeno falta arazo ez balira izango<ref>{{Erreferentzia|izena=Moshkin, B.|abizena=E.|izenburua=Dust on the surface of Venus|hizkuntza=en|abizena2=P.|abizena3=M.|izena2=Ekonomov, A.|izena3=Golovin, Iu.|data=1979-9|url=http://adsabs.harvard.edu/abs/1979CosRe..17..232M|aldizkaria=Cosmic Research|zenbakia=17|issn=0023-4206|sartze-data=2018-10-12}}</ref>.
 
<chem>CO2</chem> hodei geruza lodien gainean [[azido sulfuriko]]z osatutako geruza bat dago, [[sufre dioxido]] eta [[ur]]a elkartzean ematen den [[erreakzio kimiko]]aren ondorioz. Gainera, atmosferaren %1 [[burdin (III) kloruro]]a da<ref name="Krasnopolsky">{{Erreferentzia|izena=V. A.|abizena=Krasnopolsky|izenburua=Chemical composition of the atmosphere of Venus|orrialdeak=610–613|hizkuntza=En|abizena2=Parshev|izena2=V. A.|data=1981-08|url=https://doi.org/10.1038/292610a0|aldizkaria=Nature|alea=5824|zenbakia=292|issn=0028-0836|doi=10.1038/292610a0|sartze-data=2018-10-12}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izena=Vladimir A.|abizena=Krasnopolsky|izenburua=Chemical composition of Venus atmosphere and clouds: Some unsolved problems|orrialdeak=1352–1359|data=2006-11|url=https://doi.org/10.1016/j.pss.2006.04.019|aldizkaria=Planetary and Space Science|alea=13-14|zenbakia=54|issn=0032-0633|doi=10.1016/j.pss.2006.04.019|sartze-data=2018-10-12}}</ref>. Beste osagai posible bat [[burdin (III) sulfato]]a, [[aluminio kloruro]] eta [[anhidrido fosforiko]]a dira. Hodeiek altuera ezberdinetan osagai ezberdinak izan ditzakete, eta partikulen distribuzio ezberdina<ref name="Krasnopolsky" />. Hodei hauek eguzki-argiaren %90 islatu eta barreiatzen dute, eta Artizarraren gainazala ikustea galarazten dute. Artizarra Eguzkitik Lurra baino gertuago badago ere, eguzkiaren argi gutxiago jasotzen du gainazalean. 300 km/h duten haizean ematen dira hodeien goialdean, lauzpabost Lurreko egunean behin Artizarra inguratzen dutenak<ref>{{Erreferentzia|izenburua=https://doi.org/10.1175/1520-0469(1990)047%3C2053:CTWFVO%3E2.0.CO;2|hizkuntza=en|url=https://doi.org/10.1175/1520-0469(1990)047%3C2053:CTWFVO%3E2.0.CO;2|doi=10.1175/1520-0469(1990)047%3C2053:ctwfvo%3E2.0.co;2|sartze-data=2018-10-12}}</ref>. Haizea Artizarra baino 60 aldiz azkarrago mugitzen da Artizarrean, Lurrean ematen diren haizerik bortitzenak errotazio abiaduraren %10-20 bitartean diren bitartean<ref>{{Erreferentzia|izena=Dennis|abizena=Normile|izenburua=Mission to Probe Venus's Curious Winds And Test Solar Sail for Propulsion|orrialdeak=677–677|hizkuntza=en|data=2010-05-07|url=http://science.sciencemag.org/content/328/5979/677.1|aldizkaria=Science|alea=5979|zenbakia=328|issn=0036-8075|pmid=20448159|doi=10.1126/science.328.5979.677-a|sartze-data=2018-10-12}}</ref>.
 
Artizarraren gainazala [[isotermal]]a da; tenperatura konstantea du, baina ez bakarrik egunaren eta gauaren artean, baita ekuatorearen eta poloen artean ere<ref>{{Erreferentzia|izena=Ralph D.|abizena=Lorenz|izenburua=Titan, Mars and Earth : Entropy production by latitudinal heat transport|orrialdeak=415–418|hizkuntza=en|abizena2=Lunine|abizena3=Withers|abizena4=McKay|izena2=Jonathan I.|izena3=Paul G.|izena4=Christopher P.|data=2001-02-01|url=https://agupubs.onlinelibrary.wiley.com/doi/abs/10.1029/2000GL012336|aldizkaria=Geophysical Research Letters|alea=3|zenbakia=28|issn=0094-8276|doi=10.1029/2000gl012336|sartze-data=2018-10-12}}</ref>. Artizarraren [[makurdura axial]]a 3º baino txikiagoa da, Lurrak duen 23ºekin alderatuta, urtaroen arteko diferentzia handirik eragiten ez duena<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Interplanetary Seasons|data=2007-10-16|url=https://web.archive.org/web/20071016161443/https://science.nasa.gov/headlines/y2000/interplanetaryseasons.html|sartze-data=2018-10-12}}</ref>. Tenperatura aldaketarik nabarmenena altitudearekin ematen da. Artizarreko lekurik altuena, [[Maxwell Montes]], planetako lekurik freskoena da, 655 Kelvinekin (380&nbsp;°C) eta 4,5 MPa atmosfera presioarekin (45 [[bar]])<ref>{{Erreferentzia|izena=Alexander T.|abizena=Basilevsky|izenburua=The surface of Venus|orrialdeak=1699|hizkuntza=en|abizena2=Head|izena2=James W.|data=2003|url=http://stacks.iop.org/0034-4885/66/i=10/a=R04|aldizkaria=Reports on Progress in Physics|alea=10|zenbakia=66|issn=0034-4885|doi=10.1088/0034-4885/66/10/R04|sartze-data=2018-10-12}}{{Apurtutako esteka|date=maiatza 2021 |bot=InternetArchiveBot |fix-attempted=yes }}</ref><ref>{{Erreferentzia|izenburua=Planetary tectonics|argitaletxea=Cambridge University Press|data=2010|url=https://www.worldcat.org/oclc/652424421|isbn=9780511690976|pmc=652424421|sartze-data=2018-10-12}}</ref>. [[1995]]ean [[Magellan]]ek mendirik altuenetan dagoen substantzia distiratsu baten argazkiak atera zituen, Lurrean dagoen [[elur]]raren antzekoa. Ziurrena da substantzia hau elurra sortzeko prozesuaren antzeko zerbaitek sortu zuela, baina askoz tenperatura altuagoan. Oso bolatila izango litzateke gainazalean kondentsatzeko, gorantz egingo luke era gaseoso batean, eta freskatzerakoan prezipitatuko litzateke. Ez dakigu zehazki zer izan daitekeen substantzia hau, baina [[telurio]]a edo [[galena]] izan daitekeela proposatu dute<ref>{{Erreferentzia|izenburua='Heavy metal' snow on Venus is lead sulfide {{!}} The Source {{!}} Washington University in St. Louis|hizkuntza=en-US|data=2004-02-10|url=http://news-info.wustl.edu/news/page/normal/633.html|aldizkaria=The Source|sartze-data=2018-10-12}}</ref>.
 
Artizarreko hodeiek [[tximista]]k sor ditzakete<ref>{{Erreferentzia|izena=H.O.|abizena=Upadhyay|izenburua=Cosmic ray ionization of lower Venus atmosphere|orrialdeak=99–108|abizena2=Singh|izena2=R.N.|data=1995-04|url=https://doi.org/10.1016/0273-1177(94)00070-H|aldizkaria=Advances in Space Research|alea=4|zenbakia=15|issn=0273-1177|doi=10.1016/0273-1177(94)00070-h|sartze-data=2018-10-12}}</ref>. Tximista hauen existentzia eztabaidatua izan da Venerak lehen aldiz ikusi zituenetik. 2006-07 bitarte ''Venus Express'' zundak oso argi ikusi zituen tximistei lotutako uhinak. Noizbehinka gertatzen direnez, eguraldiarekin lotuta egon litezke. Neurketen arabera, Lurrean dauden tximisten erdia egongo lirateke. 2007an Artizarreko hego poloan atmosferaren zurrunbilo bikoitz erraldoia aurkitu zen<ref>{{Erreferentzia|izena=Eric|abizena=Hand|izenburua=European mission reports from Venus|hizkuntza=en|data=2007-11-27|url=https://doi.org/10.1038/news.2007.297|aldizkaria=Nature|issn=0028-0836|doi=10.1038/news.2007.297|sartze-data=2018-10-12}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izenburua=Venus offers Earth climate clues|hizkuntza=en-GB|data=2007-11-28|url=http://news.bbc.co.uk/2/hi/science/nature/7117303.stm|sartze-data=2018-10-12}}</ref>. ''Venus Express'' misioak 2011an aurkitu zuen [[ozono]] geruza bat dagoela Artizarraren atmosferaren goiko aldean<ref>{{Erreferentzia|abizena=esa|izenburua=ESA finds that Venus has an ozone layer too|hizkuntza=en-GB|url=http://www.esa.int/esaCP/SEMU3N9U7TG_Life_0.html|aldizkaria=European Space Agency|sartze-data=2018-10-12}}</ref>. 2013ko urtarrilaren 29an ESAko zientzialariek aurkitu zuten Artizarraren [[ionosfera]]k antzeko egoeran dagoen [[kometa]] baten [[ioi]] isatsa bezala hedatzen dela atzerantz<ref>{{Erreferentzia|abizena=esa|izenburua=When a planet behaves like a comet|hizkuntza=en-GB|url=http://www.esa.int/Our_Activities/Space_Science/When_a_planet_behaves_like_a_comet|aldizkaria=European Space Agency|sartze-data=2018-10-12}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izenburua=Venus Can Have 'Comet-Like' Atmosphere|url=http://www.space.com/19537-venus-comet-atmosphere.html|aldizkaria=Space.com|sartze-data=2018-10-12}}</ref>. [[2015]]eko abenduan, eta ondoren 2016an, [[Japonia]]ko ''[[Akatsuki]]'' misioko ikerlariek [[grabitazio-uhin]]ek sortutako hodeien arrastoak aurkitu zituzten. Konfirmatzen bada, Eguzki-sistemako mota horretako hodeirik handienak izango lirateke<ref>{{Erreferentzia|izena=Tetsuya|abizena=Fukuhara|izenburua=Large stationary gravity wave in the atmosphere of Venus|orrialdeak=85–88|hizkuntza=En|abizena2=Futaguchi|abizena3=Hashimoto|abizena4=Horinouchi|abizena5=Imamura|abizena6=Iwagaimi|abizena7=Kouyama|abizena8=Murakami|abizena9=Nakamura|izena2=Masahiko|izena3=George L.|izena4=Takeshi|izena5=Takeshi|izena6=Naomoto|izena7=Toru|izena8=Shin-ya|izena9=Masato|data=2017-01-16|url=https://doi.org/10.1038/ngeo2873|aldizkaria=Nature Geoscience|alea=2|zenbakia=10|issn=1752-0894|doi=10.1038/ngeo2873|sartze-data=2018-10-12}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izena=Paul|abizena=Rincon|izenburua=Venus wave may be Solar System's biggest|hizkuntza=en-GB|data=2017|url=https://www.bbc.com/news/science-environment-38638067|aldizkaria=BBC News|sartze-data=2018-10-12}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izenburua=Venus Smiled, With a Mysterious Wave Across Its Atmosphere|hizkuntza=en|url=https://www.nytimes.com/2017/01/16/science/venus-wave-akatsuki.html?_r=0|sartze-data=2018-10-12}}</ref>.
 
=== Eremu magnetikoa eta nukleoa ===
[[1967]]an [[Venera 4]]k aurkitu zuen Artizarraren [[eremu magnetiko]]a Lurrarena baino askoz ahulagoa dela. Eremu magnetikoa [[ionosfera]] eta [[eguzki-haize]]aren arteko interakziotik sortzen da, eta ez, Lurrean bezala, [[Nukleo (geologia)|nukleoaren]] barne mugimenduak sortzen duen [[dinamo]]arengatik<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Introduction to space physics|argitaletxea=Cambridge University Press|data=1995|url=https://www.worldcat.org/oclc/30509600|isbn=0521451043|pmc=30509600|sartze-data=2018-10-13}}</ref>. Artizarrak duen [[magnetosfera]] txiki induzitu horrek ez du babesten planeta [[erradiazio kosmiko]]aren aurka.
 
Artizarrak eremu-magnetiko intrintsekorik ez izatea ezustekoa izan zen, Lurraren antzekoa izanik tamainan, espero zelako dinamo efektu bera izatea. Dinamoa emateko hiru gauza behar dira: likido [[eroale]] bat, errotazioa eta [[konbekzio]]a. Uste denez, nukleoa elektrikoki eroalea da, baina bere errotazioa oso geldoa dela uste da; hala ere, errotazio geldo horrek dinamoa sortzeko gaitasuna izan beharko luke<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Encyclopedia of Planetary Science.|argitaletxea=Chapman & Hall|data=1997|url=https://www.worldcat.org/oclc/321024332|isbn=9781402045202|pmc=321024332|sartze-data=2018-10-13}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izena=David J.|abizena=Stevenson|izenburua=Planetary magnetic fields|orrialdeak=1–11|data=2003-03|url=https://doi.org/10.1016/S0012-821X(02)01126-3|aldizkaria=Earth and Planetary Science Letters|alea=1-2|zenbakia=208|issn=0012-821X|doi=10.1016/s0012-821x(02)01126-3|sartze-data=2018-10-13}}</ref>. Honek esan nahi du dinamoa ez egoteko arrazoia konbekzio korronterik ez egotea dela. Lurrean, konbekzioa ematen da nukleoaren kanpo geruzetako likidoan, barnealdea kanpoaldea baino askoz beroago dagoelako. Artizarrean, lurzoru berria sortzeko gertakarietan plaken tektonika itxi eta bero-fluxua etengo luke kanpoalderantz. Honek [[mantu]]aren tenperatura igoko luke, eta beraz nukleoaren bero-fluxua geldotu. Ondorioz, ez dago barne geodinamorik eskuragarri eremu-magnetikoa sortzeko. Horren ordez, nukleoaren barne-beroak lurrazala berotzen du guztiz<ref name="nimmo">{{Erreferentzia|izena=Francis|abizena=Nimmo|izenburua=Why does Venus lack a magnetic field?|hizkuntza=en|data=2002-11-01|url=https://doi.org/10.1130/0091-7613(2002)030%3C0987:WDVLAM%3E2.0.CO;2|aldizkaria=Geology|alea=11|zenbakia=30|issn=0091-7613|doi=10.1130/0091-7613(2002)030%3C0987:wdvlam%3E2.0.co;2|sartze-data=2018-10-13}}</ref>.
 
Badira beste aukera batzuk, adibidez Artizarrak ez duela barne nukleo solidorik<ref>{{Erreferentzia|izena=A. S.|abizena=Konopliv|izenburua=Venusiank2tidal Love number from Magellan and PVO tracking data|orrialdeak=1857–1860|hizkuntza=en|abizena2=Yoder|izena2=C. F.|data=1996-07-01|url=https://doi.org/10.1029/96GL01589|aldizkaria=Geophysical Research Letters|alea=14|zenbakia=23|issn=0094-8276|doi=10.1029/96gl01589|sartze-data=2018-10-13}}</ref>, edo bere nukleoa ez dagoela hozten, nukleoaren parte likido osoa tenperatura antzekoan egonik. Beste aukera bat da nukleo osoa solidoa izatea jada. Nukleoaren egoera [[sufre]]aren kontzentrazioaren araberakoa izan daiteke, gaur egun ezezaguna dena<ref name="nimmo" />.
 
Artizarraren inguruan dagoen magnetosfera ahulak esan nahi du eguzki-haizeak zuzeneko elkarrekintza duela kanpo atmosferarekin. Bertan, [[hidrogeno]] eta [[oxigeno]] [[ioi]]ak sortzen dira, [[molekula]] neutroen [[disoziazio]]aren ondorioz [[erradiazio ultramore]]aren eraginez. Eguzki-haizeak energia nahikoa ematen du ioi hauek Artizarreko grabitate eremutik ihes egiteko. Higadura honen ondorioz, masa txikiko hidrogeno, [[helio]] eta oxigenoa etengabe galtzen da, masa handiagoko molekulak, karbono dioxidoa kasu, bertan geratzen den bitartean. Atmosferaren higaduraren ondorioz Artizarrak izan zezakeen ur guztia galtzea aukera bat da, sortu eta lehen mila milioi urteen barnean<ref>{{Erreferentzia|izena=Håkan|abizena=Svedhem|izenburua=Venus as a more Earth-like planet|orrialdeak=629–632|hizkuntza=En|abizena2=Titov|abizena3=Taylor|abizena4=Witasse|izena2=Dmitry V.|izena3=Fredric W.|izena4=Olivier|data=2007-11|url=https://doi.org/10.1038/nature06432|aldizkaria=Nature|alea=7170|zenbakia=450|issn=0028-0836|doi=10.1038/nature06432|sartze-data=2018-10-13}}</ref>. Higaduraren ondorioz Eguzki-sistemako beste planeta guztietan baino 100 aldiz [[deuterio]] proportzioa handiagoa dago<ref>{{Erreferentzia|izena=T. M.|abizena=Donahue|izenburua=Venus Was Wet: A Measurement of the Ratio of Deuterium to Hydrogen|orrialdeak=630–633|hizkuntza=en|abizena2=Hoffman|abizena3=Hodges|abizena4=Watson|izena2=J. H.|izena3=R. R.|izena4=A. J.|data=1982-05-07|url=http://science.sciencemag.org/content/216/4546/630|aldizkaria=Science|alea=4546|zenbakia=216|issn=0036-8075|pmid=17783310|doi=10.1126/science.216.4546.630|sartze-data=2018-10-13}}</ref>.
 
== Ezaugarri orbitalak ==
=== Orbita ===
{{irudi multzo
|direction = horizontal
|image1 = Venusorbitsolarsystem.gif
|width1 = 180px
|caption1 = Artizarraren eta Lurraren orbitaren diagrama eskematikoa
|image2 = PBB Planeten-Bewegungs-Bild-Venus2 Planet-Movement-Picture.jpg
|width2 = 180px
|caption2 = Artizarraren posizio erlatiboa 2004tik 2050era bitarte
}}
Artizarrak Eguzkia orbitatzen du 0,72 [[Unitate Astronomiko|UA]] ingurura (108 milioi kilometro) eta orbita oso bat egiten du Lurreko 224,7 [[egun]]etan. Planeta guztietako orbitak [[elipse|eliptikoak]] badira ere, Artizarraren orbita da zirkularrena, 0,01eko [[eszentrikotasun]]arekin<ref name=":3" />. Artizarra Lurra eta Eguzkiaren tartean jartzen denean, [[behe-konjuntzio]]an, gugandik gertuen dagoen planeta da, 41 milioi kilometroko distantziara. Behe-konjuntzioa 584 egunean behin ematen da, batez besteko<ref name=":3" />. Lurraren orbitaren eszentrikotasuna jaisten ari denez, distantzia minimoa handiagoa izango da hemendik hamarnaka mila urtetan. [[1]]etik 5383ra bitartea, 526 gerturapen egongo dira 40 milioi kilometro baino gutxiagora; ondoren, ez da egongo horrelako beste gerturapenik 60.158 urtetan<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Wayback Machine|data=2012-08-09|url=https://web.archive.org/web/20120809051650/http://home.surewest.net/kheider/astro/Solex-Venus.txt|sartze-data=2018-10-13}}</ref>.
 
Lurrak egiten dituen 8 orbitako Artizarrak 13 egiten ditu, gutxi gorabehera, 144ºko aldea egonik behe-konjuntzioen artean. Erresonantzia, beraz, 13:8 ingurukoa da. 8/13 0,615385 da, Artizarraren orbitaren erresonantzia 0,615187 den bitartean.Ondorioz, Lurretik Artizarrak duen posizio erlatiboaren marrazkia egingo bagenu, [[Pentagrama (geometria)|pentagrama]] bat sortuko litzateke (ikus alboko irudia).
 
=== Errotazioa ===
[[Fitxategi:Venus_Rotation_Movie.gif|thumb|Artizarraren geografia osoa ikusten den animazioa.]]
Eguzki-sistemako planeta guztiek [[erloju]]aren aurkako noranzkoan orbitatzen dute Eguzkia Lurreko ipar polotik ikusia. Planeta gehienek euren ardatzaren gainean erlojuaren aurkako noranzkoan ere biratzen dute, baina Artizarrak erlojuaren aldeko norabidean errotatzen du Lurreko 243 egunean behin, planeta guztien artean errotaziorik geldoena. Bere errotazioa hain da geldoa, planeta ia [[esfera|esferikoa]] dela<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Venus {{!}} Facts, Size, Surface, & Temperature|hizkuntza=en|url=http://www.britannica.com/EBchecked/topic/625665/Venus|aldizkaria=Encyclopedia Britannica|sartze-data=2018-10-13}}</ref>. Aritzartar [[egun sideral]] batek urte bat baino gehiago irauten du: 243 Lurreko egun 224,7 egunen aurka. Artizarreko ekuatoreak 6,52 km/h abiaduran biratzen du, Lurrak 1.669,8 km/h-ko abiadura duen bitartean<ref>{{Erreferentzia|izena=Michael E.|abizena=Bakich|izenburua=The Cambridge Planetary Handbook|argitaletxea=Cambridge University Press|hizkuntza=en|data=2000-02-03|url=https://books.google.com/books?id=PE99nOKjbXAC&lpg=PA50&pg=PA50|isbn=9780521632805|sartze-data=2018-10-13}}</ref>. Artizarraren errotazioa geldotu da ere Magellan eta Venus Express zunden artean pasa diren 16 urteetan: 6,5 minutu gehiago hartzen ditu orain. Errotazio erretrogradoa denez, [[egun]]aren iraupena egun siderala baino laburragoa da: 116,73 Lurreko egun. Beraz, Eguzkia ateratzen den arteko tartea laburragoa da Merkurion baino, non 176 Lurreko egun behar dituen<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Planetary Facts|hizkuntza=en|url=http://www.planetary.org/explore/space-topics/compare/planetary-facts.html|aldizkaria=www.planetary.org|sartze-data=2018-10-13}}</ref>. Artizarreko urte batean 1,92 aldiz ateratzen da Eguzkia. Artizarreko gainazalean dagoen behatzaile batentzat, Eguzkia [[mendebalde]]tik atera eta [[ekialde]]tik sartzen da<ref>{{Erreferentzia|izenburua=The Terrestrial Planets - Explore the Cosmos {{!}} The Planetary Society|data=2006-02-18|url=https://web.archive.org/web/20060218084852/http://planetary.org/explore/topics/compare_the_planets/terrestrial.html|sartze-data=2018-10-13}}</ref>, baina lainoak hain dira opakoak ezin dela Eguzkia nola ateratzen den ikusi Artizarreko gainazaletik<ref>{{Erreferentzia|izena=Brunier,|abizena=Serge.|izenburua=Solar system voyage|argitaletxea=Cambridge University Press|data=2002|url=https://www.worldcat.org/oclc/50271799|isbn=0521807247|pmc=50271799|sartze-data=2018-10-13}}</ref>.
 
Baliteke Artizarra [[Eguzki sistemaren sorrera eta garapena|eguzki-nebulosatik]] errotazio eta makurdura ezberdinarekin sortu izana, gaur egungo egoerara iritsiz biraketa kaotikoaren ondorioz; biraketa hori planeten perturbazioak eta bere atmosfera dentsoaren [[itsasaldi]]aren efektuak sortuko luke, milaka milioi urteetan zehar. Artizarraren errotazio periodoa Eguzkiaren grabitazioaren itsasaldien eta errotazio sinkronikoaren arteko oreka bat izan liteke<ref>{{Erreferentzia|izena=Alexandre C.M.|abizena=Correia|izenburua=Long-term evolution of the spin of Venus|orrialdeak=1–23|abizena2=Laskar|abizena3=de Surgy|izena2=Jacques|izena3=Olivier Néron|data=2003-05|url=https://doi.org/10.1016/S0019-1035(03)00042-3|aldizkaria=Icarus|alea=1|zenbakia=163|issn=0019-1035|doi=10.1016/s0019-1035(03)00042-3|sartze-data=2018-10-13}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izena=Alexandre C.M.|abizena=Correia|izenburua=Long-term evolution of the spin of Venus|orrialdeak=24–45|abizena2=Laskar|izena2=Jacques|data=2003-05|url=https://doi.org/10.1016/S0019-1035(03)00043-5|aldizkaria=Icarus|alea=1|zenbakia=163|issn=0019-1035|doi=10.1016/s0019-1035(03)00043-5|sartze-data=2018-10-13}}</ref>.
 
=== Sateliteak ===
[[Fitxategi:Fontana_Venus_Satellites.png|thumb|[[Francesco Fontana]]k egindako Artizarraren balizko satelitearen marrazkiak.]]
Artizarrak ez du [[satelite natural]]ik<ref name="satelite">{{Erreferentzia|izena=Scott S.|abizena=Sheppard|izenburua=A survey for satellites of Venus|orrialdeak=12–16|abizena2=Trujillo|izena2=Chadwick A.|data=2009-07|url=https://doi.org/10.1016/j.icarus.2009.02.008|aldizkaria=Icarus|alea=1|zenbakia=202|issn=0019-1035|doi=10.1016/j.icarus.2009.02.008|sartze-data=2018-10-13}}</ref>. Hainbat [[asteroide troiatar|asteroide troiar]] ditu, [[ia-satelite]] bat den [[2002 VE68]]<ref>{{Erreferentzia|izena=S.|abizena=Mikkola|izenburua=Asteroid 2002 VE68, a quasi-satellite of Venus|orrialdeak=L63–L65|hizkuntza=en|abizena2=Brasser|abizena3=Wiegert|abizena4=Innanen|izena2=R.|izena3=P.|izena4=K.|data=2004-07|url=https://doi.org/10.1111/j.1365-2966.2004.07994.x|aldizkaria=Monthly Notices of the Royal Astronomical Society|alea=3|zenbakia=351|issn=0035-8711|doi=10.1111/j.1365-2966.2004.07994.x|sartze-data=2018-10-13}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izena=C.|abizena=de la Fuente Marcos|izenburua=On the dynamical evolution of 2002 VE68|orrialdeak=728–739|hizkuntza=en|abizena2=de la Fuente Marcos|izena2=R.|data=2012-11-02|url=https://doi.org/10.1111/j.1365-2966.2012.21936.x|aldizkaria=Monthly Notices of the Royal Astronomical Society|alea=1|zenbakia=427|issn=0035-8711|doi=10.1111/j.1365-2966.2012.21936.x|sartze-data=2018-10-13}}</ref> eta bi behin-behineko troiar, [[2001 CK32]] eta [[2012 XE133]]<ref>{{Erreferentzia|izena=C.|abizena=de la Fuente Marcos|izenburua=Asteroid 2012 XE133: a transient companion to Venus|orrialdeak=886–893|hizkuntza=en|abizena2=de la Fuente Marcos|izena2=R.|data=2013-04-11|url=https://doi.org/10.1093/mnras/stt454|aldizkaria=Monthly Notices of the Royal Astronomical Society|alea=2|zenbakia=432|issn=0035-8711|doi=10.1093/mnras/stt454|sartze-data=2018-10-13}}</ref>. [[XVII. mende]]an [[Giovani Cassini]]k Artizarraren inguruan ilargi bat zegoela esan zuen, [[Neith]] izenekoa, eta hurrengo 200 urteetan hainbat ikustaldi egon ziren, baina gehienak gertu ikusten ziren [[izar]]rak zirela konprobatu zen. [[Alex Alemi]]k eta [[David Stevenson]]ek 2016an egindako Eguzkia-sistemaren sorrerari buruzko simulazioetan ikusi zen oso probablea dela Artizarrak bere hasierako garaietan ilargi bat edo gehiago izatea, [[asteroide talka]] baten ondorioz orain dela milaka milioi urte<ref>{{Erreferentzia|izena=George|abizena=Musser|izenburua=Double Impact May Explain Why Venus Has No Moon|hizkuntza=en|url=http://www.sciam.com/article.cfm?articleID=0008DCD1-0A66-152C-8A6683414B7F0000&ref=sciam|aldizkaria=Scientific American|sartze-data=2018-10-13}}</ref>. Ikerketa berdinaren arabera, horrelako ilargi bat sortu eta 10 milioi urtera, beste inpaktu batek planetaren errotazioaren noranzkoa aldatuko luke, eta ilargia [[espiral]] batean planetarekin talka egitera eramango luke. Beste talka batzuen ondorioz ilargiak sortu baziren, modu horretan ere desagertuko lirateke<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Why Doesn't Venus Have a Moon? - Sky & Telescope|hizkuntza=en-US|data=2006-10-10|url=http://www.skyandtelescope.com/astronomy-news/why-doesnt-venus-have-a-moon|aldizkaria=Sky & Telescope|sartze-data=2018-10-13}}</ref>.
 
Sateliterik eza azaltzeko beste modu bat Eguzkiaren erakarpen indarra izango litzateke, hain gertu dagoen planeta bati zaila eginez satelite bat bere orbitan egonkortzea<ref name="satelite" />.
 
== Behaketa ==
[[Fitxategi:Venus-pacific-levelled.jpg|thumb|Artizarra da zeruko argizagirik distiratsuena. Irudian agertzen den bigarren objekturik distiratsuena [[Jupiter]] da.]]
Begi hutsez ikusita, Artizarra beste edozein izar (Eguzkia kenduta) baino distiratsuagoa den puntu distiratsua da<ref>{{Erreferentzia|izena=Dickinson,|abizena=Terence.|izenburua=NightWatch : a practical guide to viewing the universe|argitaletxea=Firefly Books|data=1998|url=https://www.worldcat.org/oclc/39074922|edizioa=3rd ed. rev. and expanded|isbn=155209300X|pmc=39074922|sartze-data=2018-10-13}}</ref>. Planetaren batez besteko [[itxurazko magnitude]]a -4,14 da, 0,31ko [[desbideratze estandar]]rarekin. Unerik distiratsuena [[behe-konjuntzio]] batetik gertu ematen da, hazten ari den Ilargiaren fasearen forma duenean. Artizarra -3ko magnitudera pasatzen da Eguzkiak guk ikusten ez dugun aldea argitzen duenean. Planeta nahikoa argia da egun argiz ikusi ahal izateko, baita eguerdian ere<ref>{{Erreferentzia|izenburua=See Venus in Broad Daylight! - Sky & Telescope|hizkuntza=en-US|data=2011-02-25|url=http://www.skyandtelescope.com/community/skyblog/observingblog/116925708.html|aldizkaria=Sky & Telescope|sartze-data=2018-10-13}}</ref>, baina errazagoa da Eguzkia jada sartu denean edo ateratzear denean. Behe-planeta denez, beti dago Eguzkitik 47º baino gertuago<ref>{{Erreferentzia|izenburua=NASA RP 1349 - Venus Ephemeris|data=2000-08-17|url=https://web.archive.org/web/20000817181616/http://sunearth.gsfc.nasa.gov/eclipse/TYPE/venus2.html|sartze-data=2018-10-13}}</ref>.
 
Artizarrak Lurreko 584 egun behar ditu Lurra "gainditzeko". Egiten duenean "iluntzeko izar" izatetik "goizeko izar" izatera pasatzen da, ilunabarrean ordez egunsentian ikusiz. Merkurio ere behe-planeta da, eta bere [[elongazio]] maximo 28ºkoa da, baina zaila izaten da ikusten. Artizarra, ordea, zaila da ez-ikusten distiratsuenen dagoenean. Bere distira luzez ikus daiteke Eguzkia sartu eta gero. Distiratsuen dagoen uneetan askotan identifikatu izan da "[[objektu hegalari ezezagun]]" gisa.
 
=== Faseak ===
<gallery mode="packed" heights="200px">
Fitxategi:Venus_phases_horizontal.jpg
</gallery>
Eguzkiaren inguruan biratzen duen heinean, Artizarrak Ilargiak dituen antzeko faseak erakusten ditu teleskopio batekin behatuta. Planeta disko "bete" baten antza du Eguzkiaren beste aldean dagoenean (goi-konjuntzioan). Ilargiak bezala laurdenak ere erakusten ditu bere [[elongazio]] maximoa denean, eta hor da bere unerik distiratsuena. Lurrera gerturatzen joan ahala, "ilgora" edo "ilbehera" faseak ere baditu, teleskopio batez ikusita. Handiena denean "berria" denean da, behe-konjuntzioan. Bere atmosfera ikusgarria da une horretan, argiaren [[errefrakzio]]a ematen delako.
 
=== Trantsituak ===
[[Fitxategi:SDO's Ultra-high Definition View of 2012 Venus Transit.ogv|thumb|350px|Artizarraren trantsitua, Eguzkiaren aurretik, behaketa ezberdinetan.]]
Artizarraren orbita Lurraren orbitarekiko makurtua dago; beraz, planeta Eguzkia eta Lurraren artetik igarotzen denean ez da ohikoa Eguzkiaren aurretik pasatzea. [[Artizarraren trantsitu]]ak bakarrik ematen dira [[behe-konjuntzio]]a eta Lurraren orbitaren planoak bat egiten dutenean. Trantsitu hauek ziklotan gertatzen dira, 243 urtean behin errepikatzen den ezaugarriekin. Trantsituak pareka ematen dira, zortzi urteko errepikapenekin, eta ondoren 105,5 eta 121,5 urtetako trantsitu gehiagorik gabe. Ezaugarri hau [[Jeremiah Horrocks]]ek aurkitu zuen [[1639]]an<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Transit of Venus - history - UCLan|data=2012-07-30|url=https://web.archive.org/web/20120730175223/http://www.transit-of-venus.org.uk/history.htm|sartze-data=2018-10-13}}</ref>.
 
Azken trantsitu parea [[2004]]ko [[ekainaren 8]]an eta [[2012]]ko [[ekainaren 5]] eta 6an eman zen. Trantsitu hori zuzenean ikusteko behatoki asko prestatu ziren<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Venus transit: A last-minute guide - Cosmic Log|data=2013-06-18|url=https://web.archive.org/web/20130618160933/http://cosmiclog.nbcnews.com/_news/2012/06/05/12056397-venus-transit-a-last-minute-guide|sartze-data=2018-10-13}}</ref>. Aurreko bikotea 1874ko eta 1882ko abenduan izan zen; hurrengoa 2117ko eta 2125eko abenduan gertatuko da<ref>{{Erreferentzia|izenburua=NASA - Catalog of Transits of Venus|url=http://eclipse.gsfc.nasa.gov/transit/catalog/VenusCatalog.html|aldizkaria=eclipse.gsfc.nasa.gov|sartze-data=2018-10-13}}</ref>. Ezagutzen den argazkirik zaharrena [[1874]]koa da. Historikoki, trantsituak garrantzitsuak izan dira, astronomoek [[unitate astronomiko]]aren tamaina zein den jakiteko erabili baitziren eta, beraz, Eguzki-sistemaren tamaina zein zen<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Kollerstrom's Newton's Lunar Theory in STS@UCL|url=http://www.dioi.org/kn/birth.htm|aldizkaria=www.dioi.org|sartze-data=2018-10-13}}</ref>. [[Cook Kapitaina]] [[Australia]]ko ekialdeko kostaldea ikertzen ari zela, [[Tahiti]]ra joan zen [[1768]]an bakarrik Artizarraren trantsitu bat egin ahal izateko<ref>{{Erreferentzia|izena=Royal society (GB). Auteur du|abizena=texte|izenburua=Philosophical transactions of the Royal society of London : giving some accompt of the present undertakings, studies, and labours of the ingenious in many considerable parts of the world. VOL61 (1771)|hizkuntza=FR|data=1665-1886|url=http://gallica.bnf.fr/ark:/12148/bpt6k55866b/f617.chemindefer|aldizkaria=Gallica|sartze-data=2018-10-13}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izena=Richard Van Der Riet|abizena=Woolley|izenburua=Captain Cook and the transit of Venus of 1769|orrialdeak=19–32|hizkuntza=en|data=1969-06-01|url=http://rsnr.royalsocietypublishing.org/content/24/1/19|aldizkaria=Notes Rec. R. Soc. Lond.|alea=1|zenbakia=24|issn=0035-9149|doi=10.1098/rsnr.1969.0004|sartze-data=2018-10-13}}</ref>.
 
=== Egun-argitan ===
Egun-argitan Artizarra inongo tresnarik gabe ikusi izana hainbat aldiz idatzi da erregistro zientifikoan. [[Edmund Halley]]k kalkulatu zuen bere distira maximoa zein zen [[1716]]an, [[Londres]]en jende askok bere eguneko distiragatik kezka adierazi zutenean. [[Napoleon Bonaparte]]k behin planeta ikusi zuen, egun argiz, [[Luxenburgo]]n harrera batean zegoela<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Naked-eye Solar System|url=http://www.phenomena.org.uk/page105/page44/page44.html|aldizkaria=www.phenomena.org.uk|sartze-data=2018-10-13}}</ref>. [[Abraham Lincoln]]ek presidente kargua hartu zuen egunean, [[1865]]eko [[martxoaren 4]]an, [[Washington D.C.]]n jende askok ikusi zuen planeta<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Planet Venus Visible in Daytime Sky Today: How to See It|url=http://www.space.com/15036-venus-daylight-skywatching-tips.html|aldizkaria=Space.com|sartze-data=2018-10-13}}</ref>. Faseak ikustea oso zaila dela pentsatzen den arren, batzuek idatzi dute "ilgoran" dagoela ikusi dutela<ref>{{Erreferentzia|izenburua=THE CRESCENT VENUS|url=http://www.goines.net/Writing/venus.html|aldizkaria=www.goines.net|sartze-data=2018-10-13}}</ref>.
 
=== Ashen argia ===
Artizarraren alde iluna argitzen duen fenomenoari [[ashen argia]] deitzen zaio, baina fenomeno hau benetan ematen dela eztabaidagarria da. [[1643]]an lehen aipamena egin zen, alde ilunean argia zegoela esanez, baina ezin izan zen inoiz ziurtatu. Baliteke [[tximista|tximisten]] ondorioz izatea, edo [[ilusio-optiko]] bat ere izan daiteke, objektu distiratsu batean hutsune ilun bat ikustean sortzen den betetasun pentsamenduarena<ref>{{Erreferentzia|izena=Baum, R.|abizena=M.|izenburua=The enigmatic ashen light of Venus: an overview|hizkuntza=en|data=2000-12|url=http://adsabs.harvard.edu/abs/2000JBAA..110..325B|aldizkaria=Journal of the British Astronomical Association|zenbakia=110|issn=0007-0297|sartze-data=2018-10-13}}</ref>.
 
== Ikerketa ==
=== Lehen ezagutza ===
Artizarra zeruko objekturik distiratsuenetako bat da, eta horregatik [[historiaurre]]tik ezaguna izan da eta [[giza kultura]]n paper garrantzitsua izan du.
 
==== Mesopotamia ====
[[Fitxategi:Venus_Tablet_of_Ammisaduqa.jpg|thumb|100px|[[Ammisaduqako Artizarraren tableta]]]]
[[Babilonia]]ko [[Ammisaduqako Artizarraren tableta]]n deskribatzen da, [[K. a. XVII. mende]]tik egindako behaketak jasotzen dituen testua<ref>{{Erreferentzia|izena=H. van der|abizena=Waerden|izenburua=Science Awakening II|argitaletxea=Springer Science & Business Media|hizkuntza=en|data=1973-12-31|url=https://books.google.com/books?id=S_T6Pt2qZ5YC|isbn=9789001931032|sartze-data=2018-10-13}}</ref>. Sumertarrek goizeko izarra eta gaueko izarra objektu berdina zela bazekiten<ref name="inanna">{{Erreferentzia|izena=Jeff|abizena=Cooley|izenburua=Inana and Sukaletuda: A Sumerian Astral Myth|hizkuntza=en|url=https://www.academia.edu/1247599/Inana_and_Sukaletuda_A_Sumerian_Astral_Myth|sartze-data=2018-10-13}}</ref>. [[Babiloniera]]z planeta [[Ixtar]] izendatu zuten ({{lang-sux|𒀭𒌋𒁯}}), [[Inanna]]ren parekoa zena ({{lang-akk|𒀭𒈹}})<ref>{{Erreferentzia|izena=Jeremy A.|abizena=Black|izenburua=Gods, demons, and symbols of ancient Mesopotamia: an illustrated dictionary|argitaletxea=Published by British Museum Press for the Trustees of the British Museum|hizkuntza=en|abizena2=Green|abizena3=Rickards|izena2=Anthony|izena3=Tessa|data=1992|url=https://books.google.com/books?id=05LXAAAAMAAJ&focus=searchwithinvolume&q=Inana|sartze-data=2018-10-13}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izena=Nemet-Nejat, Karen|abizena=Rhea.|izenburua=Daily life in ancient Mesopotamia|argitaletxea=Greenwood Press|data=1998|url=https://www.worldcat.org/oclc/38168335|isbn=0313294976|pmc=38168335|sartze-data=2018-10-13}}</ref>. Inannaren mugimendua hainbat mitotan jasotzen da, adibidez ''[[Inanna eta Xukaletuda]]'' edo ''[[Inannaren jaitsiera azpimundura]]'', planetaren mugimenduak azaltzen zituzten mitoak<ref name="inanna" /><ref>{{Erreferentzia|izenburua=Sumerian Mythology Index|url=http://www.sacred-texts.com/ane/sum/|aldizkaria=www.sacred-texts.com|sartze-data=2018-10-13}}</ref>.
 
[[Emakume]]aren eta [[maitasun]]aren [[jainkosa]] ziren bi horiek. [[Gerraren jainkosa]] ere bazen, eta horregatik [[jaiotza]] eta [[heriotza]]ren gaineko kontrola zuen. [[Asurbanipal]]en liburutegiko K. a. 1600 inguruko dokumentu batean Artizarraren itxura 21 urtez nolakoa zen aztertzen da. Babilonian jasotako beste izen batzuk ''Dil-bat'', ''Dil-i-pat'' eta ''Nindaranna'' dira.
 
==== Mundu klasikoa ====
[[Antzinako Grezia]]n izarrak bi izen zituen. Goizean agertzen zenean ''[[Phosphoros]]'' izena zuen ({{lang-grc|Φωσφόρος}}) – "Argia dakarrena", edo ''[[Eosphoros]]'' (Ἐωσφόρος) – "Egunsentia dakarrena". Gauean agertzen zenean, bestalde, ''[[Hesperos]]'' izena ematen zitzaion ({{lang-grc|Ἓσπερος}}, "ilunabarreko izarra")<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Hesperus|url=http://www.thefreedictionary.com/Hesperus|aldizkaria=The Free Dictionary|sartze-data=2018-10-13}}</ref>. [[Garai helenistiko]]an jada planeta bakar gisa izendatzen zuten<ref>{{Erreferentzia|izena=William Sherwood|abizena=Fox|izenburua=Greek and Roman [mythology]|argitaletxea=Marshall Jones Company|hizkuntza=en|data=1916|url=https://books.google.com/books?id=lEUTAAAAYAAJ|sartze-data=2018-10-13}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izenburua=Reading Sappho : contemporary approaches|argitaletxea=University of California Press|data=1996|url=https://www.worldcat.org/oclc/43477494|isbn=9780520918061|pmc=43477494|sartze-data=2018-10-13}}</ref>, eta [[Afrodita]] maitasunaren jainkosarekin lotu zuten, [[feniziar]]ren [[Astarte]]. [[Pitagoras]] eta [[Parmenides]] jotzen dira planeta bakarra izatearen aurkitzailetzat<ref>{{Erreferentzia|izena=Walter|abizena=Burkert|izenburua=Lore and Science in Ancient Pythagoreanism|argitaletxea=Harvard University Press|hizkuntza=en|abizena2=Burkert|izena2=Professor Emeritus of Classics Walter|data=1972|url=https://books.google.com/books?id=0qqp4Vk1zG0C&pg=PA307|isbn=9780674539181|sartze-data=2018-10-13}}</ref>. Izena oraindik mantentzen da grezieraz<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Greek names of the planets, how are planets named in Greek|hizkuntza=en-US|data=2010-04-25|url=http://www.greek-names.info/greek-names-of-the-planets/|aldizkaria=Greek Names|sartze-data=2018-10-13}}</ref>. ''Hesperos'' izena [[latin]]era ''[[Vesper]]'' gisa pasa zen, eta ''Phosphoros [[Luzifer]]'' izenera ("Argia dakarrena"), beranduago modu poetikoan lotu dena ''eroritako aingerua''rekin.
 
[[Antzinako Erroma]]n jainkoen izenak greziar panteoian oinarritzen zirenez, Afroditaren izena [[Venus (mitologia)|Venusekin]] lotu zen<ref>{{Erreferentzia|izena=Amédée|abizena=Guillemin|izenburua=The Heavens: An Illustrated Handbook of Popular Astronomy|argitaletxea=R. Bentley|hizkuntza=en|data=1878|url=https://books.google.com/books?id=O34PAAAAYAAJ|sartze-data=2018-10-13}}</ref>. [[Plinio Zaharra]]k Artizarra [[Isis]]ekin lotu zuen<ref>{{Erreferentzia|izena=Rees,|abizena=Roger.|izenburua=Layers of loyalty in Latin panegyric, AD 289-307|argitaletxea=Oxford University Press|data=2002|url=https://www.worldcat.org/oclc/49531536|isbn=0199249180|pmc=49531536|sartze-data=2018-10-13}}</ref>. [[II. mende]]an [[Ptolomeo]]k bere ''[[Almagesto]]'' lanean teorizatu zuen Artizarra eta Merkurio Eguzkia eta Lurraren artean zeudela.
 
==== Asia ====
[[Txina]]n planetari bi izen ematen zitzaizkion. Goizeko izarra denean ''Zuri Handia'' da ({{lang-zh|t=太白|p=Tài-bái}}) edo ''Irekitzearen Distira'' ({{lang-zh|t=啟明|p=Qǐ-míng}}), eta ilunabarreko izarra denean "Mendebaldeko Bikaina" ({{lang-zh|t=長庚|p=Cháng-gēng}})<ref>{{Erreferentzia|izena=Needham, Joseph,|abizena=1900-1995,|izenburua=Science and civilisation in China|url=https://www.worldcat.org/oclc/779676|isbn=052105799X|pmc=779676|sartze-data=2018-10-13}}</ref>. Gaur egun ''metal'' edo ''urrezko planeta'' izena du ({{lang-zh|t=金星|p=Jīn-xīng}}), baita [[Japonia]]n eta [[Korea]]n ere.
 
[[India]]n ''Shukra Graha'' izena ematen zion, ''[[Shukra]]'' sainduaren omenez. ''Shukra'' [[Vedak|Vedar]] [[astrologia]]n agertzen da "purua" edo "distiratsu" adieraziz [[sanskrito]]z. Bederatzi [[Navagraha]]tako bat da, eta dirua, plazera eta birsortzean eragina duela uste da. [[Bhrgu|''Bhrgu''ren]] semea zen eta [[Asura]]tako gurua. ''Shukra'' hitza [[ernal-hazi]]arekin lotuta dago<ref>{{Erreferentzia|izena=Bhalla, Prem|abizena=P.|izenburua=Hindu rites, rituals, customs and traditions : a to Z on the Hindu way of life|argitaletxea=Hindoology Books|data=2009|url=https://www.worldcat.org/oclc/298180180|isbn=812230902X|pmc=298180180|sartze-data=2018-10-13}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izena=Behari,|abizena=Bepin.|izenburua=Myths & symbols of Vedic astrology|argitaletxea=Lotus Press|data=2003|url=https://www.worldcat.org/oclc/54354184|edizioa=2nd U.S. ed|isbn=0940985519|pmc=54354184|sartze-data=2018-10-13}}</ref>.
 
==== Mundu islamikoa ====
[[XI. mende]]an [[Avizena]] astronomo [[pertsiar]]rak Artizarraren lehen trantsitua ikusi zuela aipatu zuen<ref>{{Erreferentzia|izena=Bernard R.|abizena=Goldstein|izenburua=Theory and Observation in Medieval Astronomy|orrialdeak=39–47|hizkuntza=en|data=1972-03|url=https://doi.org/10.1086/350839|aldizkaria=Isis|alea=1|zenbakia=63|issn=0021-1753|doi=10.1086/350839|sartze-data=2018-10-13}}</ref>, eta beranduagoko astronomoek Ptolomeoren teoria frogatzeko erabili zuten<ref>{{Erreferentzia|abizena=electricpulp.com|izenburua=AVICENNA viii. Mathematics Physical Sciences – Encyclopaedia Iranica|hizkuntza=en|url=http://www.iranicaonline.org/articles/avicenna-viii|aldizkaria=www.iranicaonline.org|sartze-data=2018-10-13}}</ref>. [[XII. mende]]an [[Ibn Bajjah]]k "bi planeta puntu beltz gisa Eguzkiaren aurpegian" ikusi zituen, beranduago Merkurio edo/eta Artizarraren trantsitu gisa deskribatu zuena [[Maragha]]ko [[Qotb al-Din Shirazi]] astronomoak [[XIII. mende]]an<ref>{{Erreferentzia|izenburua=History of oriental astronomy : proceedings of the joint discussion-17 at the 23rd General Assembly of the International Astronomical Union, organised by the Commission 41 (History of Astronomy), held in Kyoto, August 25-26, 1997|argitaletxea=Kluwer Academic Publishers|data=2002|url=https://www.worldcat.org/oclc/49901955|isbn=1402006578|pmc=49901955|sartze-data=2018-10-08}}</ref>. Beranduago, Erdi Aroko ikustaldi guzti horiek [[eguzki-orban]]ak zirela pentsatu zen<ref>{{Erreferentzia|izena=BERNARD R.|abizena=GOLDSTEIN|izenburua=Some Medieval Reports of Venus and Mercury Transits|orrialdeak=49–59|hizkuntza=en|data=1969-12|url=https://doi.org/10.1111/j.1600-0498.1969.tb00135.x|aldizkaria=Centaurus|alea=1|zenbakia=14|issn=0008-8994|doi=10.1111/j.1600-0498.1969.tb00135.x|sartze-data=2018-10-08}}</ref>.
 
=== Behaketa Lurretik ===
[[Fitxategi:Phases-of-Venus.svg|thumb|Galileo Galileik ikusi zuen Eguzkiaren inguruan biratzen bakarrik azal zitezkeela Artizarraren fase edo aldiak.]]
[[Fitxategi:Vénus_télescope.jpg|thumb|Artizarra teleskopiotik ikusia.]]
[[Galileo Galilei]]k [[XVII. mende]]aren hasieran planeta lehen aldiz ikusi zuenean, [[Ilargiaren aldi|Ilargian bezalako faseak]] ikusi zituen, azkar aldatuz ilgoratik betera eta alderantziz. Artizarra Eguzkitik urrunen zegoenean zeruan, erdia bakarrik ikusten zen argituta, eta gertuen zegoenean betea edo berria agertzen zen. Hau bakarrik da posible Artizarrak Eguzkiaren inguruan ematen baditu birak. Hau izan zen [[Ptolomeo]]ren Eguzki-sistemaren eredu [[geozentriko]]a ukatzeko balio izan zuen lehenengo froga argia<ref>{{Erreferentzia|izena=Paolo|abizena=Palmieri|izenburua=Galileo and the Discovery of the Phases of Venus|orrialdeak=109–129|hizkuntza=en|data=2001-05|url=http://adsabs.harvard.edu/abs/2001JHA....32..109P|aldizkaria=Journal for the History of Astronomy|alea=2|zenbakia=32|issn=0021-8286|doi=10.1177/002182860103200202|sartze-data=2018-10-13}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izenburua=Sediments, diagenesis, and sedimentary rocks|argitaletxea=Elsevier|data=2005|url=https://www.worldcat.org/oclc/173244450|edizioa=1st ed|isbn=9780080525228|pmc=173244450|sartze-data=2018-10-13}}</ref>.
 
[[1639ko Artizarraren trantsitua]] zehaztasun handiz aurreikusi zuen [[Jeremiah Horrocks]]ek eta bere laguna zen [[William Crabtree]]rekin batera behatu zuten, bakoitzak bere etxetik, urte horretako [[abenduaren 4]]an<ref>{{Erreferentzia|izena=Nicholas|abizena=Kollerstrom|izenburua=William Crabtree's Venus transit observation|orrialdeak=34–40|hizkuntza=en|data=2004-06|url=http://adsabs.harvard.edu/abs/2005tvnv.conf...34K|aldizkaria=Proceedings of the International Astronomical Union|alea=IAUC196|zenbakia=2004|issn=1743-9213|doi=10.1017/S1743921305001249|sartze-data=2018-10-13}}</ref><ref group="oh">Azaroaren 24an [[egutegi juliar]]rean.</ref>.
 
Artizarreko atmosfera [[1761]]an [[Mikhail Lomonosov]]ek aurkitu zuen<ref>{{Erreferentzia|izena=Mikhail Ya|abizena=Marov|izenburua=Mikhail Lomonosov and the discovery of the atmosphere of Venus during the 1761 transit|orrialdeak=209–219|hizkuntza=en|data=2004/06|url=https://www.cambridge.org/core/journals/proceedings-of-the-international-astronomical-union/article/mikhail-lomonosov-and-the-discovery-of-the-atmosphere-of-venus-during-the-1761-transit/DB3469287EF11031C59499390B271609|aldizkaria=Proceedings of the International Astronomical Union|alea=IAUC196|zenbakia=2004|issn=1743-9221|doi=10.1017/S1743921305001390|sartze-data=2018-10-13}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izenburua=Mikhail Lomonosov {{!}} Biography & Facts|hizkuntza=en|url=http://www.britannica.com/eb/article-9048817/Mikhail-Vasilyevich-Lomonosov|aldizkaria=Encyclopedia Britannica|sartze-data=2018-10-13}}</ref>. [[1790]]an [[Johann Schröter]] astronomo alemanak berriro behatu zuen. Aurkitu zuen planeta "ilgora" fin bat zegoenean, puntak 180º baino gehiago hedatzen zirela. Modu egokian kalkulatu zuen hau eguzkiaren argia atmosfera oso dentsoan barreiatzen zelako gertatzen zela. [[Chester Smith Lyman]] astronomo estatubatuarrak behe-konjuntzioan planetaren inguruan eraztun bat ikusi zuen, atmosferaren inguruko ebidentzia berriak emanez<ref>{{Erreferentzia|izena=Henry Norris|abizena=Russell|izenburua=The Atmosphere of Venus|orrialdeak=284|hizkuntza=en|data=1899-5|url=http://adsabs.harvard.edu/abs/1899ApJ.....9..284R|aldizkaria=The Astrophysical Journal|zenbakia=9|issn=0004-637X|doi=10.1086/140593|sartze-data=2018-10-13}}</ref>. Atmosfera horrek asko zaildu zuen errotazio periodoa kalkulatzen, eta Giovanni Cassinik eta Schröterrek oker kalkulatu zuten 24 orduko periodoa<ref>{{Erreferentzia|abizena=Hussey|izenburua=VII. On the Rotation of Venus,|orrialdeak=78–79|hizkuntza=en|data=1832-03-09|url=https://doi.org/10.1093/mnras/2.11.78d|aldizkaria=Monthly Notices of the Royal Astronomical Society|alea=11|zenbakia=2|issn=0035-8711|doi=10.1093/mnras/2.11.78d|sartze-data=2018-10-13}}</ref>.
 
[[XX. mende]]ra arte, gauza gutxi aurkitu ziren Artizarrean. Ezaugarri bereizgarririk gabeko diskoak ez zuen pistarik ematen bere gainazalaren inguruan, eta [[espektroskopia]], [[radar]]ra eta [[ultramore]]ak garatu arte bere sekretuak ezin izan ziren aurkitu. Lehenengo behaketa ultramorea [[1920ko hamarkada]]n egin zuen [[Frank E.Ross]]ek, infragorri eta ultramorean ikusten ez ziren egiturak erakusten. Atmosfera hori bat azpian eta hodei altuak goian zituen atmosfera proposatu zuen<ref>{{Erreferentzia|izena=Frank E.|abizena=Ross|izenburua=Photographs of Venus|orrialdeak=57|hizkuntza=en|data=1928-7|url=http://adsabs.harvard.edu/abs/1928ApJ....68...57R|aldizkaria=The Astrophysical Journal|zenbakia=68|issn=0004-637X|doi=10.1086/143130|sartze-data=2018-10-13}}</ref>.
 
[[1900eko hamarkada]]n espektroskopia bidez begiratu zen Artizarraren errotazioa. [[Vesto Slipher]] Artizarraren argiaren [[Doppler efektua]] aztertzen saiatu zen, baina ezin izan zuen errotaziorik aurkitu. Pentsatu zuen planetak errotazio periodo oso handia izango zuela, orain arte pentsatutakoa baino askoz handiagoa<ref>{{Erreferentzia|izena=V. M.|abizena=Slipher|izenburua=A Spectrographic investigation of the rotation velocity of Venus|orrialdeak=35–52|hizkuntza=en|data=1903|url=https://doi.org/10.1002/asna.19031630303|aldizkaria=Astronomische Nachrichten|alea=3-4|zenbakia=163|issn=0004-6337|doi=10.1002/asna.19031630303|sartze-data=2018-10-13}}</ref>. [[1950eko hamarkada]]n ikusi zen lehen aldiz errotazioa erretrogradoa zela. [[Radar]] behaketan egin ziren [[1960ko hamarkada]]n, errotazioa lehen aldiz neurtuz, gaur egun ditugun balioetatik oso gertu<ref>{{Erreferentzia|izena=R. M.|abizena=Goldstein|izenburua=Rotation of Venus: Period Estimated from Radar Measurements|orrialdeak=910–911|hizkuntza=en|abizena2=Carpenter|izena2=R. L.|data=1963-03-08|url=http://science.sciencemag.org/content/139/3558/910|aldizkaria=Science|alea=3558|zenbakia=139|issn=0036-8075|pmid=17743054|doi=10.1126/science.139.3558.910|sartze-data=2018-10-13}}</ref>.
 
[[1970ko hamarkada]]n egin ziren radar behaketek lehen gainazaleko elementuak erakutsi zituzten. [[Areciboko irrati-teleskopioa|Areciboko]] [[Irrati-teleskopio]]en laguntzarekin lehen aldiz ikusi ziren bi zonalde errefraktibitate handikoak, Alpha eta Beta eskualde izena dutenak. Lehen mendi bat ere aurkitu zen, [[Maxwell Montes]]<ref>{{Erreferentzia|izena=D. B.|abizena=Campbell|izenburua=New Radar Image of Venus|orrialdeak=1123–1124|hizkuntza=en|abizena2=Dyce|abizena3=Pettengill|izena2=R. B.|izena3=G. H.|data=1976-09-17|url=http://science.sciencemag.org/content/193/4258/1123|aldizkaria=Science|alea=4258|zenbakia=193|issn=0036-8075|pmid=17792750|doi=10.1126/science.193.4258.1123|sartze-data=2018-10-13}}</ref>. Hiru eskualde hauek dira Artizarrean emakume izena ez duten bakarrak.
 
=== Esplorazioa ===
[[Fitxategi:Venera_4_(MMA_2011)_(1).JPG|thumb|''Venera 4'' zundaren 3:1 eskalako kopia bat.]]
[[Fitxategi:Pioneer Venus orbiter.jpg|thumb|Pioneer Venus]]
Artizarrera bidali zen lehen espazio ontzia [[Venera 1|''Venera 1'']] [[Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna|sobietarra]] izan zen, [[Venera Programa]]koa, [[1961]]ean<ref>{{Erreferentzia|izena=Don P.|abizena=Mitchell|izenburua=Inventing The Interplanetary Probe|url=http://www.mentallandscape.com/V_OKB1.htm|aldizkaria=www.mentallandscape.com|sartze-data=2018-10-13}}</ref>. Bidean hondatu egin zenez, iritsi zen lehenengo espazio zunda [[Mariner 2|''Mariner 2'']] [[Ameriketako Estatu Batuak|amerikarra]] izan zen [[1962]]an<ref>{{Erreferentzia|izena=C. H.|abizena=Mayer|izenburua=Observations of Venus at 3.15-CM Wave Length.|orrialdeak=1|hizkuntza=en|abizena2=McCullough|abizena3=Sloanaker|izena2=T. P.|izena3=R. M.|data=1958-1|url=http://adsabs.harvard.edu/abs/1958ApJ...127....1M|aldizkaria=The Astrophysical Journal|zenbakia=127|issn=0004-637X|doi=10.1086/146433|sartze-data=2018-10-13}}</ref>.
 
''Venera'' programa jarraituz, Sobietar Batasunak hainbat espazio-ontzi bidali zituen. Gainazala ukitzen lehena ''Venera 3'' izan zen, [[1966]]an, baina gainazalarekin talka egin eta suntsitu egin zen. ''Venera 4'' zunda beste planeta bati buruzko informazioa bidaltzen lehena izan zen, [[1967]]an. Atmosferaren ezaugarriak neurtu zituen, hala nola tenperatura, presioa eta dentsitatea. ''Venera 5'' eta ''Venera 6'' zundekin datu horiek hobetu ziren, baina ''Venera 4'' bezala, ez ziren gainazalera heldu. ''Venera 4''k bateriak agortu zituen lurra ukitu baino lehenago eta ''Venera 5'' eta ''Venera 6'' 18 km-ko altueran suntsitu egin ziren, presio handiengatik<ref>{{Erreferentzia|izena=Don P.|abizena=Mitchell|izenburua=Plumbing the Atmosphere of Venus|url=http://www.mentallandscape.com/V_Lavochkin1.htm|aldizkaria=www.mentallandscape.com|sartze-data=2018-10-13}}</ref>.
 
Lehen lurreratze arrakastatsua [[1970]]eko [[abenduaren 15]]ean egin zuen ''Venera 7'' ontziak. ''Venera 8''k [[1972]]an lur hartu zuen. Tenperatura eta lurraren konposizioa aztertu zuten.
 
''Venera 9''ren lurreratze zunda planeta honen gainazaleko irudiak bidali zituen lehena izan zen, [[1975]]an. Tenperatura eta beste hainbat gauza neurtu zituen eta lainoak hiru geruzatan daudela aurkitu zuen. ''Venera 10''ek antzerako misioa egin zuen.
 
[[1978]]an [[NASA]]k [[Pioneer 10|Pioneer]] zundak bidali zituen. ''Pioneer Venus Multiprobe'' ontzia lurreratu egin zen eta ''Pioneer Venus Orbiter'' ontzia orbitatzen ipini zen, 17 esperimentu burutu zituen ,erregaia agortu zitzaion arte<ref>{{Erreferentzia|izena=Lawrence|abizena=Colin|izenburua=The Pioneer Venus Program|orrialdeak=283–306|hizkuntza=en|abizena2=Hall|izena2=Charles F.|data=1977-05|url=https://doi.org/10.1007/BF02186467|aldizkaria=Space Science Reviews|alea=3|zenbakia=20|issn=0038-6308|doi=10.1007/bf02186467|sartze-data=2018-10-13}}</ref>.
 
[[1978]]an ere ''Venera 11'' eta ''Venera 12'' zundak bidali ziren Artizarrera baina hainbat elementuk, kamerak barne, ez zuten funtzionatu. Egin ziren azterketen artean, tximista ugari izan zirela jakin zen. [[1982]]an ''Venera 13'' eta ''Venera 14'' ontziek antzeko misioa egin zuten, baina artean kamerek funtzionatu zuten eta planetaren gainazalaren kolorezko argazkiak bidali zituzten. [[1983]]an ''Venera 15'' eta ''Venera 16''k orbitan zenbait azterketa egin zituzten.
 
Sobietar Batasunak espazio-ontziak bidaltzen segitu zuen. [[1985]]ean ''[[Vega (espaziontzia)|Vega]] 1'' eta ''Vega 2'' iritsi ziren. Lurreratze zundek hainbat datu atera zituzten, adibidez goi lainoak azido sulfurikoz osatuta daudela. Aerostato pare bat ere askatua zituzten atmosferan, eta 53 km-ko altueran ibili ziren, 46 eta 60 orduz, hurrenez hurren. Planetaren heren batean zehar bidaiatu zuten. Tenperatura, presioa, haizeen abiadura eta lainoen dentsitatea neurtu zituen, eta espero baino turbulentzia eta konbekzio gehiago aurkitu zituen.
 
[[1990]]an [[Magellan|''Magellan'']] estatubatuar ontzia iritsi zen Artizarrera. Azaleraren % 98 radar bidez aztertu zuen, 100 metroko erresoluziodun mapa lortuta. [[1994]]an, aurreikusi zen bezala, atmosferan suntsitu zen. Zenbait espazio-ontzik beste planeta batzuetarako bidaian Artizarretik gertu igaro dira, [[Galileo (espazio misioa)|Galileo]] eta [[Cassini-Huygens]] bezala. Hainbat argazki atera zituzten. [[Europako Espazio Agentzia|ESAk]] [[Venus Express|''Venus Express'']] programa gertatu du atmosferaren ezaugarriak aztertzeko orbitatik. [[2005]]eko [[azaroaren 9]]an jaurti zuten, misioa [[2006]]. urtean hasteko asmoz eta 500 egun iraun zitzan. [[MESSENGER]] eta [[BepiColombo]] Merkuriorako misioak Artizarretik gertu igaroko dira, planetari buruzko datu gehiago jasotzeko.
 
== Artizarra kulturan ==
Artizarra gaueko zeruaren ezaugarri garrantzitsua da, eta horregatik eragin berezia izan du [[mitologia]]n (ikus [[Venus (mitologia)]]), [[astrologia]]n eta fikzioan historian zehar eta kultura askotan.
 
=== Literaturan ===
[[Fitxategi:Planetstories.jpg|thumb|1939ko ''Planet stories''en azala.]]
Poeta klasikoek izarraren eta bere argiaren inguruan idatzi zuten. Adibidez [[Homero]], [[Safo]], [[Ovidio]] eta [[Virgilio]]k izarraren argiari buruz hitz egiten duten<ref>{{Erreferentzia|izenburua=EOSPHORUS & HESPERUS (Eosphoros & Hesperos) - Greek Gods of the Morning & Evening Stars|hizkuntza=en|url=http://www.theoi.com/Titan/AsterEosphoros.html|aldizkaria=www.theoi.com|sartze-data=2018-10-13}}</ref>. [[William Blake]], [[Robert Frost]], [[Alfred Lord Tennyson]] eta [[William Wordswort]]ek poemak idatzi zizkioten Artizarrari<ref>{{Erreferentzia|izena=Sobel,|abizena=Dava.|izenburua=The planets|argitaletxea=Viking|data=2005|url=https://www.worldcat.org/oclc/59098834|isbn=0670034460|pmc=59098834|sartze-data=2018-10-13}}</ref>. ''Gaueko izar'' zein ''egunsentiko izar'' gisa ere obra askotan agertuko da, hizkuntza ezberdinetan, baita euskaraz ere<ref>{{Erreferentzia|izenburua=ARRASATE/MONDRAGÓN - Auñamendi Eusko Entziklopedia|hizkuntza=eu|url=http://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/eu/arrasatemondragon/ar-18405-36719/|aldizkaria=aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus|sartze-data=2018-10-13}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izenburua=artizar - Orotariko Euskal Hiztegia bilaketa|hizkuntza=eu-es|url=https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_oeh&view=frontpage&Itemid=413&lang=eu&xeh=0&sarrera=artizar|aldizkaria=www.euskaltzaindia.eus|sartze-data=2018-10-13}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izenburua=goiz - Orotariko Euskal Hiztegia bilaketa|hizkuntza=eu-es|url=https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_oeh&view=frontpage&Itemid=413&lang=eu&sarrera=goiz&xeh=31|aldizkaria=www.euskaltzaindia.eus|sartze-data=2018-10-13}}</ref>.
 
Artizarra planeta fisiko bat zela ikusterakoan, eta atmosfera sendo bat duela ikusita, [[zientzia-fikzioa]]n espekulazio ugari egon dira Artizarraren inguruan. Zientzialari batzuek proposatu zuten [[Pantalasa]] moduko bat izan zitekeela, uharte batzuekin. [[Olaf Stapledon]]ek [[1930]]ean ''Last and First Men'' idatzi zuen, ozeanoz betetako planeta gisa. [[C. S. Lewis]]ek idatzitako ''Perelanda'' edo [[Isaac Asimov]]ek [[1954]]an idatzitako ''Lucky Starr and the Oceans of Venus'' ere [[kanbriar]] estiloko planeta ozeaniko batenak dira, bizi urtarrez beteta<ref name="Miller">{{Erreferentzia|izena=Ron|abizena=Miller|izenburua=Venus|argitaletxea=Twenty-First Century Books|data=2002|url=https://www.worldcat.org/oclc/47689950|isbn=0761323597|pmc=47689950|sartze-data=2018-10-13}}</ref>.
 
[[1918]]an [[Svante Arrhenius]] [[Kimikaren Nobel saria]]k proposatu zuen Artizarra hodeiez inguratuta bazegoen, derrigorrez ura egon behar zela. Planetan [[padura]] ugari egongo zirela pentsatu zuten, euri handia egiten zuen lurraldea<ref name="Galaxy">{{Erreferentzia|izenburua=Galaxy v24n04 (1966 04)|url=http://archive.org/details/Galaxy_v24n04_1966-04|sartze-data=2018-10-13}}</ref>. [[Oihan-tropikal]]ak [[landare haragijale]]ekin pentsatu zituzten zientzia-fikziozko idazle askok. [[Edgar Rice Burroughs]]ek 1930eko hamarkadan "''Venus series''" izenekoak eginzituen, [[Amtor]] izeneko fikziozko Artizarra. [[Robert Heinlein]]en ''Future History series'' eta [[Henry Kuttner]]ren ''Fury'' serieek Arrheniusen ikuspegia fikziora eraman zuten. [[Ray Bradbury]]ren "The Long Rain" eta "All Summer in a Day" istorioak ere etengabe euria egiten zuen planeta imajinatu zuen. [[Perry Rhodan]]ek oihan-tropikala zen Artizarra irudikatu zuen<ref name="Miller"/>.
 
Hodeiez estalitako mundu horretan atmosferak ur guztia batzen zuela eta lurrean harea-ekaitzak zituen planeta lehor bat ere proposatu zuten<ref name="Galaxy" />. [[1922]]an [[Charles Edward St. John]]ek eta [[Seth B. Nicholson]]ek ez zuten aurkitu atmosferan dagoen [[oxigeno]]a espektroskopia bidez, eta proosatu zuten basamortua izan zitekeela planeta. Ikusepspegi honek ez zuen hainbeste arrakasta izan zientzia-fikzioan, baina [[Poul Anderson]]en ''The Big Rain'' eta [[Frederik Pohl]] eta [[Cyril M. Kornbluth]]en ''The Space Merchants'' lanetan ikuspegi hau jorratzen da.
 
Venera programaren ostean Artizarraren errealitatea zein zen ikusi zen, eta dagoeneko bizitza zaila zela ikusi zuten zientzia-fikzio idazleek. Aurreko ikuspegiak jorratzen jarraitu bazuten ere, ikuspegi berri bat ere sortu zen: [[terraformazio]]a lantzen zuen generoarena<ref>{{Erreferentzia|izenburua=A companion to science fiction|argitaletxea=Blackwell Pub|data=2005|url=https://www.worldcat.org/oclc/56924865|isbn=1405112182|pmc=56924865|sartze-data=2018-10-13}}</ref>. Horren adibideetako batzuk [[Arthur C. Clarke]]ren ''3001: The Final Odyssey'' edo ''[[Star Trek]]'', ''[[Exosquad]]'', ''[[Mark Brandis]]'' komikiak edo ''[[Venus Wars]]'' [[manga]] lirateke.
 
=== Zinema eta telebistan ===
[[Zinema]] eta [[telebista]]n askotan jorratu da mitologia klasikoko ikuspegi bat, gizarte [[matriarkal]]a eta [[Amazona (mitologia)|amazonak]] zituen planeta baten gisa. Planeta hori [[gizonezko]]entzat arriskutsuak izango litzateke. Hainbat filmetan agertu da Artizarra modu horretan: ''[[Abbott and Costello Go to Mars]]'', ''[[Queen of Outer Space]]'' ([[Zsa Zsa Gabor]]rekin) edo ''[[Space Patrol]]'', adibidez.
 
Alemaniako ''[[Der Schweigende Stern]]'' edo ''[[Astronauci]]'' film alemanek ere Artizarra zuten hizpide. Azken honek [[Tunguskako gertakaria]] Artizarretik zetorren espazio-ontzi batek sortutakoa zela proposatzen zuen. [[Errusia]]n egindako ''[[Planeta Bur]]'' filmak Artizarrean [[dinosauro]]ak zeudela zioen.
 
''[[Doctor Who]]'' edo ''[[The Avengers]]'' telesailetan ere agertu da Artizarra. ''[[Cowboy Bebop]]'' animazio-filmak ere Artizarrean zuen ataletako bat.
 
=== Musika ===
[[Fitxategi:Holst- venus.ogg|thumb|''Planetak'' suitearen bigarren mugimendua, ''Venus'', AEBko Aireko Armadaren bandaren interpretazioan.]]
[[Gustav Holst]] musikagileak [[1914]] eta [[1916]] artean ''[[Planetak (suitea)|Planetak]]'' izeneko [[suite]]a sortu zuen. [[Astrologia]]ri lotutako kontzeptuekin, planetek [[psike]]an duten eraginari buruz pentsatu zuen idazterakoan<ref>{{Erreferentzia|izenburua=The Great Composers And Their Music|hizkuntza=en|url=https://www.discogs.com/label/92878-The-Great-Composers-And-Their-Music|aldizkaria=Discogs|sartze-data=2018-10-12}}</ref>. Lehen mugimendua [[Marte]]ri eskaini zion eta bigarrena Artizarrari , ''Bakea dakarrena'' azpitituluarekin.
 
=== Margolaritza ===
Margolaritzan badira ere Artizarra margotu dutenak, askotan [[alegoria]] gisa:
<gallery mode="packed" heights="150px">
Fitxategi:Donato Creti - Astronomical Observations - 04 - Venus.jpg|[[Donato Creti]]
Fitxategi:Luis Ricardo Falero - The Planet Venus.jpg|[[Luis Ricardo Falero]]
Fitxategi:Augustins - L'Etoile du Berger - Camille Corot Ro60 1864.jpg|[[Camille Corot]]
Fitxategi:Szermentowski Morning star.jpg|[[Józef Szermentowski]]
Fitxategi:Van_Gogh_-_Starry_Night_-_Google_Art_Project.jpg|[[Vincent van Gogh]] (Artizarra behean dago)
</gallery>
 
=== Artizarraren ikurra ===
[[Fitxategi:Venus symbol.svg|ezkerrera|50px]]
Artizarraren [[ikur astronomiko]]a biologian [[eme]]ak identifikatzeko erabiltzen den berdina da: zirkulu bat gurutze txiki batekin azpian. Artizarraren ikurra [[feminitate]]a adierazteko erabiltzen da, eta [[feminismo]]ak ere erabili du. Mendebaldeko [[alkimia]]n [[kobre]]aren ikurra da. Kobrea ispiluak egiteko erabiltzen zen antzinaroan eta, horregatik, mitologiako Venusekin lotzen da<ref>{{Erreferentzia|izena=William T.|abizena=Stearn|izenburua=The Origin of the Male and Female Symbols of Biology|orrialdeak=109–113|data=1962|url=http://www.jstor.org/stable/1217734|aldizkaria=Taxon|alea=4|zenbakia=11|doi=10.2307/1217734|sartze-data=2018-10-13}}</ref>.
 
=== Astrologian ===
[[Fitxategi:Cardiff_castle_-_Turm_3_Venus.jpg|120px|thumb|Artizarra [[Cardiffko gaztelua]]n, [[Libra]]ren ikurrarekin.]]
[[Astrologia]]n Artizarra [[Taurus (astrologia)|Taurus]] eta [[Libra (astrologia)|Libra]] agintaria da, asaldatua da [[Pisces (astrologia)|Piscesen]], [[Virgo (astrologia)|Virgon]] erortzen da eta kaltetua da [[Aries (astrologia)|Aries]] eta [[Scorpius (astrologia)|Scorpiusen]]. Artizarraren kultuak [[Erromatar mitologia]]rekin lotuta daude, eta pasioa, maitasuna eta edertasunarekin lotzen dira. Era berean, magiarekin boterea eraldatzeko aukerarekin lotzen da.
 
Astrologian harmonia, erresilientzia, edertasuna, formen zaintza, elkartasuna, afektua, berdintasuna eta [[bestea]]rekin begiko izateko beharrarekin lotzen da. Plazer nahiarekin lotzen da. Erlazio erromantikoak gobernatzen ditu, baita ezkontzak eta negozio elkarketak, zein [[sexu]]a eta bizitza soziala. [[Marko Manilio]] [[I. mende]]ko poetak Artizarra emankorra zela esan zuen.
 
Artizarraren eguna [[ostiral]]a da (''vineri, viernes, vendredi'' eta ''venerdì'' hitzetan ikusten da). [[Dante Alighieri]]k [[erretorika]]rekin lotu zuen Artizarra. [[Txinako astrologia]]n Artizarra metalekin lotuta dago, eta Indian dirua, plazera eta birsorkuntzarekin.
 
== Bizia Artizarrean ==
{{sakontzeko|Bizia Artizarrean|Artizarraren terraformazioa}}
[[Fitxategi:TerraformedVenus.jpg|thumb|Artizarraren terraformazioaren irudikapen artistikoa.]]
Artizarrean [[bizia]] egon zitekeela aspalditik pentsatutako gai bat da<ref>{{Erreferentzia|izena=A.,|abizena=Richard.|izenburua=Other worlds than ours.|argitaletxea=Hardpress Publishing|data=2012|url=https://www.worldcat.org/oclc/940844465|isbn=1290386153|pmc=940844465|sartze-data=2018-10-13}}</ref>, baina [[1960ko hamarkada]] eta gero, Artizarra ikertzen hasi zenean, egoera muturrekoa zela ikusi zen Lurrean dugun biziaren antzeko zerbait egoteko.
 
Artizarra Eguzkitik Lurretik gertuago egonik, gainazaleko tenperatura 735 K hartzen dituela ikusirik, presio atmosferikoa Lurrean baino 90 aldiz handiagoa dela ikusita, eta berotegi-efektuaren inpaktu handiaren ondorioz, uretan oinarritutako bizia ez da batere probablea. Zientzialari batzuek espekulatu dute [[mikroorganismo]] [[extremofilo]] [[termoazidofilo]]ak egon daitezkeela Artizarreko atmosferaren goiko aldeetan, tenperaturak baxuagoak diren guneetan<ref>{{Erreferentzia|izena=Stuart|abizena=Clark|izenburua=Acidic clouds of Venus could harbour life|hizkuntza=en-US|url=https://www.newscientist.com/article/dn2843-acidic-clouds-of-venus-could-harbour-life.html|aldizkaria=New Scientist|sartze-data=2018-10-13}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izenburua=Venus clouds 'might harbour life'|hizkuntza=en-GB|data=2004-05-25|url=http://news.bbc.co.uk/2/hi/3746583.stm|sartze-data=2018-10-13}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izena=Lewis R.|abizena=Dartnell|izenburua=Constraints on a potential aerial biosphere on Venus: I. Cosmic rays|orrialdeak=396–405|abizena2=Nordheim|abizena3=Patel|abizena4=Mason|abizena5=Coates|abizena6=Jones|izena2=Tom Andre|izena3=Manish R.|izena4=Jonathon P.|izena5=Andrew J.|izena6=Geraint H.|data=2015-09|url=https://doi.org/10.1016/j.icarus.2015.05.006|aldizkaria=Icarus|zenbakia=257|issn=0019-1035|doi=10.1016/j.icarus.2015.05.006|sartze-data=2018-10-13}}</ref>.
 
Venera, Pioneer Venus eta Magellan misioen analisietan [[karbonilo sulfuroa]], [[hidrogeno sulfuro]]a eta [[sufre dioxido]]a aurkitu zen goi-atmosferako zona batzuetan. Venerak [[kloro]] toxiko kopuru handia aurkitu zuen hodeien azpian<ref>{{Erreferentzia|izena=Grinspoon, David|abizena=Harry.|izenburua=Venus revealed : a new look below the clouds of our mysterious twin planet|argitaletxea=Addison-Wesley Pub|data=1997|url=https://www.worldcat.org/oclc/35285447|isbn=0201406551|pmc=35285447|sartze-data=2018-10-13}}</ref>. Karbono sulfuroa zaila da sortzen modu inorganikoan, baina bulkanismoaren ondorioa izan daiteke<ref>{{Erreferentzia|izena=Seinfeld, John|abizena=H.,|izenburua=Atmospheric chemistry and physics : from air pollution to climate change|url=https://www.worldcat.org/oclc/234085040|edizioa=Second edition|isbn=9781118591369|pmc=234085040|sartze-data=2018-10-13}}</ref>. [[Azido sulfuriko]]a goi-atmosferan sortzen da Eguzkiaren ekintza fotokimikoaren ondorioz, [[karbono dioxido]]a, [[sufre dioxido]]a eta [[ur]] lurrunean eragitean<ref>{{Erreferentzia|abizena=esa|izenburua=Acid clouds and lightning|url=http://m.esa.int/Our_Activities/Space_Science/Venus_Express/Acid_clouds_and_lightning|aldizkaria=European Space Agency|sartze-data=2018-10-13}}</ref>. 2019ko abuztuan astronomek aipatu zuten atmosferan ematen ziren epe luzeko albedoaren aldaketak "absortzio ezezagunekoak" zirela, eta hauek izan zitezkeela edo kimikoak edo goi atmosferan bizi ziren mikroorganismo kolonia handiak<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Could microbes be affecting Venus’ climate? {{!}} EarthSky.org|hizkuntza=en-US|url=https://earthsky.org/space/could-microbes-be-affecting-venus-climate|aldizkaria=earthsky.org|sartze-data=2020-09-14}}</ref>.
 
[[Artizarraren kolonizazioa]] posible egiteko [[Artizarraren terraformazioa]] proposatu dute, edo atmosferan hegan egiten duten kolonietan oinarritutako zibilizazio batean<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Why We Should Build Cloud Cities on Venus|hizkuntza=en-us|data=2015-02-02|url=https://motherboard.vice.com/en_us/article/why-we-should-build-cloud-cities-on-venus|aldizkaria=Motherboard|sartze-data=2018-10-13}}</ref>.
 
== Oharrak ==
{{erreferentzia zerrenda|taldea="oh"}}
 
== Erreferentziak ==
{{erreferentzia zerrenda|2}}
 
== Ikus, gainera ==
* [[Artizarraren kolonizazioa]]
* [[Artizarraren terraformazioa]]
* [[Berotegi-efektu]]
* [[Eguzki sistemaren sorrera eta garapena]]
 
== Kanpo estekak ==
{{Atari|Eguzki-sistema}}
* [http://nssdc.gsfc.nasa.gov/planetary/factsheet/venusfact.html NASA - Artizarraren ezaugarriak (ingelesez)]
* [http://nssdc.gsfc.nasa.gov/planetary/planets/venuspage.html NASA - Artizarrari buruzko webgunea (ingelesez)]
{{autoritate kontrola}}
 
{{Bizia Eguzki-sisteman}}{{Eguzki sistema aurkibidea}}
 
[[Kategoria:Artizarra]]