Zipreko gatazka: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Sikret8 (eztabaida | ekarpenak)
Sikret8 (eztabaida | ekarpenak)
293. lerroa:
Hogei urteko elkarrizketen ondoren, hasieratik bezain urrun zirudien akordio batek. Hala ere, bateratze baten oinarrizko parametroak nazioartean adostuta zeuden: Zipre bi zatitan banatutako federazioa izango zen. Halaber, irtenbide bat espero zen honako arazo hauei aurre egiteko: konstituzio aldaketak, lurralde banaketak, inbasio aurreko jabeei lurrak itzultzea edo konpentsazio-ordainketak, lekualdatutako pertsonak itzultzea, Zipreren desmilitarizazioa, [[turkiar kolono]]en legitimazioa eta bakea mantentzeko etorkizuneko konponketak<ref name=Bibliografia104/>.
 
Liskarrak 1996ko abuztuan iritsi ziren, [[greziar]] errefuxiatuak [[Zipreko turkiar inbasioa|Zipreren okupazioaren]] aurkako protestak egiten hasi zirenean. Zipreko Motorzaleen Federazioak uhartearen banaketaren 22. urteurrena zela gogoratzeko "Motorzaleen martxa" izena hartu zuen ekintza antolatu zuen. Manifestazioaren asmoa [[Berlin]]dik [[Kirenia]]ra bidea egitea zen eta horretarako motorzaleek muga modu baketsuan zeharkatu nahi zuten. Eskariak Turkiako indar militarrak Zipretik erabat erretiratzea eta errefuxiatuak euren etxeetara itzultzea ziren. Hala ere, turkiarren erantzuna bortitza izan zen eta [[Otso grisak|Otso grisek]] [[Tassos Isaak]] gaztea hil arte kolpatu zuten Nazio Batuen kontrolpeko lurraldean<ref>{{en}} [http://www.hri.org/MFA/foreign/cyprus/UN2.htm "The demonstrations of 11 August 1996". Nazio Batuen Erakundea. 2021.10.21</ref>
 
Heriotzak Zipreko gizartea astindu zuen. Hiletaren ondoren, abuztuaren 14an, protestak ugaritu ziren eta horietan beste ezbehar bat gertatu zen. [[Solomos Solomou]] gazteak [[Marra Berdea|Nazio Batuen kontrolpeko gunearen]] muga zeharkatu zuen [[Turkiako bandera]] jaisteko asmoz eta horretan ari zela turkiar poliziak tiroz hil egin zuen. Solomou Tassos Isaaken lehengusua zen. Zipreko Errepublikako agintariek ikerketa bat jarri zuten abian eta azken hilketaren errudun Kenan Akin eta Erdan Emanet jo zituen. Manifestazioetan turkiar indarrek bi britainiar soldaduren aurka ere tiro egin zuten.