«Zipreko gatazka»: berrikuspenen arteko aldeak

355 bytes added ,  Duela 7 hilabete
t
1967ko apirilaren 21ean estatu-kolpe bat gertatu zen Grezian. Eskuin muturreko [[Koronelen Diktadura|junta militarrak]] bereganatu zuen boterea eta [[CIA]]ren babesarekin agenda ultra-nazionalista jarri zuen martxan. Horrek arrakalak sortu zituen greko-zipretarren artean. Greziako Juntako ezkutuko buruzagia zen [[Dimitrios Ioannidis]]ek presioa egin zion Makarios III.ari ''Enosis''a lehenbailehen aldarrika zezan; hala ere, presidentea ez zegoen adierazpen hori egitearen alde. Ez zuen Zipre diktadura militarraren mende utzi nahi eta herritarren arteko borroken eta turkiar inbasioaren beldur zen.
 
[[Cyprus Airwaysen 284 hegaldia]]ren ezbeharrarekin batera<ref>{{en}} Higgs, Douglas Geoffrey (1982). "Explosives sabotage and its investigation in civil aircraft". ''Journal of Occupational Accidents: Elsevier Ltd''. 249–258. or.</ref><ref>{{en}} [https://aviation-safety.net/database/record.php?id=19671012-0 "Aviation Safety Network G-ARCO occurrence synopsis"]. ''Aviation Safety Network''. 2021.10.21</ref>, uharteko giroak berriro egin zuen okerrera. [[George Grivas]], [[Zipreko Guardia Nazionala|Guardia Nazionalaren]] komandantea eta [[Zipretar Borrokalarien Erakunde Nazionala|EOKAko]] buruzagi ohia, turko-zipretar enklabeen ingurua patruilatzen hasi zen Makariosen aginduen kontra eginez. Mugimendu horrek turkiarren erreakzioa ekarri zuen eta azaroaren 15ean berriro liskarrak sortu ziren. Grivasen indarrek 26 turko-zipretar hil zituzten. Turkiako Errepublikaren erantzuna berehalakoa izan zen: Grivas uhartetik kanporatu, Greziako soldadu gehienak erretiratu eta turko-zipretar enklabeen kontrako blokeoa kendu ezean, Turkia indarrez sartuko zen uhartean. Herrialdeak interbentziorako prest zirudien eta indar greko-zipretarrak bonbardatzeari ekin zion. Beraz, Makariosek ultimatuma onartzea erabaki zuen eta, era berean, Guardia Nazionaleko tropak murriztu eta Zipreren independentziaren aldeko beste indar bat sortu zuen.
[[Fitxategi:Georgios Grivas 1967.jpg|160px|left|thumb|Georgios Grivas EOKA B talde armatuaren sortzailea.]]
Atzerakada abagune aproposa iruditu zitzaien turko-zipretarrei eta euren [[Behin-behineko Turko-zipretar Administrazioa|behin-behineko administrazioa]] aldarrikatu zuten 1967ko abenduaren 28an. Makariosek berehala legez kanpokotzat jo zuen administrazio berria, hala ere, bere ahultasunak aldaketa ekarriko zuen gatazka ikusteko modura. Artzapezpikua, gobernuko gainerako kideekin batera, onartzen hasia zen turko-zipretarrek nolabaiteko autonomia politikoa izan beharko zutela eta uhartea Greziarekin bateratzea momentuz ezinezkoa izango zela. Bien bitartean, Greziako junta militarra urduritzen hasia zen. Arrakasta nazionalistak behar zituen etxeko gobernua eta herritarren babesa mantentzeko, eta Zipreko presidentea ez zeukaten laguntzeko prest. Makariosi komunisten jarraitzaile izatea egotzi zioten eta bera eta bere gobernuaren kontrako ekintzak martxan jartzea erabaki zuten. CIAren eta junta militarraren laguntzari esker, George Grivas ezkutuan bueltatu zen uhartera 1971. urtean eta [[EOKA B]] talde armatu ultra-nazionalista sortu zuen. 1971. eta 1974. urteen artean talde paramilitarrak Zipreko gobernua kanporatzeko bost plan prestatuko zituen, tartean presidentearen kontrako hilketa saiakerak. Dena den, ekintzek porrot egin zuten.
11.187

edits