«Zipreko gatazka»: berrikuspenen arteko aldeak

276 bytes added ,  Duela 7 hilabete
t
1963ko abenduaren 21ean borrokak piztu ziren [[Nikosia]] hiriburuan eta handik gutxira uharte osora zabaldu ziren. Makarios presidenteak eta Küçük presidenteordeak herritarrak lasaitzeko adierazpenak egin zituzten, baina alferrikakoak izan ziren. Komunitateen arteko istiluak larriak izaten hasi ziren. Uhartean zeuden Turkiako soldaduak mobilizatu eta Nikosia iparraldera eta turko-zipretarren herrietara joan ziren; Greziako soldaduak ere greko-zipretarrak bizi ziren eremuetan kokatu ziren. Egoera okertzen hasi zenez, abenduaren 27an presidenteak Berme Itunean parte hartu zuten indarrei (Erresuma Batua, Grezia eta Turkia) dei egin zien laguntza eske eta Su-etenaren Indar Bateratua sortu zuten. Indarrak uhartean zehar zabaldu ziren eta egoera kontrolatzen hasi ziren. Hala ere, 1964ko martxora arte iraun zuten liskarren ondorioz, 364 turko-zipretar eta 174 greko-zipretar hil ziren eta zenbait herritar lekualdatzera behartu zituzten; zehazki, euren eskualdeetan gutxiengo ziren 25.000 turkiar Zipren sortutako [[Turko-zipretar enklabeak|enklabeetara]] eraman zituzten herri-liskarretatik babesteko asmoz, baita 1.200 armeniar eta 500 greziar ere. Gainera, hiriburua bitan zatitzea erabaki zuten greziarrak eta turkiarrak banatzeko: abenduaren 30ean [[Marra Berdea (Zipre)|Marra Berdea]] ezarri zen.
[[Fitxategi:Cyprus 1973 ethnic neutral.svg|200px|thumb|right|Turkiar enklabeen mapa.]]
Liskarrek gobernuaren behin-betiko kolapsoa ekarri zuten. Gaur egun ez da argi zer gertatu zen politikarien artean: Zipreko greziarrek errua turkiarrei egotzi zieten, elkarbanatzen zuten gobernua administrazio propio bat sortzeko eta azken batean ''Taksim''a gauzatzeko utzi zutela esanez; turkiarrek, aldiz, greziarrek gobernua uztera behartu zituztela argudiatu zuten, greko-zipretarrek [[Akritas Plana]] jarraitzen zutela eta euren benetako helburua (''Enosis''a) gauzatzeko oztoporik ez izateko kanporatu zituztela. Nolanahi ere, turkiarren dimisioaren ondoren sortu zen eta greziarrek bakarrik osatzen zuten Zipreko Errepublikako gobernu berria legitimotzat hartu zuen 1964ko otsailean Nazio Batuen Erakundearen baitako batzordeak eta herritarrak babesteko bake-indarrak bidaltzea erabaki zuen. 1964ko martxoaren 4ko [[Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluaren 186. Ebazpena]]ren bidez [[Zipren Bakea Mantentzeko Nazio Batuen Indarra]] (UNFICYP) sortu zen<ref>{{en}}{{fr}} [https://web.archive.org/web/20090920140709/http://daccessdds.un.org/doc/RESOLUTION/GEN/NR0/211/44/IMG/NR021144.pdf?OpenElement "Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluaren 186. Ebazpena: Zipreko auzia"] (PDF). Nazio Batuen Erakundea (1964.03.04). 2021.10.21</ref>.
 
==== Bake saiakera antzuak ====
11.188

edits