Ordunteko behor: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
142. lerroa:
[[Fitxategi:Ordunte urtegi.jpg|thumb|250 px|[[Ordunteko urtegia]]ren ikuspegia. Ordunteko behorren inguru naturala]]
 
Merindadeak zein [[Pancorbo]] aldeko lurrek hainbat ezaugarri komun daukate inguru natural zein [[klima]]ri dagokienez. Alde batetik, [[altitude]] batetik bestera ezberdintasun handiak daude: [[haran]]ak nahiko hezeak dira, [[larre]] ugariekin. Honek eragina dauka arrazaren tamainan, beste hainbat poni kantabriarrek askoz larre eskasagoetan larretzenlarratzen baitira. Goi mendiko guneak, berriz, hotzagoak dira. [[Klima kontinental]]a dago bertan, hotz-beroaren aldaketa handiekin. Neguan -10 °C inguruko tenperaturak ohikoak dira eta udan berriz aise gainditzen dira 30 °C. [[Obarenes mendiak|Obarenes mendietan]] zein eskualdeko gainontzeko mendietan [[Kantauri itsaso]]ko [[Foehn efektu]] nabarmena dago, eta honek eragin handia dauka landaretzarengan. Eskualdean neguan ohikoak dira elurradak ere.
 
[[XVI. mendea]]n eskualde guztia baso sarriez estalita zegoen: [[arte (zuhaitza)|Artadiak]], [[erkametz|erkameztiak]] zein [[pago|pagadiak]] goi aldetan. Landaretzan [[mediterranear baso]]a zein [[hostozabalen baso misto epel]]a nahasten dira, inguru natural aberatsa sortuz. Giza populazioaren handitzeak baso askoren mozketa ekarri zuen. Horrela basoen lepotik larreak, hazkundeak eta herriak zabaldu ziren. Joan den mendean, moztutako basoen ordez herri sailetan kanpoko hainbat zuhaitz aldatu ziren, epe motzeko egur ekoizpenari begira. [[Pinu gorri|Lerrak]] (nahiz eta espezie hau neurri batean bertakoa den eskulade hauen hainbat mendietan), [[Larizio pinu]]ak eta [[Itsas pinu]]ak.
149. lerroa:
Gaur egun Lautzako zaldiak larretzen diren inguruan hiru landaretza maila daude:
* zuhaitzak; arte, erkametz zein pago zuhaitzek udako beroen aurrean babesa eskaintzen diete zaldiei;
* sastrakak; [[abaritz]]a, [[ipuru]]a, [[elorri beltz]]a eta [[txilar]]ra besteak beste, hegukonguko egun hotzetan zaldiari babesa eta bazka eskaintzen diotenak;
* belarrak; Alde batetik [[lekadun]]ak; [[Lotus corniculatus]], [[hirusta zuri]]a, [[Trifolium campestre|hirusta horia]], [[argi-belar]]ra. Bestetik [[Poaceae|gramineak]]; [[Poa pratensis]], [[Din-dil|Briza media]], [[Larre-pleotza|Phleum pratense]], [[Cynosurus cristatus]]...