Erroma: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t 83.213.172.11 wikilariaren aldaketak ezabatuz, Lainobeltz wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
Etiketa: lehengoratzea
No edit summary
5. lerroa:
'''Erroma''' ({{lang-it|Roma}}; {{lang-la|Rōma}}) [[Italia]]ko hiriburua da, bai eta [[Erromako probintzia]]koa eta [[Lazio]] eskualdekoa ere. [[Italiar penintsula]]ren erdialdean dago, [[Tiber]] ibaiaren ertzean, [[Tirreniar itsaso]]tik 25 [[kilometro]]ra. Italiako hiririk jendetsuena da; 2.864.676 biztanle zituen 2015eko irailean,<ref>{{erreferentzia|izena= |abizena= |url= http://demo.istat.it/bilmens2015gen/index.html |izenburua= Bilancio demografico anno 2015 (dati provvisori).Comune: Roma |bilduma= | argitaletxea= demo.istat.it |sartze-data = 2016-01-09}}</ref> 1.287 kilometro koadroko eremuan.
 
[[Antzinako Erroma]]ren garaian munduko boteregune nagusietakoa izana, ordutik dator hiriaren lema: ''Senatus Populusque Romanus'' (SPQR), hau da, ''Senatua eta Erromako Herritarrak''. Erromaren barruan dago Italiako estatuaren parte ez den, [[Vatikano Hiria]] dago —ez da Italiako parte—, [[Erromatar Eliza Katolikoa]]ren egoitza eta [[Aita santu]]aren bizilekua.
 
== Historia ==
11. lerroa:
=== Antzinaroa ===
{{Sakontzeko|Antzinako Erroma}}
Elezaharraren arabera, Erroma [[Romulo eta Remo]] bikiek fundatu zuten Erroma, [[K.a. 750eko hamarkada|K.a. 753ko]] [[apirilaren 21]]ean, Tiber ibaia inguratzen duten zazpi muinoren arteko zabalgune batean. Zenbait arkeologoren arabera, berriz, [[K.a. VIII. mendea]]n, hiria [[Palatino|Palatino muinoan]] finkatutako abeltzain kolonietatik garatu zen hiria.<ref name="foundation">{{erreferentzia |url=http://www.nytimes.com/2007/06/12/science/12rome.html|izena=John Nobel |abizena=Wilford |izenburua=More Clues in the Legend (or Is It Fact?) of Romulus|argitaletxea=New York Times, nytimes.com|sartze-data=2016-01-26}}</ref>
 
Hiriaren benetako antolamendua, ordea, [[etruriar]]ren eskutik etorri zen [[K.a. VI. mende]]aren bigarren erdialdean. Etruriarrek egin zituzten ''Cloaca Maxima'', [[Kapitolino]]ko tenplua eta [[Erromako zazpi muinoak|zazpi muinoak]] inguratzen zituen harresia. Etruriarren luxuaren ondoren, estilo soilagoak nagusitu ziren Erromako arteetan eta ohituretan, [[Erromatar Errepublika|Errepublikaren]] garaian ([[K.a. V. mendea]] – [[K.a. II. mendea]]). [[Patrizio]]en etxeak [[Palatino]]ko muinoan eraiki ziren eta [[Aventino]]ra bildu ziren plebeioak. Kapitolioko muinoa zen hiriko gune nagusia; haren oinetan zabaltzen zen ''Forum'' edo herrigune nagusia. Bertan zeuden ''Forum Boarium'' («idien merkatua») eta ''Forum Holiturium'' («barazkien merkatua») izeneko azokak. [[Circus Maximus]] izeneko zirkua zen jolastoki nagusia. Harresitik kanpora zabaltzen zen [[Marteren Zelaia (Erroma)|Marteren Zelaia]] (''Campus Martius''), bilkura militar eta zibiletarako lekunea.