Ogiaren historia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Add 1 book for Wikipedia:Egiaztagarritasuna (20210519)) #IABot (v2.0.8) (GreenC bot
Add 1 book for Wikipedia:Egiaztagarritasuna (20211019)) #IABot (v2.0.8.2) (GreenC bot
10. lerroa:
[[Elikaduraren historia]]n zereal haziak goiz sartu zirela uste dute zenbait ikertzaileak, gizakiok ditugun [[hortz]]ak ez [[hazijale]]ek eta [[haragijale]]ek duten hortzeria berezien arteko tarteko motakoa baita. Duela gutxi arte, uste zen ogia K.a. 8000. urtean sartu zela gizateriaren elikaduran.<ref name="Jenifer">{{erreferentzia |abizena=Harvey Lang |izena=Jenifer |editorea=Prosper Montagné |izenburua=Larousse Gastronomique |edizioa=hirugarrena (ingelesez) |urtea=2001 |argitaletxea=Clarkson Potter |hizkuntza=en}}</ref> Halere, [[Amaia Arranz Otaegui|Amaia Arranz]] arkeobotanikariak 2018an argitaratu duen ikerketa batek egiaztatu du ogia gutxienez 4000 urte lehenagotik egiten zela, [[sedentarismo|sedentario]] bihurtu aurretik gizakia oraindik [[nomadismo|nomada]] zela, alegia.<ref>{{Erreferentzia|izena=Amaia|abizena=Arranz-Otaegui|izenburua=Archaeobotanical evidence reveals the origins of bread 14,400 years ago in northeastern Jordan|orrialdeak=201801071|hizkuntza=en|abizena2=Carretero|abizena3=Ramsey|abizena4=Fuller|abizena5=Richter|izena2=Lara Gonzalez|izena3=Monica N.|izena4=Dorian Q.|izena5=Tobias|data=2018-07-11|url=http://www.pnas.org/content/early/2018/07/10/1801071115|aldizkaria=Proceedings of the National Academy of Sciences|issn=0027-8424|pmid=30012614|doi=10.1073/pnas.1801071115|sartze-data=2018-07-27}}</ref>
 
Seguru asko, erabilitako lehen zereala ''[[Triticum monococcum]]'' espezieko gari aldaera [[diploide]] bat izan zen.<ref name="Six" /> Posible da, hasieran, zereal horiek [[motrailu]] batean harri batekin eta ur apur batekin ehotuak izan ondoren, [[ahi]] bat sortu izana, eta kasualitatez bero iturri baten alboan utzi izana: su baten errautsen gainean edo eguzkipean, harri baten gainean. Oreak, beroaren ondorioz, egitura solidoa hartuko zuen, eta horrela ogi primitiboa sortuko zen.<ref name="McGee">{{erreferentzia |hizkuntza=en|abizena= McGee |izena=Harold |izenburua=On Food and Cooking: The Science and Lore of the Kitchen |url=https://archive.org/details/onfoodcookingsci0000mcge_e4f3|urtea=2004 |argitaletxea=Scribner |kokapena=Nueva York |isbn=0684800012 |orrialdea=896}}</ref> Gaur egun badaude, oraindik ere, ogia egiteko antzeko prozesuak Afrikako zenbait [[tribu]]tan. Hortaz, ahi baten eta [[ogi lau]] baten arteko zerbait izango zen sortutakoa, eta mende askotan iraungo zuen giza elikaduran, oso erraz prestatzen baita. Ogi horrek ez zuen [[legamia]]rik izango eta su irekietan edo gainazal beroetan prestatuko zen.<ref name="Read">{{erreferentzia |abizena= Read |izena=George |argitaletxea=G. Biggs |izenburua=A Brief History of the Bread Baking Trade from the Earliest Period to the Present Time |urtea=1848 |hizkuntza=en}}</ref> Zenbait kasutan, zereala ernamuintzen utziko zen eta gero lehortu egingo zen, ehotu baino lehen. Prozesu hori [[maltatze]]a deritzo. Ogia egiteko modu garatuago hori [[Antzinako Egipto]]ra iritsi zen eta ogiaren lehen [[hartzidura|hartziduren]] hasierako urratsa izango zen.<ref>{{erreferentzia|abizena= Tannahill |izena=Reay |izenburua=Food in History |edición=ed. rev. |urtea=1998 |argitaletxea=Three Rivers Press |hizkuntza=en |kokapena=Nueva York |isbn=0517884046}}</ref> Hartziduraren helburua ez da soilik ogia leunagoa eta bigunagoa egitea; [[zapore]]a ere aldatzen da eta atseginagoa da.
 
Zenbait ikertzailek uste dute ogia, lehen aldiz, [[Erdialdeko Asia]]n ekoiztu zela,<ref name="Davidson">{{erreferentzia |abizena= Davidson |izena=Alan ||argitaletxea=Tom Jaine |izenburua=The Oxford Companion to Food |urtea=2006 |argitaletxea=[[Oxford University Press]] |hizkuntza=en |isbn=0192806815 |orrialdea=896}}</ref> eta handik [[Mediterraneo]] itsasora heldu zela [[Mesopotamia]]tik eta Egiptotik gaur egun [[Bilad al-Sham|Siria]] den eskualdea zeharkatzen zuten [[merkataritza bide]]etatik.