Thomas Alva Edison: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Etiketa: Lehengoratua
t 83.52.217.24 wikilariaren aldaketak ezabatuz, TheklanBot wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
Etiketa: lehengoratzea
2. lerroa:
{{Biografia_infotaula_automatikoa}}
 
'''Thomas Alva Edison''' ([[Milan (Ohio)|Milan]], [[Ohio]], [[Ameriketako Estatu Batuak]], [[1847]]ko [[otsailaren 11]] – West Orange, [[New Jersey]], AEB, [[1931]]ko [[urriaren 18]]a) asmatzailea eta negozio gizona izan zen.<ref>{{Erreferentzia|izena=Anna|abizena=Sproule|izenburua=Thomas A. Edison : the world's greatest inventor|argitaletxea=Woodbridge, Conn. : Blackbirch Press|data=2000|url=http://archive.org/details/thomasaedisonwor00spro|isbn=978-1-56711-331-0|sartze-data=2021-02-16}}</ref>. 1.093 patente badira haren izenean, baina gaur egun badakigu denak ez zirela Edisonek asmatuak izan, ingeniari talde apartak harentzat lanean jardun baitzuen, eta, askotan, Thomasen ekarpen bakarra sinadura edo azken ukitua ematea izaten baitzen.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Thomas Edison Home Page|url=http://www.thomasedison.com/|aldizkaria=www.thomasedison.com|sartze-data=2021-02-16}}</ref>
 
== Bere bizitza ==
67. lerroa:
[[1878]]an [[otsailaren 19]]an asmakizun garrantzitsuenetariko bat gauzatu zuen: [[fonografo]]a.
 
[[Bonbilla|Bonbilaren]] asmakuntza berari esleitu bazitzaion ere, Edisonek perfekzionatu egin zuen soilik. [[Goritasun]]era erre gabe iristen zen [[harizpi]] bat lortu zuen; harizpi hau ez zen [[metal]]a, [[banbu]] karbonizatua baizik. [[1879]]ko [[urriaren 21]]ean 48 ordutan etengabe argitzen zuen bonbilla lortu zuen.
 
[[1880]]an [[J.P. Morgan|J. P. Morganekin]] elkartu zen,[[General Electric]] sortuz.
 
[[Zientzia]] arloan, [[Edison efektua]] deritzona aurkitu zuen eta, [[1883]]an, patentatu egin zuen: bonbilla puxika baten barruan, [[argindar|elektrizitatea]] [[harizpi]] batetik metalezko-xafla batera pasatzen zen. Ez berak, ez garaiko zientzialariek ez zioten garrantzi handirik eman, baina irrati-maskorra eta [[elektronika]]ren oinarriak ezartzen ari zen.
 
Edisonek [[zinema]]n egin zituen ekarpenak ere garrantzi handikoak izan ziren. [[1889]]an, 35 [[milimetro|mmko]] [[film (zinema)|filma]] komertzializatu zuen; ez zuen patentatzea lortu, [[George Eastman]] hartu baitzion aurre, baina 35 mmko filmak alboan dauzkan zulotxoak bere izenean daude.
 
[[1894]]an, Edisonen kinetoskopioak[[kinetoskopio]]ak Europara iritsi ziren lehen aldiz; bi urte geroago, [[1896]]an bitaskopioa[[bitaskopio]]a aurkeztu zuen [[New York]]en, kinetoskopioak[[kinetoskopio]]ak ordezkatzeko asmoz eta [[Lumière|Lumière anaiek]] asmatutako [[zinematografo]]ra hurbildu nahian. [[1897]]an, Thomas Alva Edison eta Lumière anaien arteko patente guda hasi zen, lehen zinema-gailu asmatzaile zein ote zen eztabaidatuz.
 
[[1931]]ko [[urriaren 18]]an hil zen [[West Orange]]n, New Jerseyn, 84 urte zituenean; bere omenez, zenbait hiritako [[argi]]ak itzali zituzten minutu batez. AEBetan, XX. mendeko asmatzaile garrantzitsuenetakoa kontsideratzen dute eta, egin zituen 1.000 baino gehiago patenteek asmakizunak egiteko ekintza bera aldatu zuten erabat, enpresa izaten bukatuko baitzuen.<ref>{{Erreferentzia|izena=Iwan|abizena=Morus|izenburua=Thomas Edison: ¿visionario, genio o fraude?|hizkuntza=en|url=http://theconversation.com/thomas-edison-visionario-genio-o-fraude-101592|aldizkaria=The Conversation|sartze-data=2021-02-16}}</ref>