Donostiako Danborrada: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t 83.35.144.250 wikilariaren aldaketak ezabatuz, 80.24.238.55 wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
Etiketak: lehengoratzea Lehengoratua
t bandalismo ekintzak desegitea
Etiketa: Manual revert
8. lerroa:
 
== Historia ==
Danborrada Donostiako kaleetara irten zen urtea ez dago argi zehatz-mehatz. Batzuen iritziz, [[20201836]] urte inguruan hiria urez hornitzen zuten hiru iturrietako baten aurrean neskameek eta euren konpainiek - artisau edo gudari - txanda esperoan zeudela burutu ohi zituzten suil soinuetatik omen dator. Halere, litekeena da Danborrada Donostiako inauterietako konpartsaren bat izatea.<ref>[http://www.donostiasansebastian.com/tamborrada/index-e.html Donostiako Danborrada. Donostiako Udala.] {{eu}}</ref>
 
Aurretik beste hainbat egonak ziren. Hala, [[1817]]an, valentziar itsuen Maskarada eta lorezainen Konpartsa, eta hurrengo urtean Galdaragileen Konpartsa eta Danborrada, azken hau ziurrenik [[1836]]an, [[Lehen Karlistaldia]]n hain zuzen ere. Ordutik aurrera, [[Jose Juan Santesteban|Jose A. Santesteban]] maisuaren [[zortziko]]aren doinuaz lagundurik eta gaueko ordu txikietan hiriko kaleetan barna joanez, santu zaindariaren eguna ospatzeko ohitura hartu zen. Lehenbiziko urteetan upelez bakarrik jo ohi zuten, gerora [[danbor]]rak gehituz.
[[Fitxategi:Actuación de la tamborrada Donosti Zarra por el barrio del Antiguo (11 de 13) - Fondo Car-Kutxa Fototeka.jpg|thumb|300px|Donosti Zarra danborradaren segizioa Antiguan (1919)]]
XIX. mende erdialdetik amaiera arte, konpainia bat edo bitakoak ziren parte-hartzaileak, eta janzkera bitxiz mozorroturik atera ohi ziren, adibidez, lanpernaz edo txinoz. Danborrak bazituzten, baina ez barrikak.<ref>{{Erreferentzia|abizena=Berria.eus|izenburua=Sarriegi ez da Donostiako martxaren egilea|hizkuntza=eu-ES|url=https://www.berria.eus/paperekoa/1832/022/003/2018-01-18/sarriegi_ez_da_donostiako_martxaren_egilea.htm|aldizkaria=Berria|sartze-data=2018-01-18}}</ref> Geroago hasi ziren uniformez ateratzen. Urtero, [[Urgullgo gaztelua|Urgullgo gaztelura]] doan aldapan dagoen "La Fraternal" elkartetik kaleratu ohi ziren goizeko hiru eta erdietan, ''Zezenarena'' (garaiko grafian "Sheshenarena") doinuaz danborrak astinduz, [[1860]]. urte arte [[Raimundo Sarriegi]]k ez baitzuen [[Donostiako martxa|San Sebastian martxa]] konposatu. Parte-hartzaileak goizeko zortziak arte kaleetan barna upelak eta danborrak astinduz ibili ohi ziren nekagaitz, ordu horretan, puntu-puntuan, Iñigo eta Narrika kaleen arteko izkinara ailegatu eta bertan [[soka-mutur|sokamuturraren]] etorri arte zain gelditzen ziren.