Miranda do Douro: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
58. lerroa:
Gutunaren abantailetako bat izan zen Mirandak ez zuela inoiz koroa utziko. Une horretatik aurrera, Miranda pixkanaka [[Trás-os-Montes Garaia|Tras-os-Montes]] herri hesituen artean garrantzitsuena bihurtu zen. 1545eko uztailaren 10ean, [[Joan III.a Portugalgoa|Joan III]] jaunak Miranda do Douro hiri-kategoriara igo zuen, eta Tras-os-Montesko lehen elizbarrutia bihurtu zen (1545eko maiatzaren 22ko [[Paulo III.a|Paulo III.]]a Aita Santuaren bulkada bidez). Hala, Miranda Trás-os-Monteseko hiriburu, gotzainaren egoitza, kanonigoak eta elizako beste agintari batzuen egoitza bihurtu zen, baita agintari militar eta zibilenak ere.
 
[[1762]]an, [[Zazpi Urteko Gerra|Zazpi Urteko Gerra]]ren testuinguruan, armada franko-espainiarrak, ZainiakoSarriako markesaren agindupean, Miranda do Douro hiria inguratu zuen. Bolborina gazteluaren gotorlean barruan zegoen, 500 bat [[bolbora]] upel zituen eta eztanda egin zuenean leherketak gazteluko defentsak eta inguruko zenbait auzo suntsitu zituen. Ez dago jakiterik leherketaren arrazoia zein izan zen. Hiriko biztanleen herena inguru, 400 pertsona, hil zen hondamendi hartan, eta horrek Mirandaren hondamen erlijioso, demografiko eta urbanoa eragin zuen.
 
Gerra horri ''Mirandum gerra'' deitu zioten. Ia bi urte geroago, 1764an, Frei Aleixo Miranda Henriques jaunak (23. gotzaina) Miranda utzi zuen eta Bragantzan ezarri zuen egoitza. Egoitza berri hori behin betiko geratu zen 1780tik aurrera.