«Pottoka»: berrikuspenen arteko aldeak

2 bytes added ,  Duela 1 hilabete
=== Poni beltzak ===
Erromatarren konkista baino lehen, pottokek, edo pottoken antzeko zaldi arraza batek, hartuko zuten ia Pirinio osoa, [[Landak|Landetako]] zenbait eremu eta [[Kantauriar mendikatea]]ren zati handi bat [[Galizia]]raino<ref>[https://web.archive.org/web/20081014073958/http://www.maisondupottok.com/ Bidarraiko pottoken babeslekuaren WEB gune ofiziala]</ref>.
Egun badaude zenbait poni arraza gune geografiko honetan pottokarekin oso antza handia daukatenak, eta [[behe paloelito]]tik zetorren antzinako zaldi haien ondorengo zuzenak izango liratekenak. Denak gainera, antzinako zaldi arrazen ezaugarri ugariez gain, zerbait ezanguratsu eta komuna dute beste poni arraza gehienekin konparatuz; kolerekolore iluneko poniak dira, beltzak edo ia beltzak. Hau nabarmentzeko moduko ezaugarria da, zeren antzinako beste zenbait poni arrazen ezaugarri nabarmena "sagu kolore" urdinzka da. Esate baterako [[sorraia]] eta [[Konik zaldi|Konick zaldien]] kasuan. Dena den Konik zaldietan abere beltzak edo oso ilunak ez dira arraroak.
 
Poni beltz edo ilun hauek [[Asturiasko Printzerria|Asturiasko]] [[asturkoi]]a, [[Ordunteko behor|Lautzako zaldia]] edo ponia BurgoesekoBurgoseko iparrean eta Euskal Herriko mendebaldeko zenbait haranetan, [[Kantabria]]ko [[zaldi montxino]]a eta [[Okzitania]]r ekialdeko zein [[Katalunia]]ko Pirineotako [[Merensgo zaldi]]a. Batzuentzat azken hau ez da berez ponia, baina bai sartzen da "zaldi txikien" kategorian. Antza, LautzakoOrdunteko zaldienbehorren kasuan bezala, urtetako hautaketen bidez zein larre hobeagoen lortu zuten mendiko ponien altuera igotzea, baina bere senideen antzinako ezaugarriak mantendu ditu hala ere. Egun, larre hobeagotan larretuzlarratuz gero, nabarmena da hainbat pottok beraien guraso baino tamaina handiagoa dutela. Hau dela eta, pottoka elkarteek pottoken tamaina handiago onartzen dute erregistro ofizialetan, baldin eta gurasok arraza garbiko pottokak baziren.
 
[[Landetako poni]]a garai batean lotuta egongo zen pottokekin baita ere, baina egun arraza hau oso nahastuta dago [[arabiar zaldi]]arekin zein beste arrazekin. Zenbait landetako poniek kolore iluna mantendu dute.
GalizaGalizia eta Portugaleko [[garrano zaldi]]ek ere nahasketa ugari jasan dute eta egun kolore zein beste ezaugarrietan oso eraldatuta daude.
 
[[Balkanetako zaldi arrazak|Balkanetako hainbat ponik]], [[Bosniako poni]]a esate baterako, hainbat ezaugarri komun daukate pottokekin, kolore iluna barne.
34.055

edits