Tarpan: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
26. lerroa:
 
== Tarpan motak eta azpiespezieak. Espeziearen historia eta hedapena ==
[[Fitxategi:Equus przewalskii-Diffloth 1923.jpg|thumb|330 px|ezkerrera|TarpanerenTarpanaren marrazki bat espeziea islatzen. Tarpan dans Zootechnie. Races chevalines, 1923. egilea, Paul Diffloth. Nabarmenak dira przewalski zaldiarekiko antzekotasunak antzinako tarpanaren marrazki honetan.]]
Egun dauzkagun datuekin ezinezkoa da zaldiak etxekotzen hasi baino lehen, [[Eurasia]]n zenbat basazaldi espezie, azpiespezie edo mota zeuden jakitea<ref>https://www.horsetalk.co.nz/2016/06/02/dont-call-me-tarpan/</ref>. Dena den, tarpanari dagokionez behintzat, bi mota nagusi izan omen zirela uste da <ref>http://www.equilove.ch/le_monde_equus_tarpan.htm</ref>. Haien artean, fenotipoan, desberdintasun txikiak zeuden. Mota ezberdinak baina azpiespezie berbera baitziren biak<ref>Bunzel-Drüke, Finck, Kämmer, Luick, Reisinger, Riecken, Riedl, Scharf & Zimball: "Wilde Weiden: Praxisleitfaden für Ganzjahresbeweidung in Naturschutz und Landschaftsentwicklung</ref>. Europan agertzen den [[Labar-arte]]a, nolabait, mota eta azpiespezie ugaritasun honen adierazlea izan daiteke.
 
=== Estepetako tarpana ===
41. lerroa:
 
=== Basoko tarpana ===
Bere izenak adierazten duenez, [[oihan]]etan bizi zen, bereziki xaretutako edo soilgune handiak zituzten basoetan. Garai historikoetan Europako erdialdeko basoetan bizi omen zen, [[Herrialde Baltikoak|Herrialde Baltikoetan]], [[Polonia]]n, [[Alemania]]n, UkraniakoUkrainiako mendebaldean, [[Moldavia]]n eta [[Errumania]]n<ref>Alesandru Filipaşcu : Bêtes sauvages du temps de nos ancêtres (Sălbăticiuni din vremea strămoşilor noştri), éd. Ştiinţifică, Bucarest 1969, pp. 170-177.</ref>. Azken abereak Polonia eta [[Bielorrusia]]ren artean bizi omen ziren.
[[Fitxategi:Tarpan+Dionysos.jpg|240px|eskuinera|thumb|[[Greziar kolonizazio]] garaiko [[txanpon]]a, [[Bilhorod-Dnistrovskyï|Tyras]], ([[Itsaso Beltza]]n, txanponduta). [[Dioniso]] jainkoa eta antza estepetako tarpan bat agertzen dira bi infrentzutan.]]
[[Die Nibelungen]] olerki germanikoan zera kontatzen da; nola [[Sigfrido]]k "zaldi amorratu" bat akabatu zuen [[Wasgosko baso]]an izandako ehizaldi batean. Antza, zaldi hura basoko tarpan bat omen zen.
 
[[Espezie]] hau, gaur egungo etxeko zaldi arraza askoren arbasotzat jotzen da. Esate baterako, [[Iparralde]]ko zenbait [[pottoka]] zaleek [[Euskal Herria|Euskal Herriko]] [[poni]]ari "[[Pirinioak|Pirineoko]] tarpana" izena ematen diote<ref>[https://web.archive.org/web/20081231194105/http://www.ansi.okstate.edu/breeds/horses/pyreneantarpan/index.htm "PirineokoPirinoetako Tarpana"ri buruzko informazioa. [[Bidarrai]]ko Pottokaren etxea ]</ref>, arrazaren "antzinatasuna" azpimarratzeko. Oro har, desagertutako tarpana [[Europa]]ko zaldi arraza zahar ezberdinen ezaugarriekin konparatzeko joera handia dago. Era horretan, arraza bakoitzaren zaletuek, beraien abereen arkaikotasuna nabarmendu nahi dute<ref>https://web.archive.org/web/20121006235626/http://grazers.wordpress.com/2010/11/12/dont-call-me-tarpan/</ref>.
 
[[1826]]. urtean [[Julius Brincken]] izeneko gizonak, Errusiako [[tsar]]rarentzat lan egiten zuenak, Bialowiezako basoaren landaretza eta faunari buruzko liburua idatzi zuen. Baso hau Prusia zaharraren "Desertu Handia" bezala ezagutzen zen oihan erraldoiaren azkenetariko gunea zen. Bertan basazaldiaren presentzia aipatzen zuen.