Ziazerba: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Assar (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
No edit summary
15. lerroa:
| binomial aditua = [[Carolus Linnaeus|L.]]
}}
'''Ziazerba''' edo '''Espinaka''' (''Spinacia oleracea'') [[Amaranthaceae]] [[familia (biologia)|familiako]] [[landare]] [[belar]]kara jangarria da. Jatorriz [[Asia]] erdialde eta hego-mendebaldekoa da. Iberiar Penintsulan arabiarrek sartu zuten XI. mende inguruan eta handik Europa osora hedatu zen.
 
Landare urterokoa da (gutxitan bi urterokoa), 30 cm-ko altueraraino hazten dena. Negua jasan dezake eskualde epeletan. [[Hosto]] txandakatuak ditu, sinpleak, obalo-formakoak edo triangelu-formako oinarridunak, tamaina aldakorrekoak (2-30 cm luze eta 1-15 cm zabal). Hosto handiak landarearen oinarrian agertzen dira eta txikiak gorago. Nabarmentzen ez diren [[lore]]ak dauzka, berde-horiak, 3-4 mm-ko diametroa dutenak.