Plasmodium falciparum: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Josu (eztabaida | ekarpenak)
Josu (eztabaida | ekarpenak)
17. lerroa:
=== Aurkikuntza ===
[[Fitxategi:Laveran_Malaria_drawings.jpg|thumb|Laveranen malariaren marrazkiak.]]
[[Johann Friedrich Meckel]] fisikari alemaniarra izan zen lehenengoz ''P. falciparum'' aurkitu zuena, baina ikusi zuen momentuan ez zekien zeren aurrean aurkitzen zen. 1847. urtean malariaz hil zen pertsona baten odolean eta barean, pigmentu beltz granulatuak aurkitu zituela esan zuen baina ondorio zehatzik atera gabe. 1880. urtean, [[Charles Louis Alphonse Laveran]] frantsesak, ospitalean lanean zebilela, malaria sortzen duen patogenoa identifikatu zuen eta 1881. urtean ''[[The Lancet]]'' aldizkarian argitaratu zuen aurkikuntza garrantzitsu hau, patogenoari, ''Oscillaria malariae'' izen zientifikoa eman ziolarik<ref name=":6" />. Baina, Laveran-en aurkikuntza eszeptizismo-puntu batekin jaso zuen zientzia-komunitateak, [[Theodor Albrecht Edwin Klebs]] eta [[Corrado Tommasi-Crudeli]] izen handiko fisikariek  malariaren patogeno sortzailea jadanik haiek aurkitu zutela aditzera eman zutelako. [[Bakterio]] bat zela esatenuste zuten eta ''Bacillus malariae'' izenaz ezagutzen zela esaten zuten (haiek emandako izena)<ref>{{Erreferentzia|izena=Francis EG|abizena=Cox|izenburua=History of the discovery of the malaria parasites and their vectors|orrialdeak=5|data=2010-02-01|url=https://doi.org/10.1186/1756-3305-3-5|aldizkaria=Parasites & Vectors|alea=1|zenbakia=3|issn=1756-3305|pmid=20205846|pmc=PMC2825508|doi=10.1186/1756-3305-3-5|sartze-data=2021-09-15}}</ref>.
 
Laveran-en aurkikuntza 5 urte pasa ostean onartzen hasi ziren, [[Camillo Golgi]] biologo italiarrari esker; bere mikroskopioz eginiko behaketengatik eta beste teknika aurreratuagoen erabilpenengatik, malaria pairatzen zuten pertsonen gorputzean bizkarroi baten presentzia zegoela baieztatu baitzen. Komunitate zientifikoaren guztizko onarpena jasotzean, 1907. urtean Laveran-i medikuntzaren [[Nobel Sariak|Nobel saria]] eman zioten. 1894. urtean [[Patrick Manson]] fisikari ingelesak, eltxo-malaria teoria formulatu zuen; ordurarte uste zen, malariaren bizkarroia airearen bitartez hedatu eta transmititzen zela. Teoria berritzaile hori ikertzeko eta baieztatzeko helburuarekin Mansonen lagun eta ikertzailea zen [[Ronald Ross]] zirujau ingelesak [[India]]ra jo zuen. Bertan zegoen lehen urtean, bizkarroiak eltxo batzuetan bizi zirela ikusi zuen eta handik denbora batera, eltxo hauek gaixotasunaren transmisioan zerikusia zutela konprobatu zuen hegaztien bitartez; eltxo gaixoek hegazti osasuntsuak ziztatu eta gaixotu egiten zituzten.