Grabitazio unibertsalaren legea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Azpiatal bateko testua eta irudia gehitu ditut.
No edit summary
86. lerroa:
 
Arrazoibide horrek esfera homogeneoetarako balio du soilik, hau da, dentsitate uniformeko esferetarako. Gure planetaren kasuan, Lurrak [[Nukleo (geologia)|nukleo]] metaliko bat du ("''nifea''"), [[Mantu|mantua]] eta lurrazala baino askoz dentsoagoadena, eta, beraz, grabitazio-eremuaren intentsitate maximoa nukleoaren eta mantuaren arteko mugan gertatzen da.
[[Fitxategi:Oskol hutsa.png|thumb|Oskol hutsaren barne eta kanpoko grabitazio-indarra.|200x200px]]
 
=== Oskol huts baten barnealdea ===
94. lerroa:
 
Aldiz, oskolaren barnealdeko puntuetan ez dago grabitazio-indarrik, puntuari dagokion esfera kontzentrikoaren barruan ez baitago masarik. Alegia, <math>r<R</math>, denean <math>F_\text {g} = 0</math> da.
 
=== Planeten higiduraren azalpena eta Neptunoren aurkikuntza ===
Newtonen grabitazioaren legeak Keplerren hirugarren legea azaltzeko aukera eman zuen. Lege horrek zioenez, «''Planetak orbita osatzeko behar duen periodoaren karratua Eguzkirako batez besteko distantziaren kuboarekiko proportzionala da''». Gainera, Newtonen legeak erabiliz, ezin hobeto deskribatzen dira [[eguzki-sistema]]<nowiki/>ren planeten higidurak eta baita Ilargiarena eta Lurretik bidalitako satelite artifizialean ere.
 
Leegearen zehaztasuna erakusten duen gertaeretako bat da 1800. urtearen inguruan ezagunak ziren planeten orbitak aztertzean gertatutakoa. Ordurako [[William Herschel]]-ek (1738-1822) [[Urano]] planeta aurkitua zuen 1781an. Garai hartan [[Neptuno]] eta [[Pluton (planeta nanoa)|Pluton]] aurkitu gabe zeuden oraindik, baina Newton eta Keplerren legeek adierazten zutenarekin alderatuta, astronomoek irregulartasunak hauteman zituzten [[Urano]]<nowiki/>ren orbitan, batez ere, eta baita [[Saturno]]<nowiki/>ren eta [[Jupiter]]<nowiki/>ren orbitetan ere, neurri txikiagoan. Hori dela eta, astronomo batzuek uste izan zuten irregulartasun haiek oraindik aurkitu gabe zegoen kanpoko planeta baten existentziaren ondorio zirela.
 
Hala, [[Urbain Le Verrier]]-ek (1811-1877) matematikoki kalkulatu zuten non egon behar zukeen balizko planeta ezezagun horrek, neurturiko irregulartasunak azaldu ahal izateko. Azkenik, [[Johann Gottfried Galle]] (1812-1910) astronomoak Neptuno aurkitu zuen 1846ko irailaren 23an, proposaturiko jarraibideei jarraituz eta aurrez ezarritako posiziotik hurbil bilatuz.
 
== Ikus gainera ==