«Pottoka»: berrikuspenen arteko aldeak

No change in size ,  Duela 3 hilabete
ez dago edizio laburpenik
[[Fitxategi:Pottoka moxalak 2.JPG|thumb|350px|Pottoka moxalak]]
[[Fitxategi:Lascaux_horse_replica.jpg|thumb|300px|eskuinera| Tarpanen marrazkiak [[Lascaux]]eko harpean]]
'''Pottoka''' [[Euskal Herria|Euskal Herriko]] berezko eta bertako poni motako [[zaldi]]a da<ref> {{eu}} Pottoka, Euskal Herriko Poneya. Egileak,Alberto Muro, Iñaki Pascual. Argitaletxea, Bizkaiko Foru aldundiaAldundia. Bilbo, 1997. ISBN 84-7752-232-4</ref>. Bere tamaina zein hainbat ezaugarriengatik, [[Europa]]ko gertuko beste hainbat zaldi txiki arrazen kasuan bezala, [[poni]]en sailkapen taldean sartzen da.
 
[[Landa (paisaia)|Landa eremu]] latzenetara ondo egokitutako [[abere]] indartsua izaki, pottoka milurtekoetan zehar Euskal Herriko [[mendi]] zein [[baso]]etara moldatutako zaldia da. Bere jatorria oso aspaldian kokatzen da. [[Azken glaziazio|Azken Izotz Aroa]] eta gero, [[Mendebaldeko Europa]]n eta zehazki gure inguruan iraun zuten basa ponietan, hain zuzen. Poni hauen [[arbaso]]en hainbat [[marrazki]] Euskal Herrian zein gure inguruetan ugaria den [[labar artea|labar-artean]] agertzen dira, haien artean [[Ekain (leizea)|Ekaingo harpean]] dauden zaldi [[marrazki]]ak bikainenak izanik. Dena den, pottokaren jatorriaren inguruko eztabaidak pizturik dirau, Europako beste hainbat poni arraza zaharren kasuan bezala.
34.055

edits