«Bokata»: berrikuspenen arteko aldeak

No change in size ,  Duela 1 hilabete
 
== Historia ==
=== Ibaiak eta ur-ibilguak ===
Lixiba ur-ibilguetan egin zen lehenik, urak orbanak eta [[usain]]ak ekar zitzakeen materialak eraman zitzan. Oraindik ere horrela egiten da garbiketa herrialde txiroetako landa-guneetan. Arropa mugitzeak zikinkeria kentzen laguntzen du, horregatik askotan ibai bazterreko arroka lauen kontra igurztenigurtzen zen arropa. Prozesuan laguntzeko egurrezko [[lixiba-pala]]k erabiltzen ziren, arropa jo eta garbitzeko<ref>{{Erreferentzia|izenburua=World of a slave : encyclopedia of the material life of slaves in the United States|argitaletxea=Greenwood|data=2011|url=https://www.worldcat.org/oclc/711786656|isbn=978-0-313-34943-0|pmc=711786656|sartze-data=2021-06-15}}</ref>. Egurrezko edo harrizko elementu ildaskatuak ere erabiltzen ziren, denborarekin eramangarriak; egurrezko erretiluari [[latsazur]] deitzen zaio. [[Xaboi]]a, [[gantz]]az eta [[errauts]]ez eginda, Antzinarotik ezagutzen da. [[Mesopotamia]]n jada aipatzen da xaboiaren antzeko material bat, "nesken harriak garbitzeko" erabiltzen zena<ref>{{Erreferentzia|izena=Martin|abizena=Levey|izenburua=Gypsum, Salt and Soda in Ancient Mesopotamian Chemical Technology|orrialdeak=336–342|hizkuntza=en|data=1958-09|url=https://www.journals.uchicago.edu/doi/10.1086/348678|aldizkaria=Isis|alea=3|zenbakia=49|issn=0021-1753|doi=10.1086/348678|sartze-data=2021-06-15}}</ref>; ezagutzen zen ere [[Palestina]]n<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Bedouin Century: Education and Development among the Negev Tribes in the Twentieth Century|url=https://www.berghahnbooks.com/title/AbuRabiaBedouin|aldizkaria=www.berghahnbooks.com|sartze-data=2021-06-15}}</ref> eta [[Antzinako Egipto]]n<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Adventist Youth Honors Answer Book/Arts and Crafts/Soap Craft (General Conference) - Wikibooks, open books for an open world|hizkuntza=en|url=https://en.wikibooks.org/wiki/Adventist_Youth_Honors_Answer_Book/Arts_and_Crafts/Soap_Craft_(General_Conference)|aldizkaria=en.wikibooks.org|sartze-data=2021-06-15}}</ref>. [[Antzinako Erroma]]n ''sapo''a deskribatu zen, [[oliba olio]]arekin egina<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Martial VIII|url=http://www.thelatinlibrary.com/martial/mart8.shtml|aldizkaria=www.thelatinlibrary.com|sartze-data=2021-06-15}}</ref>, baina arropa garbitzeko giza [[gernu]]a erabili ohi zen<ref>{{Erreferentzia|izena=Jennifer R.|abizena=Hill|izenburua=957: Masters of Mictrition: The Fullers of Ancient Rome|orrialdeak=309–309|hizkuntza=en|data=2006-04|url=http://www.jurology.com/doi/10.1016/S0022-5347%2818%2933182-3|aldizkaria=Journal of Urology|alea=4S|zenbakia=175|issn=0022-5347|doi=10.1016/S0022-5347(18)33182-3|sartze-data=2021-06-16}}</ref>. Xaboia ez zen ohikoa Erdi Aroan, eta ondoren pobreenek ez zuten erabili XVIII. mendean ohikoa bilakatu zen arte; hala ere, soilik zikin zeuden eremuetan igurzteko erabiltzen zen<ref name=":0" />. [[Siria|Siriako]] lehen hirietan errautsa garbiketarako erabiltzen zela uste da<ref>{{Erreferentzia|izena=Robert|abizena=Miller|izenburua=Water use in Syria and Palestine from the Neolithic to the Bronze Age|orrialdeak=331–341|hizkuntza=en|data=1980-02|url=http://www.tandfonline.com/doi/abs/10.1080/00438243.1980.9979771|aldizkaria=World Archaeology|alea=3|zenbakia=11|issn=0043-8243|doi=10.1080/00438243.1980.9979771|sartze-data=2021-06-22}}</ref>.
 
Behin garbi, arropari ahalik eta ur gehiena ateratzeko biratzen eta kiribiltzen ziren, bereziki [[kotoi]] eta [[liho]]zko arropatan. Teknika hau Antzinako Egipton jada erabiltzen zen, baina [[artile]]arekin ez-ohikoagoa da prozesu hau, arropa hondatzen delako<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Textile|url=https://www.ucl.ac.uk/museums-static/digitalegypt//textil/tools.html|aldizkaria=www.ucl.ac.uk|sartze-data=2021-06-15}}</ref>. Ondoren, aireak lehor zitzan [[Esekitoki (arropa zabaltzekoa)|sokatan eskegitzen ziren]], gehienetan ibaiaren alboetan. Horrelakorik ezean, belarren gainean edo zuhaitzetatik zintzilik ere jartzen ziren arropak, lisatu aurretik lehor zitezen.
11.275

edits