Itsaso: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa Advanced mobile edit
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa Advanced mobile edit
168. lerroa:
 
Itsasoa hainbat [[izaki bizidun]]en bizitokia da, [[habitat]] bezala erabilia. [[Eguzkiaren argi]]ak goiko geruzak bakarrik argitzen dituenez, itsaso gehiena ilunean dago. Sakonera eta tenperatura gune ezberdinek espezie multzo desberdinentzako habitata ematen dutenez, itsas inguruneak bere osotasunean [[bizi-aniztasun]] oparoa jasotzen du bere baitan<ref>{{erreferentzia |url=http://www.k.u-tokyo.ac.jp/pros-e/nenv-e/index-e.htm |izenburua=Profile |argitaletxea=Department of Natural Environmental Studies: University of Tokyo |sartze-data= 2013 |hizkuntza=en}}</ref>. Itsas habitatak aldatu egiten dira urazaletik hasi eta [[itsas hobi]] sakonenetaraino, eta [[koral uharri]]ak, alga-basoak, itsas belardiak, marea-putzuak, itsas hondo lohitsu, hareatsu eta harritsuak eta [[eremu pelagiko]] irekia barne. Itsasoan bizi diren organismoak askotarikoak dira: 30 m luzeko [[balea]]tik [[fitoplankton]] eta [[zooplankton]] mikroskopikoetaraino.
 
===Biomak===
 
Itsasoko biometan ezin da eskualde [[bioma]]rik bereizi, itsasoko ingurunearen egoera era berekoa delako eskala handian, eta itsasoko izaki biziak erraz barreiatzen direlako. Urak dituen ezaugarri fisikoen ondorioz, itsasoan ez dira behin ere izaten lehorrean berez izaten diren [[tenperatura]] aldaketak; gainera, ura ez da faktore mugatzailea, [[argi]]a bai ordea, ez baita metro gutxi batzuk baino sartzen.
 
Itsasaldeko bioma: [[kostalde]]aren eraginetik urrun dago eta hiru azpibiomatan banatzen da: igeri dauden eta [[itsaslaster]]rek eramaten dituzten izaki bizi batez ere mikroskopikoena ([[plankton]]a); [[nekton]]ak edo animalia multzo igerilari aktiboek ([[balea]], [[izurde]]a, [[atun]]a, [[txibia]], [[dortoka]], etab.) osatzen dutena; eta, hondoko izakiek edo [[bentos]]ak osatzen dutena.
 
Kostalde harkaitztsuetako bioma: [[Itsas belar]]rak dira hor nagusi, eremu batzuetan saldo horizontal ondo mugatuak eratzen dituztela, urak zenbat eta sakonago, saldo horiek orduan eta aldatuago (eremu banatze bertikala), animaliengan ere eragina duten [[itsasaldi]]en ondorioz sortzen diren lehorraldien arabera.
 
Lurreko eremu batzuetan [[koral uharri]]ak izaten dira, eta beren ehunetan itsas belar mikroskopikoak dituzten [[koral]]ak nagusi dira han nagusi. Harrigarria da uharri horietako animalia moten ugaritasun handia, [[baso tropikal]] euritsuaren pareko baitira ugaritasunez.
 
Kostalde hareatsu eta lohitsuetako bioma: Azpiak ez du egonkortasunik, itsasaldiek eta ur-lasterrek etengabe astintzen baitute, eta, beraz, etengabe ari da azpia berriz eratzen.
 
Itsas belarrak bakanak dira eta animaliak ugariak: [[har]]rak, [[soinbera]]k eta [[oskoldun]]ak gehienbat.
 
== Itsaso estralurtarrak ==