Juan Migel Orkolaga: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t 85.84.153.201 wikilariaren aldaketak ezabatuz, Lainobeltz wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
Etiketa: lehengoratzea
2. lerroa:
'''Juan Migel Orkolaga Legarra''' ([[Hernani]], [[Gipuzkoa]], [[1863]]ko [[urriaren 13]]a - [[Igeldo]], Gipuzkoa, [[1914]]ko [[irailaren 22]]a) meteorologoa eta apaiz [[jesusen Konpainia|jesuita]] izan zen, [[Igeldoko behatokia]] sortzeagatik ospetsua. Meteorologo gisa, [[barometro]]ari eman zion garrantzia bereziki, eta beste gailuen beharrik ez zela aldeztu zuen. Batzuek bere metodoa zientifiko-intuitiboa dela kritikatu izan dute.
 
== Bizitza ==
== [[Emo|Bizitza]] [[Hernani]]n jaioa, osasun makala izan zuen haurtzaroan. Gaztetan [[Buenos Aires]]a joan zen bere osasunerako klima hobe baten bila, eta han hasi zituen apaiz-ikasketak. 1880 urtean Euskal Herrira itzuli eta [[Gasteizko apaiztegia]]n jarraitu zituen ikasketak. Apaiztuta, [[Beizama]]ko parrokiara bidali zuten. ==
 
[[1893]]. urteaz geroztik, [[Zarautz]]en jardun zuen apaiz, eta han egingo zituen bere lehenengo behaketa meteorologiko zorrotzak. Behatoki txiki bat eratu zuen, eta horri esker 1900 urteko azaroaren 15eko [[enbata]] aurreikusi ahal izan zuen; horri esker, bizitza asko salbatu ahal izan ziren.