Alberto Contador: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joseba65 (eztabaida | ekarpenak)
Joseba65 (eztabaida | ekarpenak)
4. lerroa:
 
== Txirrindulari bizitza ==
[[1998]]an, kadete mailan hasi zen bere hiriko talde batean. 2002an, 19 urterekin Espainiako Txapelketa irabazi eta gero, [[Once (txirrindularitza taldea)|ONCE Eroski]] taldeak profesional mailara igo zuen Contador. 2004an, Asturiasko Itzulian parte hartzen ari zela, burmuinan kabernoma bat jasan zuen urtebeteko errehabilitazioa behar izan zuelarik. 2006an, txirrindularitzara bueltatu zen [[Liberty Seguros-Wurth]] taldearekin. Talde honetan zegoenean, bere izena Operacion Puerto delakoan ageri zen, baina ez inplikatu bezala. Auzietara testigu moduan joan zen eta inongo akusaziorik gabe geratu zen. Hala ere, bere taldea 2006ko Frantziako Tourretik at geratu zen. 2007an, [[Discovery Channel]] talde estatubatuarrarekin, Tourrean parte hartu ahal izan zuen. [[Rabobank]] taldeko Michael Rasmussen daniarrak zeraman liderreko mailot horia eta Contador bigarren zen sailkapen orokorran Tourra amaitu baino lau egun lehen. Bere taldeak Rasmussen Tourretik at utzi zuen (prezioak egon bait ziren) amaitu baino 3 egunetara dopaje asuntuengatik eta Alberto Contador bihurtu zen sailkapen orokorreko lehena, 24 urterekin mailot horia jantzi eta [[2007ko Frantziako Tourra]] irabaziz.
 
[[2009]]ko eta [[2010]]eko<ref>{{Erreferentzia|abizena=Berria|izenburua=Alberto Contadorrek irabaziko du Tourra, hirugarrenez|hizkuntza=eu|url=https://www.berria.eus/albisteak/42683/alberto-contadorrek-irabaziko-du-tourra-hirugarrenez.htm|aldizkaria=Berria|sartze-data=2021-02-22}}</ref> Frantziako Tourrak ere irabazi zituen. Azken urte horretako irailean, [[Sungard - Saxo Bank]] taldeak fitxatu ondoren, [[klenbuterol]] izeneko gaiaz positibo eman zuela zabaldu zen, uztailaren 21eko etapan hain zuzen ere. [[Txirrindularitzaren Nazioarteko Batasuna]]k bi urteko zigorra<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Bi urteko zigorra Alberto Contadorri|url=https://www.argia.eus/albistea/bi-urteko-zigorra-alberto-contadorri|aldizkaria=Argia|sartze-data=2021-02-22}}</ref> jarri zion. [[Kontraanalisia]]k<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Alberto Contadorrek positibo eman du|hizkuntza=eu|url=https://www.eitb.eus/eu/bideoak/osoa/512466/alberto-contadorrek-positibo-eman-du/|aldizkaria=EITB Euskal Irrati Telebista|sartze-data=2021-02-22}}</ref> eta helegiteak gorabehera, 2011ko otsailaren 14an [[Espainiako Txirrindularitza Federazioa]]k zigorra altxatu zion, nahiz eta auzia oraindik bizirik zegoen<ref>[http://www.berria.info/albisteak/47794/contador_absolbitu_egin_dute.htm]Berria, 2011ko otsailaren 15a</ref>. 2010ko Tourra kendu zioten azkenean.