«GT Ligako 2021eko denboraldia»: berrikuspenen arteko aldeak

t
ez dago edizio laburpenik
tNo edit summary
tNo edit summary
Denboraldi honetako txapeldun nagusia [[Moaña]]ko arraun elkartea izan zen, [[Sociedad Deportiva Samertolameu]]. Guztira, 151 puntu lortu eta jokoan zeuden 13 banderetatik 11 irabazi zituen, tartean Teresa Herrera Bandera. Dena den, ez zen urte borobila izan ''A Terca''ko arraunlarientzat, [[TKE_Ligako_2021eko_denboraldia#Jaitsiera/Igoera_play-offa|TKE Ligara igotzeko kanporaketan]] ez baitzuten esperotako emaitza lortu. Txapeldunordea, aldiz, [[Club de Mar Bueu|Bueu]] elkartea izan zen. Gorriek 136 puntu eskuratu eta moañarrek irabazi ez zituzten 2 banderak eraman zituzten herrira. Gainera, play-offean Samertolameurekin batera aritu ziren arraunean; hala ere, ez batak, ez besteak, ez zuten lehen mailan aritzeko txartela lortu. Ohorezko txanda, azkenik, [[Club de Remo Cabo da Cruz|Cabo da Cruzen]] [[Club_de_Remo_Cabo_da_Cruz#B_trainerua|B traineruak]] eta [[Club de Remo Mecos|Mecos]]ek osatu zuten.
 
Sailkapenaren beheko aldean, bestetik, [[Club de Regatas Perillo|Perillok]] eta [[Club de Remo Muros|Murosek]] maila galdu zuten. [[Oleiros]]ko mutilak izan ziren, hain zuzen ere, ligako motelenak eta, ondorioz, zuzenean jaitsi ziren B ligara. Murostarrek, aldiz, 4 puntu gehiago lortu zituzten (nahiz eta arraun egin zuten 12 estropadetatik 7etan azkenak izan), eta zuzeneko jaitsiera saihestea lortu zuten. Dena den, [[GT_Ligako_2021eko_denboraldia#Jaitsiera/Igoera_play-offa|kanporaketan]] [[Asociación Deportiva Esteirana|Esteirana]] eta [[Club de Mar Mugardos|Mugardos]] ontzien atzetik gelditu ziren eta, ondorioz, [[GT Ligako 2022ko denboraldia|2022ko denboraldian]] B bigarren mailan parte hartu beharko dute.
 
Azkenik, B ligari dagokionez, [[Club de Remo Narón]]ek nagusitasun osoz irabazi zuen txapelketa eta hurrengo denboraldian goreneko mailan arituko da. Play-offean bigarren gelditu zen Mugardos txapeldunordeak, ordea, ez zuen igoera lortu, bere postua [[TKE Ligako 2021eko denboraldia|TKE Ligatik]] datorren [[Sociedad Deportiva Tirán|Tirán]]ek beteko baitu 2022an.
11.184

edits