Euskararen mitoak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Urtar (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Urtar (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
4. lerroa:
====Tipologikoak====
*''Hizkuntza arraroa da''.
Ez da egia. [[Europa]]n euskararen ezaugarri batzuek parekorik ez badute ere, munduan zehar normalak dira.
*''Hizkuntza bakartua izan da''.
Ez da egia. Euskarak harremanak izan ditu hizkuntza askorekin, eta horren ondorioz, [[Mailegu (hizkuntzalaritza)|mailegu]] asko hartu ditu.
*''Euskara ikastea zaila da''.
*''Zaharra da''.
15. lerroa:
====Jatorriaren ingurukoak====
*''Euskararen jatorria ezaguna da''.
Hainbat [[hipotesi]] badaudedago, baina oraingoz frogatu gabeakgabe. Mendez mende aldatu ohi dira [[euskararen jatorria]]ri buruzko hipotesiak.
 
====Zabalerari dagokienak====
27. lerroa:
Ez dago frogarik.
*''Araba eta Nafarroan ez da inoiz euskaraz hitz egin''.
Ez da egia. Herri gehienetan euskararen testigantzak aurkitzen dira. Agian herri batzuetan euskara ez da inoiz gehiengoaren hizkuntza izan, baina ez dago horren froga argirik.
*''Araba eta Nafarroan duela mende asko galdu zen euskara''.
Ez da zuzena. Galera handiena batez ere XX. mendean gertatu zen [[Nafarroa]]n, eta XIX. mendean [[Araba]]n.
 
====Estandarizazioaren ingurukoak====
37. lerroa:
Artifizialtasunaren eta naturaltasunaren arteko bereizketa subjektiboa da. Hizkuntza guztietan, aldaera estandarrak arau jakin batzuei jarraitzen die, aldaera estandarra ez da kalean hitz egiten den hizkuntzaren berdina, baina horrek ez du esan nahi estandarrak artifizialak direnik. Hizkuntza asmatuak artifizialtzat jo dira: [[esperanto]]a, [[volapuk]]a... Baina euskara batua ez da horrelakoa. Euskara batua (frantses estandarra, espainol estandarra, ingeles estandarra eta abar bezala) hizkuntza horretako tradizio idatzian oinarrituta dago, euskalki guztietako testu nagusiak aintzat hartuta, ez da ezerezetik sortu.
*''Euskara estandarrak euskalkiak hil ditu''.
Ez da zuzena. Desagertutako [[euskalki]]ak [[erdara|erdarek]] ordezkatu dituzte.
*''Sabino Aranak euskara batua asmatu zuen, bizkaiera oinarri harturik''.
[[Sabino Arana]]k ez zuen [[euskara batu]]rik proposatu, euskalkiak defendatu zituen, batez ere [[bizkaiera|Bizkaikoa]]. [[Euskaltzaindia]]k proposaturiko euskara batuan [[Euskal Herri]] osoko edo erdialdeko formak hobesten dira, euskarazko tradizio idatziari jarraituz: [[Leizarraga]], [[Axular]], [[Larramendi]], [[Mogel]]...
43. lerroa:
====Soziologikoak====
*''Euskaldun guztiek beti jakin izan dute gaztelaniaz''.
Ez da egia. Gaztelaniaz ez zekiten euskaldunen kasu ugari dokumentatu dira, eta horregatik hainbat dokumentutan apaiz eta notario euskaldunen beharra aipatzen zen.
*''Herri txikietan baino ez zen egiten, hirietan ez''.
Ez da egia. Historian zehar hainbat aldiz aipatu izan da Gasteiz eta Iruñean euskaraz egiten zela.
*''Herri xehearen hizkuntza baino ez zen''.
Ez da egia. Udal-ordezkari, noble eta militar euskaldunen berri baditugu.
*''Hiztun komunitate txikia du''.
Izan ere, gaur egun milioi bat euskaldun inguru daude, eta munduan dauden hizkuntzen artean, hiztun gehien duten ehuneko hamarren artean dago.
54. lerroa:
====Prestigioari lotuak====
*''Tradizio idatzirik gabeko ahozko hizkuntza da''.
Ez da egia. Bost mendetako [[euskal literatura]] idatzia badago, Europako hizkuntza asko bezala.
*''Ez du balio gaur egungo zereginetarako, adibidez, zientziarako''.
Ez da egia. Gaur egun euskara [[zientzia]]n erabiltzen da.
*''Hizkuntza pobre eta atzeratua da eta horregatik hizkuntza aurreratuetatik hartzen ditu hitz berriak, abstraktuak edo unibertsalak''.
Hizkuntza aurreratu eta atzeratuen arteko bereizketa subjektiboa da. Hizkuntza denek hartzen dituzte hitz berriak, abstraktuak edo unibertsalak beste hizkuntzetatik, izan [[latin]]etik, [[greko]]tik edo [[ingeles]]etik, adibidez.