Nafarroa Garaia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
198. lerroa:
 
=== Espainiako Gerra Zibiletik Frankoren diktadurara ===
{{sakontzeko|Gerra Zibileko biktimak Nafarroan}}Nafarroa Garaian, [[Elkarte Tradizionalista|Elkarte Tradizionalistak]] indar handia hartu zuen, eta Errepublikaren kontrako jarrera nagusitu. Espainiako Errepublikaren [[Laikotasun|laikotasunak]] etsaigoa aurkitu zuen Nafarroa Garaian. Bestalde, lurrik gabeko milaka nekazarik lurjabe aberatsen lursailak hartu zituzten beren eskuetan [[1933|1933ko]] urrian, eta lurjabeak mendeku zain geratu ziren.<ref>{{Erreferentzia| abizena=Preston |izena=Paul| izenburua=The Spanish Holocaust: Inquisition and Extermination in Twentieth-Century Spain. | argitaletxea= HarperCollins | location= London, UK | isbn=978-0-00-638695-7 | urtea=2013 | orrialdea=182}}</ref> Karlista erreakzionarioenak eta elizkoienak nagusitu ziren, eta Errepublikaren kontrako kolpea egosten hasi ziren [[José Enrique Varela|Varela]] eta [[Antonio Lizartza|Lizartza]] gidari zituztela. Karlisten eta [[Emilio Mola|Mola jeneralaren]] arteko ezusteko hitzarmen batek [[1936|1936ko]] [[Uztailaren 18|uztailaren 18ko]] [[1936ko uztaileko Espainiako estatu-kolpea|estatu kolperako]] bidea zelaitu zuen.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Efemeridea. Juan Iruretagoyena Ayestaran idazlea 1899ko martxoaren 28an jaio zen Zarautzen Efem&eacute;ride. Ceferino Urien Leizegui nace el 30 de marzo de 1892 Efem&eacute;ride. Ignacio Baleztena Ascarate nace en Pamplona el 2 de abril de 1887|data=2008-03-28|url=https://www.euskonews.eus/0433zbk/efem.html|aldizkaria=www.euskonews.eus|sartze-data=2021-10-11}}</ref>
 
Berehala karlistak kalera irten eta [[Errekete|batailoiak eratu ziren]]. Erretagoardian, errepresioa eta izua zabaldu ziren altxamenduarekin bat egin ez zutenen kontra, bereziki [[Nafarroako Erribera|Erriberan]], era horretan guztira ia 3.500 herritar erailez 1936an eta 1948 arte.<ref>{{Erreferentzia|izena=Noticias de|abizena=Gipuzkoa|izenburua=Navarra registra 3.507 muertos de la represión franquista entre 1936 y 1948|hizkuntza=es|url=https://www.noticiasdegipuzkoa.eus/actualidad/politica/2021/09/22/navarra-registra-3507-muertos-represion/1142869.html|aldizkaria=www.noticiasdegipuzkoa.eus|sartze-data=2021-10-11}}</ref> Bitartean, Iruñetik [[Gipuzkoako kanpaina|Gipuzkoako kanpaina militarra]] abiatu zen. Euskal hezkuntza eta kulturaren adierazpenak, halaber, gogor pertsegitu ziren, hala nola Lizarran eta [[Elizondo|Elizondon]]. Probintzia gehienak kolpistekin bat egin zuenez, foru prerrogatiba ugariri eutsi zien, adibidez, kupoa. Karlistek [[Foruak Eraldatzeko Legea|1841eko erregimenaren]] jarraipena ikusi zuten. [[Espainiako Gerra Zibila Euskal Herrian|Gerra traumatikoa]] izan zen eta isiltasuna nagusitu zen; gainera, galtzaileentzat, hamarkadetako umiliazioa hasi zen.
 
[[Francoren diktadura Euskal Herrian|40 urteko diktadura]] hasi zen. Franco haren buruak Elkarte Tradizionalista karlista desegin zuen, beharturik [[FET y de las JONS]] eratuz ("sindikatu bertikala", 1937ko apirila), nafar karlista asko sumindurik utzi zuena; tentsioak bizi ziren [[Ofentsiba Nazional-Sindikalistako Batzordeen Espainiako Falangea|falangistekin]]. Hala ere, karlistak Francoren erregimen berrira egokitu ziren. [[Nazionalkatolizismo|Dogma nazional-katolikoa]] egin zen nagusi lurralde osoan, adibidez, 1941ean [[Javierada]] deitu erromeria egiten hasi zen [[Xabier|Xabierrera]]. Euskara debekatua izan zen, eta meza euskaraz emateari utzi zitzaion herri askotan. Kulturgile ugari hil egin ziren, edo deserriko bidea hartu.
557. lerroa:
 
=== Zerbitzuak ===
Nafarroako Estatistika Erakundearen arabera, 2021eko urtarrilaren 1eko enpresa-egitura [[Zerbitzu (ekonomia)|zerbitzu]]<nowiki/>en sektorean kontzentratzen da bereziki, hamar enpresatik ia zortzi eta [[Soldatapeko lan|soldatapeko]] hamar pertsonatik bost bertan baitaude.
 
Enpresen biztanleriaren egituran pisu handiena duen sektoreak 19.616 enpresa biltzen ditu, arlo hauetan: [[ostalaritza]], [[Garraio|garraioa]] eta biltegiratzea, [[Informazio|informazioa]] eta [[Komunikazio|komunikazioak]], [[Finantzak|finantza]]- eta [[aseguru]]-jarduerak, [[ondasun higiezin]]-jarduerak, jarduera profesionalak, [[zientifiko]]<nowiki/>ak eta teknikoak, jarduera administratiboak eta zerbitzu lagungarriak, [[hezkuntza]]-, [[osasun]]- zein [[gizarte]]-laguntzako zerbitzuak, eta bestelako gizarte-jarduerak Gainerako Zerbitzu bezala biltzen diren zerbitzu pertsonalak barne, eta enpresa guztien % 55,5 dira.
 
[[Merkataritza]]<nowiki/>ren pisua ere garrantzitsua da, 8.060 enpresa baititu. Guztizkoaren % 22,8rekin, sektore honetan sartzen dira handizkako eta txikizkako salmentako jarduerak egiten dituzten enpresak eta merkataritzako bitartekariak.<ref>{{erreferentzia|urtea=2021|izenburua=Directorio de empresas de Navarra|argitaletxea=Nafarroako Estatistika Erakundea