Nafarroa Garaia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Ekonomia arloa osatzen
198. lerroa:
 
=== Espainiako Gerra Zibiletik Frankoren diktadurara ===
{{sakontzeko|Gerra Zibileko biktimak Nafarroan}}Nafarroa Garaian, [[Elkarte Tradizionalista|Elkarte Tradizionalistak]] indar handia hartu zuen, eta Errepublikaren kontrako jarrera nagusitu. Espainiako Errepublikaren [[Laikotasun|laikotasunak]] etsaigoa aurkitu zuen Nafarroa Garaian. Bestalde, lurrik gabeko milaka nekazarik lurjabe aberatsen lursailak hartu zituzten beren eskuetan [[1933|1933ko]] urrian, eta lurjabeak mendeku zain geratu ziren.<ref>{{Erreferentzia| abizena=Preston |izena=Paul| izenburua=The Spanish Holocaust: Inquisition and Extermination in Twentieth-Century Spain. | argitaletxea= HarperCollins | location= London, UK | isbn=978-0-00-638695-7 | urtea=2013 | orrialdea=182}}</ref> Karlista erreakzionarioenak eta elizkoienak nagusitu ziren, eta Errepublikaren kontrako kolpea egosten hasi ziren [[José Enrique Varela|Varela]] eta [[Antonio Lizartza|Lizartza]] gidari zituztela. Karlisten eta [[Emilio Mola|Mola jeneralaren]] arteko ezusteko hitzarmen batek [[1936|1936ko]] [[Uztailaren 18|uztailaren 18ko]] [[1936ko uztaileko Espainiako estatu-kolpea|estatu kolperako]] bidea zelaitu zuen.
 
Berehala karlistak kalera irten eta [[Errekete|batailoiak eratu ziren]]. Erretagoardian, errepresioa eta izua zabaldu ziren altxamenduarekin bat egin ez zutenen kontra, bereziki [[Nafarroako Erribera|Erriberan]], guztira ia 3.500 herritar erailez. Bitartean, Iruñetik [[Gipuzkoako kanpaina|Gipuzkoako kanpaina militarra]] abiatu zen. Euskal hezkuntza eta kulturaren adierazpenak, halaber, gogor pertsegitu ziren, hala nola Lizarran eta [[Elizondo|Elizondon]]. Probintzia gehienak kolpistekin bat egin zuenez, foru prerrogatiba ugariri eutsi zien, adibidez, kupoa. Karlistek [[Foruak Eraldatzeko Legea|1841eko erregimenaren]] jarraipena ikusi zuten. [[Espainiako Gerra Zibila Euskal Herrian|Gerra traumatikoa]] izan zen eta isiltasuna nagusitu zen; gainera, galtzaileentzat, hamarkadetako umiliazioa hasi zen.
204. lerroa:
[[Francoren diktadura Euskal Herrian|40 urteko diktadura]] hasi zen. Franco haren buruak Elkarte Tradizionalista karlista desegin zuen, beharturik [[FET y de las JONS]] eratuz ("sindikatu bertikala", 1937ko apirila), nafar karlista asko sumindurik utzi zuena; tentsioak bizi ziren [[Ofentsiba Nazional-Sindikalistako Batzordeen Espainiako Falangea|falangistekin]]. Hala ere, karlistak Francoren erregimen berrira egokitu ziren. [[Nazionalkatolizismo|Dogma nazional-katolikoa]] egin zen nagusi lurralde osoan, adibidez, 1941ean [[Javierada]] deitu erromeria egiten hasi zen [[Xabier|Xabierrera]]. Euskara debekatua izan zen, eta meza euskaraz emateari utzi zitzaion herri askotan. Kulturgile ugari hil egin ziren, edo deserriko bidea hartu.
 
Batzuek [[unibertsitate]] baten premia sumatzen zuten, eta abantailak eman zitzaizkion espainiar talde ultrakatoliko bati Iruñean finkatzeko: [[Opus Dei]] eta [[Nafarroako Unibertsitatea]] ([[1952|1952ko]] urria). Gero eta indar handiagoa hartzen hasi zen Nafarroa Garaiko gizarte bizitzan, diktadura erregimenean bezala. Berretsi egin zen 20ko hamarkadan hasitako joera: Iruñerako inmigrazioa eta hazkunde demografikoa. Iruñean industria oparo garatu zen 60ko hamarkadan, ibilgailuen sektorean bereziki. Errepideak hobetu egin ziren. Horrek, aldi berean, gizarte klaseko kontraesanak eta gatazkak harrotu zituen, eta langile mugimendua eta protestak berpiztu. Karlismoan, arrakalak agertzen hasi ziren, eta euskal mugimendu abertzalea sendotzen.
 
=== Trantsizioa eta Nafarroa Foru Erkidegoa ===
1975eko azaroan, [[Francisco Franco|Franco diktadorea]] hil zen, eta [[Espainiako trantsizioa|erregimenaren erreforma]] hasi zen, hauteskunde askeak eginez. [[Euskadi Ta Askatasuna|ETAk]], [[Gerra zikina Euskal Herrian|talde parapolizialek]] eta polizia erasoek indarkeria giroa areagotu zuten, hildako eta kaltetu ugari ekarriz 70, 80 eta 90eko hamarkadetan. [[Jurramendiko hilketak|Jurramendiko erasoek]] (1976ko maiatzean) nafar karlismoaren amaiera zelaitu zuten. [[Nafarroako Foru Aldundia|Nafarroako Foru Diputazioaren]] hurbileko abokatu eta enpresaburuek [[Adolfo Suárez|Adolfo Suárezen]] [[Zentro Demokratikoaren Batasuna|UCD]] alderdiarekin bat egin zuten, baina gero [[Jesús Aizpún|Jesús Aizpúnek]] [[Nafar Herriaren Batasuna|UPN alderdia]] sortu zuen (1979), [[Hego Euskal Herria|Hego Euskal Herriko]] estatutua (Euskadi) arbuiatuz, eta adieraziz Nafarroako foruak indarrean zirela.