Filipe Oihanburu: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Ksarasola (eztabaida | ekarpenak)
erreferentzia, errekonozimenduak
Ksarasola (eztabaida | ekarpenak)
7. lerroa:
 
[[Eusko Ikaskuntza]]ko idazkari izan zen 1948-1951 urteetan, eta 1953an [[Etorki]] kantu- eta dantza-talde profesionala sortu zuen. Emanaldi asko eskaini du ordudanik Etorki taldeak mundu osoan zehar. Idazle gisa, liburuak ditu idatziak dantzaz, euskal deiturez eta politikaz: ideologia-arazoak (''La revanche de Bakounine ou de l´anarchisme à l´autogestion'', "Bakuninen ordaina edo anarkismotik autogestiora", 1976), Euskal Herriko politika (''L´irréductible phénomène basque'', "Euskaldunen arazo menderaezina", 1980) eta, oro har, euskal kulturako gaiak (1981, ''La danse basque'', "Euskal Herriko dantza").
 
Pasa den ekainaren 26an 100 urte bete ditu Filipe Oihanburuk (Argeles-Gazost, 1921). Biarritzeko urrezko domina eta omenaldi ofiziala jaso zuen urtebetetzearen asteburuan, eta egun batzuetara, Maritzuli konpainiak antolatutako omenaldia jaso du, soka-dantza baten bidez, hain zuzen ere Biarritzen bertan Maritzulik duen Marian Arregi gunean. Filipe Oihanburu, 100 urte soka-dantzan, Maritzuli konpainia, Biarritz, 2021-07-04.
 
Frantziako eta Ipar Euskal Herriko irratietan ere lan egin du, frantsesez eta euskaraz. Euskal musika, dantza eta kultura sustatzen jarraitzeaz gain, 2001. urtean ''Diálogo con mi diario - Un joven independentista vasco en el París de la ocupación'' liburua argitaratu zuen. Alemaniarrentzat lan ez egiteagatik, Euskal Herritik Paris okupatura ihes egin zuen garaian idatzitako egunkariaren hainbat pasarte berreskuratu zituen liburu horretan. Oraindik orain, berriz, Oihanbururen beraren biografia ondu du [[Eneko Bidegain]]ek ''Bidegileak'' bilduman.